Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoaren heriotzaren aurrean Eusko Ekintzak zera adierazi nahi du:
Lehenik eta behin gure elkartasun osoa Igorren senide, lagun eta inguruko guztiei.
Igor Gonzalez preso politikoaren heriotza, Espainia zein Frantziako espetxetan hil diren gainontzeko 17 peso politikoen heriotzak bezala, ez da halabeharrezko gertaera bat izan, espetxe politika krudel eta militanteak makurtzeko espreski diseinatutako baten ondorio baizik. Espetxe politika, sakanabaketa barne, preso politikoak eta bere senide eta lagunak zigortzeko eta suntsitzeko tresna bat da. Ondorioa preso politikoen eta haien senideen heriotza eta sufrimendu amaigabea da.
Ez dago garai berririk. Ez dago espetxe politikan inolako sakoneko aldaketarik. Berrikuntza bakarra zera da, gaur egun Estaduei eta haiek sustengatzen dituzten alderdiei preso politikoen heriotza politikoki oso merkea ateratzen zaiela.
Jakina, amnistia da euskal preso politikoen arazoa koonpondu dezakeen irtenbide bakarra. Amnistia politikoa bere sakontasun osoan ulertuta. Eta amnistia hori bultzatzeko, inoiz baino gehiago, amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimendu indartsu eta berriztu bat behar dugu Euskal Herrian.
Euskal Herrian, 2020ko irailaren 5.