Azken hilabete hauetan zenbait informazio agertu dira Eusko Ekintza alderdia Jardun Koordinadorarekin lotzen dituztenak. Honen aurrean, eta inolako gaizki ulertu edo manipulazioa betiko saihesteko asmoz, Eusko Ekintzak zera adierazi nahi du:
Eusko Ekintzak ez daukala une honetan inolako harreman organikorik Jardun Koordinadorarekin, hau da, ez da bere parte, ezta euren militanteak maila pertsonalean izanik ere. Antolakunde guztiz ezberdinak dira.
Joan den abendutik Eusko Ekintzak ez dauka harremanik Jardun Koordinadorarekin zein hau osatzen duten taldeekin. Otsailean publiko egin genuen Jardunekiko gure harremana izoztuta eta geratuta gelditzen zela eta orain harremana hori guztiz amaituta dagoela zehazten dugu. Hau horrela da duela zenbait hilabetetik eta bi antolakundeen aldetik.
Egoera honetara ailegatzeko desadostasun ideologiko, antolaketari dagokionez zein eginkizun eta ekintza zehatzen inguruan egon dira.
Hau dela eta garbi utzi nahi dugu Eusko Ekintza Jardunen ildotik kanpo dagoela jada duela zenbait hilabetetatik, eta hau azpimarratu nahi dugu inolako nahasketa edo manipulaziorik saihesteko asmoz.
Euskal Herria 2021ko uztailaren 27a.
EUSKO EKINTZA.