Eusko Ekintzaren oharra.
Azken urtean murgilduta egon gara beste zenbait eragileekin batera Jardun izeneko koordinadoraren sorreran.
Hala ere azken hilabetetan suertatutako zenbait egoerak direla medio, eragileen artean azaleratutako desadostasunak behar den moduan eta parametroetan argitu arte (COVD-19-ik sortutako egoerak ez du horretan laguntzen), Eusko Ekintzak izoztuta uzten du Jardunen zeukan bere jarduera eta ardura guztia.
Honek esan nahi du ez garela parte azken astetan Jardunen izenean eta gure iritzi eta bozka kontutan hartu gabe hartu diren zenbait erabakietan, zein deitutako mobilizazioetan.
Aukera dagoenean gauzak argitzeko, Eusko Ekintzak emango ditu behar diren azalpenak.
Eusko Ekintza. 2021ko otsailaren 3.