Jardun Koordinadorari buruzko Eusko Ekintzaren komunikatua

 

EE

Azken hilabete hauetan zenbait informazio agertu dira Eusko Ekintza alderdia Jardun Koordinadorarekin lotzen dituztenak. Honen aurrean, eta inolako gaizki ulertu edo manipulazioa betiko saihesteko asmoz, Eusko Ekintzak zera adierazi nahi du:

Eusko Ekintzak ez daukala une honetan inolako harreman organikorik Jardun Koordinadorarekin, hau da, ez da bere parte, ezta euren militanteak maila pertsonalean izanik ere. Antolakunde guztiz ezberdinak dira.

Joan den abendutik Eusko Ekintzak ez dauka harremanik Jardun Koordinadorarekin zein hau osatzen duten taldeekin. Otsailean publiko egin genuen Jardunekiko gure harremana izoztuta eta geratuta gelditzen zela eta orain harremana hori guztiz amaituta dagoela zehazten dugu. Hau horrela da duela zenbait hilabetetik eta bi antolakundeen aldetik.

Egoera honetara ailegatzeko desadostasun ideologiko, antolaketari dagokionez zein eginkizun eta ekintza zehatzen inguruan egon dira.

Hau dela eta garbi utzi nahi dugu Eusko Ekintza Jardunen ildotik kanpo dagoela jada duela zenbait hilabetetatik, eta  hau azpimarratu nahi dugu inolako nahasketa edo manipulaziorik saihesteko asmoz.

 

Euskal Herria 2021ko uztailaren 27a.

EUSKO EKINTZA.

Publicado en Prentsa oharrak | Etiquetado , | Deja un comentario

Eusko Ekintzaren oharra Jardun koordinadoraren inguruan.

Eusko Ekintzaren oharra.

Azken urtean murgilduta egon gara beste zenbait eragileekin batera Jardun izeneko koordinadoraren sorreran.

Hala ere azken hilabetetan suertatutako zenbait egoerak direla medio, eragileen artean azaleratutako desadostasunak behar den moduan eta parametroetan argitu arte (COVD-19-ik sortutako egoerak ez du horretan laguntzen), Eusko Ekintzak izoztuta uzten du Jardunen zeukan bere jarduera eta ardura guztia.

Honek esan nahi du ez garela parte azken astetan Jardunen izenean eta gure iritzi eta bozka kontutan hartu gabe hartu diren zenbait erabakietan, zein deitutako mobilizazioetan.

Aukera dagoenean gauzak argitzeko, Eusko Ekintzak emango ditu behar diren azalpenak.

Eusko Ekintza. 2021ko otsailaren 3.

EE

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Bilbo aldeko Bultza Herri Ekimenak bat egin du Jardun Koordinadorarekin.

 

60338135_109219943640832_8408848303965339648_n

JARDUN ESTRATEGIA POLITIKOAREN SORKUNTZAREN HARIRA

Jadanik urteak igaro dira aurreko ziklo politikoa bukatu eta Euskal Herrian eman den asimilazio prosezua hasi zenetik. Ezker Abertzale ofizialistak hartutako norabideak, Euskal Herriko espazio iraultzailea hutsik utzi zuen, hainbat urtez borrokan egondako militanteak umezurtz bilakatuz eta etorkizuneko belaunaldiak ikuspegi iraultzailerik gabe utziz.

Azken urteetan, historikoki Euskal Nazio Askapen Mugimenduak zuen ildo iraultzailea berreskuratzeko saiakerak ugariak izan dira. Hala ere, militante askok izandako asmo ona izan arren, ikusi dugu, bai mesfidantza, bai pertsonalismo, bai estrategia faltaren ondorioz, ez dela lortu halakorik. Urteen poderioz sortutako mesfidantzatik haratago, argi eta garbi daukagu Euskal Herri Langileak erakunde iraultzaile baten beharra duela historikoki gudariek borrokatu duten helburuak lortzeko. Sigue leyendo

Publicado en Sin categoría | Etiquetado , | Deja un comentario

Jarkik antolatutako 2020ko Gudari Egunaren hitzaldia

_DSC0090.cleaned

Gudari Eguna borroka ideologikorako eguna dugu. Izan ere, egun honetan askatasunaren aldeko borroka azken muturreraino eraman duten gudariak omendu eta oroitzen ditugu. Gaurko egunez, 1975ean espainiar estatu frankistak Jon Paredes “Txiki” eta Angel Otaegi gudariak eta Jose Luis Sanchez, Humberto Baena eta Ramon Garcia FRAPeko militanteak fusilatu zituen. Data hau herriaren memorian sutan grabatuta gelditu zen arren, ez zen izan herri honek pairatu duen lehenengo jazarpena eta ezta azkena ere. Ordutik asko dira egutegian gorriz markatuta ditugun egunak. Hala ere, data horiek samina eta amorrua gogora ekartzeaz gain, Euskal Herri Langilearen borrokaren ondare eta historiaren parte dira, injustiziaren kontra burututako borrokaren ondorio diren heinean.

Duela 45 urte espainiar estatu frankistak militante politikoak fusilatzen zituen. Urte asko igaro arren espainiar eta frantziar estatuek militante politikoak erailtzen jarraitzen dute. Garai batean fusilek egin izan zuten lez, gaur egun espetxe politika kriminalak amaiera tragiko berbera dakar sarri. Tamalez, azken urteotan maiztasunez iristen zaizkigu halako albisteak. Irail honen hasieran, beste gudari baten erailketaren berri izan genuen, Igor Gonzalez Solarena, alegia. Beste hainbat militantek egin behar izan duten eta egiten duten bezala, egunero egunero, baldintzarik gogorrenetan biziraun behar izan du Igorrek. Kartzela, mendekurako eta militante politikoen osasun fisiko eta psikologikoa apurka apurka eta etenik gabe suntsitzeko tresna baita, eta klase zapaltzaileak bere etsai politikoak deuseztatzeko darabilen makineriaren baitan soilik uler dezakegu. Sigue leyendo

Publicado en Sin categoría | Etiquetado , | Deja un comentario

Askatasun Haizea Busturialdeko Herri Ekimenak bat egin du Jardun Koordinadorarekin

download

120234151_844024419683388_6511823958040199320_odownload

 Agiri honen bidez, Askatasun Haizea Busturialdeko herri ekimenak, gure apaltasunetik, erabateko babesa adierazten diogu Jardun koordinadorari eta aurrerantzean bertan lan egingo dugula jakinarazten diogu

Independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokak gora-behera asko eduki ditu historian zehar, baina belaunaldiz belaunaldi tinko mantendu dira bai helburuok eta baita hauek erdiesteko borroka bera ere. Momentu historiko gatazkatsu eta gogonak jasan izan ditu gure heniak. 1936ko estatu kolpean eta ondorengo gudan milaka hildako, torturatu, kartzelaratu eta erbesteratu egon ziren faxismo espainiarrari aurre egiteagatik. Faxistek 1937an okupatu zuten gure herria eta oraindik ere jasaten ditugu okupazio haren ondorioak.

Faxismoa garaile suertatu zen arren eta herriarekiko errepresio bortitza areagotu zen arren, belaunaldi berriek gudari eta milizianoen lekukoa hartu zuten, iraganetik ikasiz eta estrategia bizi zuten garai eta gizartera moldatuz, askatasunaren aldeko heni borroka berpiztu zutelarik. Euskal Herri Langilearen lehen teorizazioaren garaia zen, independentziaren eta sozialismoaren aldeko borrokarena, “txanpon beraren bi aurpegiak” bezala ezagutzen dena. Ez zen posible independentzia sozialismorik gabe, ezta sozialismoa independentziarik gabe ere. Era horretan, Euskal Nazio Askapen Mugimendua jaio zen, urteetan zehar Estatuari hortzak erakutsi dizkion proiektu bakarra, estatu faxista lanitzeraino iritsi zen borroka aurrera eramanez. Urte askotan euskal gatazka izan da Estatuaren agendan lehenengo arazoa. ENAMen borrokari esker lorpen handiak egon dira Euskal Herrian. Egia da sakrifizio handiz erdietsi direla, baina lorpenok ukaezinak dira. Euskal Henia kontzeptua bera, euskararen normalizazio bidea, kulturaren mantentzea eta beste hainbat horren adibida dira. Egungo euskal gizartea eta nortasuna ez lirateke gaur egun ezagutzen ditugun modukoak belaunaldi haien sakrifizioagatik ez balitz. Haien borrokart esker ez gara asimilatuak izan ez heni gisa ezta klase moduan ere. Sigue leyendo

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado , | Deja un comentario

Jarkiren adierazpena. Gudari eguna 2020.

Jarki antolakundearen adierazpena 2020ko Gudari egunaren aurrean.

EhqPVapWkAE1itU

Publicado en Sin categoría | Etiquetado , | Deja un comentario

Igor Gonzalez Sola preso politikoaren heriotzaren aurrean.

118766189_10223988224709927_8145754934498542263_n

Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoaren heriotzaren aurrean Eusko Ekintzak zera adierazi nahi du:

Lehenik eta behin gure elkartasun osoa Igorren senide, lagun eta inguruko guztiei.

Igor Gonzalez preso politikoaren heriotza, Espainia zein Frantziako espetxetan hil diren gainontzeko 17 peso politikoen heriotzak bezala, ez da halabeharrezko gertaera bat izan, espetxe politika krudel eta militanteak makurtzeko espreski diseinatutako baten ondorio baizik. Espetxe politika, sakanabaketa barne, preso politikoak eta bere senide eta lagunak zigortzeko eta suntsitzeko tresna bat da. Ondorioa preso politikoen eta haien senideen heriotza eta sufrimendu amaigabea da.

Sigue leyendo

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Oharra: Klase feminismoaren inguruko jardunaldien leku aldaketa

0

 

Aurten JARKI antolakunde iraultzaileak klase feminismoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu, eztabaida eta formakuntzarako espazioak sustatuz, kontzientzia sortzeko bidean. Nahiz eta hasiera batean jardunaldiak Gernikako Astran burutu behar ziren, Covid-19ak sorturiko egoera dela eta, Astrako asanbladak espazioa ixtea erabaki du. Hala ere, antolakundearen aldetik jardunaldiak aurrera eramateko konpromiso irmoa dagoenez gero, alternatibak bilatu dira. Hori dela eta, Durangoko Landako gunean burutuko dira jardunaldiak aurreikusitako data mantenduz (irailaren 4, 5 eta 6an). Dena den, espazio berriaren eskakizunak direla eta, egitaraua egokitu behar izan da.

Gauzak horrela, larunbateko egitarauan ondorengo aldaketak egongo dira. Alde batetik, Isabel Benitezen “La relación entre el capitalismo y el patriarcado” hitzaldia goizeko 11:00etan izango da eta ez da Landakon egingo, streaming bitartez baizik. Bestalde, egun horretako hitzaldiak 14:30etan hasiko dira Landakon bertan. Horrez gain, egitarauko aldaketak direla eta, larunbateko bazkaria bertan behera geratuko da. Sigue leyendo

Publicado en Sin categoría | Etiquetado , | Deja un comentario

Jarkik antolatutako Klase Feminismoaren Inguruko Jardunaldiak

Behinbetikokartela

Publicado en Sin categoría | Etiquetado | Deja un comentario

Presentación de Jardun, coordinadora de izquierda independentista en el Albertia Eguna 2020.

 

117821662_3077571542291487_1300481568929847074_o

Testo leído en la presentación de la coordinadora Jardun.

Hoy en Albertia, traemos a la memoria a los gudaris que haciendo frente al faxismo lucharon por la libertad de Euskal Herria en la guerra del 36. Aun así, no podemos, de ninguna manera, traerles a la memoria desde el recuerdo que esconde una perspectiva folclorista. Mas allá de las lágrimas, hemos de abordar el acto de hoy desde el punto de vista del pueblo trabajador, cuyo único deseo es vencer y luchar. Es por eso que hoy, mas allá del recuerdo, reivindicamos la legitimidad de la lucha de todos aquellos que en Albertia y en distintos puntos de Euskal Herria han caído en favor de este pueblo. Precisamente, el día de Albertia de 2020 se ha organizado en la línea de ese deseo de seguir luchando, en el cual sus organizadores queremos hacer pública una nueva herramienta que debe responder a las aspiraciones del Pueblo Trabajador Vasco. Una herramienta que debe funcionar como espacio para la activación y la organización.

A causa de fracturas acaecidas por distintas razones desde que terminó el ciclo anterior, las distintas organizaciones no hemos sido capaces de superar nuestras diferencias y desconfianzas en aras de acordar espacios de unidad y coordinación. Hoy, Eusko Ekintza y la organización revolucionaria JARKI queremos presentar un espacio de coordinación llamado JARDUN al Pueblo Trabajador Vasco. JARDUN no es una escisión de nada, sino un marco que debe dar cobijo a distintas organizaciones de carácter nacional y local aunándolas en un proyecto político y una estrategia de carácter revolucionario independentista y socialista. Para que así, cada cual pueda, desde su espacio de lucha, organizarse de manera individual o colectiva.

Sigue leyendo

Publicado en Sin categoría | 2 comentarios