Gutxienezko demokratikoen bidean, AMNISTIA ERE HELBURU

Gutxienezko demokratikoen bidean,  AMNISTIA ERE HELBURU

Euskal presoak

Gure eremu geografikoan, duela hainbat mendetatik hona, bizi izan den jendartearen berezko eginkizun politiko, kultural zein ekonomikoen zapalkuntza eta asimilazio prozesuaren erroak oso aspaldikoak dira eta modu askotan azaldu dira historian. Prozesu luze horren aro modernoa, hurbila, 1936ko gerran hasi zen; diktadurak bultzatutako genozidioan eta Estatu Terrorismoan ezarri behar da, hain zuzen ere. 1936tik aurrera ez da izan, ezta urte bat ere Euskal Herrian, preso politikorik gabe. Euskal gatazkaren “aro modernoaren” data ezartzerakoan, datu hori adierazgarria da.

1977ko amnistia legeak gizateriaren aurkako krimenen eta estatu krimenen inpunitatea ekarri zuen eta ez borrokalari antifaxisten eskubideen itzultzea. Haientzako indultu soil bat izan zen. Harekin batera, Frantzia eta Espainiarekin mendeetan izan den gatazkaren luzapenari kondenatu gintuzten. Euskal Herriaren ukazio nazionalaren jarraipenetik erregimen totalitarioekin haustura ezak, egun “demokrazia diktatoriala” ekarri du. Legeak etengabe aldatuz presoen zigorrak, bizimodua eta eskubideak, bakarrik sistema diktatorial batek ezarri dezakeen egoera batera eraman gaitu. Delituen zerrenda modu bidegabean moldatu du, torturapean lortutako adierazpenak erabili ditu eta frogak zein epaiketak sarri berme juridiko-demokratikorik gabe eraiki.

Gatazkaren konponbidea ukatu eta Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoak lortu ahal izateko borrokatu diren militanteek preso segitzen dute. Espainian, 1978an hasitako demokrazia neoliberalaren erregimenak, argi azaldu du, behin eta berriz, PP zein PSOE ren ahotik, estatu espainolak ez duela gure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea gauzatu dadin inongo asmorik. Alta, bere esku dagoen guztia egingo du eskubide hori gauzatu ez dadin. Eta Frantziak, Espainiarekin dituen hainbat interes estrategiko, ekonomiko zein geopolitiko direla medio, men egiten dio Espainiak marrazten duen bide-orriari.

Estatu espainolak zein frantsesak, nazioarteko eragile batzuen aholkuak gutxietsiz, ukazioa eta errepresioa aukeratu dute konponbide demokratikoari muzin eginez, beraz Euskal Herriak lanean jarraitu beharko du demokratikoak eta legitimoak diren eskubideak lortu arte.

Honek, gure ustez, borrokari uko egiten ez zaion bitartean, atxiloketa eta errepresioa areagotu egingo du. Beti izan da horrela. Erregimen autoritario hau gainditzen ez den bitartean, historian beti gertatu izan den bezala, ez dugu lortuko preso politikoek beraien eskubideak berreskuratu ditzaten, beraien ohorea, duintasuna eta baloreak berrezarriak izan daitezen.

Gatazka politiko honek eragin dituen preso eta iheslarientzat AMNISTIA egon behar du. Horretarako, Espainiako eta Frantziako legedien aldaketak eman daitezen, indar korrelazioak suspertzen ahaleginduko gara. Bitartean, presoak Euskal Herriratzea, gaixorik daudenak eta zigorraren hiru laurdenak bete dutenak askatzea, eta oro har presoen aurkako salbuespen legediak bertan behera uztea exijitzen dugu. Bake Prozesua saihestezina eta alde guztietakoa izan dadin borrokatuko gara. Baina egun azpimarratu behar dugu aldebakartasuna ezin dela ulertu soilik etsai politikoari etengabe eskatzen duena emateko ariketa soil bat bezala. Ukatzen diguna ere, aldebakartasunatik, borrokatu eta eskuratu behar dugu.

Bukatzeko, gure errespetua adierazi nahi diegu gatazkak eragin dituen biktima guztiei, eta biktimaz ari garenean, jakina, genozidak eta gizateriaren aurkako kriminalak espreski baztertzen ditugu , eta  argi esaten dugu zor zaiela, nazioarteko legediak aitortzen dien Egia, Justizia, Erreparazioa eta berriro horrelakoak ez gertatzeko bermeak. Honekin batera, ordea, argi eta garbi esan nahi dugu genozidio frankista eta estatu terrorismoa, tortura eta errepresio bortitza pairatu duten biktimak direla, bereziki, Egia, Justizia eta erreparaziorik gabe geratzen ari direnak. Estatuak burututako gehiegikeriak eta krimenak zigorrik gabe gelditzen ari dira. Horregatik bat egingo dugu Egia, justizia eta erreparazioa lortzeko lanean ari diren estatuko eta bereziki Euskal Herriko talde guztiekin. Euskal Herriko Egiaren Batzordea da, une honetan, gai hauetan urratsak ematen hasteko tresna eraginkorrena.

Arritxu Santamaria eta Santi Merino

EUSKO EKINTZAko talde Sustatzailekoak

Euskal Herria, 2013ko urtarrilaren 5a

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Iritzi artikuluak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

3 respuestas a Gutxienezko demokratikoen bidean, AMNISTIA ERE HELBURU

  1. Pottoka dijo:

    EHK-ko burkide komunista abertzaleek amnistia ezarri dute ere helburu, eta horrekin dei egiten dute U-12ko manifarako.

    http://www.ehk.name/index.php/ehk/ehk-ren-adierazpenak/2751-u12-bilbora-euskal-presoak-etxera

  2. eek dijo:

    Larunbateko manifestaziora Eusko Ekintzako behin-behineko zuzendaritza osoa joanen da.

  3. Pingback: Bilboko manifestazioarekin bat eginez | Eusko Ekintza

Responder a Pottoka Cancelar respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>