Agiri honen bidez, Askatasun Haizea Busturialdeko herri ekimenak, gure apaltasunetik, erabateko babesa adierazten diogu Jardun koordinadorari eta aurrerantzean bertan lan egingo dugula jakinarazten diogu
Independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokak gora-behera asko eduki ditu historian zehar, baina belaunaldiz belaunaldi tinko mantendu dira bai helburuok eta baita hauek erdiesteko borroka bera ere. Momentu historiko gatazkatsu eta gogonak jasan izan ditu gure heniak. 1936ko estatu kolpean eta ondorengo gudan milaka hildako, torturatu, kartzelaratu eta erbesteratu egon ziren faxismo espainiarrari aurre egiteagatik. Faxistek 1937an okupatu zuten gure herria eta oraindik ere jasaten ditugu okupazio haren ondorioak.
Faxismoa garaile suertatu zen arren eta herriarekiko errepresio bortitza areagotu zen arren, belaunaldi berriek gudari eta milizianoen lekukoa hartu zuten, iraganetik ikasiz eta estrategia bizi zuten garai eta gizartera moldatuz, askatasunaren aldeko heni borroka berpiztu zutelarik. Euskal Herri Langilearen lehen teorizazioaren garaia zen, independentziaren eta sozialismoaren aldeko borrokarena, “txanpon beraren bi aurpegiak” bezala ezagutzen dena. Ez zen posible independentzia sozialismorik gabe, ezta sozialismoa independentziarik gabe ere. Era horretan, Euskal Nazio Askapen Mugimendua jaio zen, urteetan zehar Estatuari hortzak erakutsi dizkion proiektu bakarra, estatu faxista lanitzeraino iritsi zen borroka aurrera eramanez. Urte askotan euskal gatazka izan da Estatuaren agendan lehenengo arazoa. ENAMen borrokari esker lorpen handiak egon dira Euskal Herrian. Egia da sakrifizio handiz erdietsi direla, baina lorpenok ukaezinak dira. Euskal Henia kontzeptua bera, euskararen normalizazio bidea, kulturaren mantentzea eta beste hainbat horren adibida dira. Egungo euskal gizartea eta nortasuna ez lirateke gaur egun ezagutzen ditugun modukoak belaunaldi haien sakrifizioagatik ez balitz. Haien borrokart esker ez gara asimilatuak izan ez heni gisa ezta klase moduan ere.
Euskal Nazio Askapen Mugimendua ezagutu dugun moduan desagertu egin da, beharrezkoa suertatzen delarik Euskal Herri Langilearen interesei erantzungo dien eta historikoki honek aurrera eraman duen borrokaren lekukoa hartuko duen altematiba iraultzailea eraikitzea. Hauxe baita azken urteotan Euskal Herriko mugimendu iraultzaileak pairatzen duen antolakuntza eza eta noraeza ideologikoa gainditzeko bide bakarra.
Gabezia hauek guztiek ez dute borroka abiarazi zuten helburuekin amaitu eta ezin dugu borroka hau iraganeko kontu bezala hartu. Gaur egun, berriro ere independentzia eta sozialismoaren aldeko borroka eguneratu, egokitu eta berpiztu behana dago. Horretarako, ezin ditugu gure indarrak ika-mika merkeetan galdu, hauek gure herria Espainia eta Frantziaren zati bezala betikotzea nahi dutenei mesede baino ez baitiote egiten. euren kontrolpeko sistema kapitalista honetan eroso bizi diren burgesei, alegia.
Eusko Ekintza eta Jarki antolakunde iraultzailearen batasunak ilusioa sortu digu independentzia eta sozialismoaren aldeko militante askori. Euskal Herri Langilea berpizteko eta berriz ere independentzia eta sozialismoaren bidean jartzeko saiakera egokia dela uste dugu. Indamak batzeko deiari erantzuna AGIRI HONEN BIDEZ, ASKATASUN HAIZEA BUSTURIALDEKO HERRI EKIMENAK, GURE APALTASUNETIK, ERABATEKO BABESA ADIERAZTEN DIOGU JARDUN KOORDINADORARI ETA AURRERANTZEAN BERTAN LAN EGINGO DUGULA JAKINARAZTEN DIOGU EUSKAL HERRI LANGILEARI. Azkenik, norbanako eta antolakunde desberdinak independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokara batzera animatu nahi ditugu, dena eman dutenei dena baitiegu zor.
Sozialismoa!
Independentzia!
Busturialdean, 2020ko irailaren 27an