Herritar Batasunaren sorrera agiria.

1510437_555448337925562_1385706827_n

Joan den larunbatean Barakaldon eta elkarrekin eztabaida prozezu luze bat izan ta gero, Euskal Herriko zenbait eragile soziopolitikok eta militante independientek Herritar Batasunaren sorrera agiria elkarrekin adostu genuen. Garrantzi handiko agiri politikoa dugu hau, eta  hurrengo hilabetetean bere garapena izango duena.

HERRITAR BATASUNA, alderdi, talde eta antolakunde soziopolitiko, herri mugimendu zein militante independente eta burujabeen konbergentzia eta elkargunea gara. Batzuk, euskal estatua den Nafarroako konkista progresibo eta iraunkorraren aurka jarduten duen patriotismo nafarraren ildokoak; beste batzuk, 1930 inguruan sortutako Ezkerreko Abertzaletasun Ekintzalekoak; edo 1950 aldean abiatu zen Euskal Nazio Askapenerako Mugimendukoak ere; baita geure borroka Ezker Abertzale independentista eta sozialista iraultzailean kokatu nahi dugun gazteok ere; honekin batera, joera libertario, komunista, ekologista, komunalista eta bestelako ezkerreko sentsibilitateetatik, proiektu global honetara hurbildutako kolektibo eta herritarrok oro har.
Azken garaietan Euskal Herria, hau da, Nafarroa Osoa askatzeko mugimenduak bizi duen krisi estrategiko larria kontuan harturik, Ezker Abertzaleko sektore batek bultzatu duen norabide aldaketaerreformista eta desmobilizatzaile zein praktika elektoralista-instituzionalista hutsaren eraginez,Herri honen askatasunaren aldeko borroka guztien oroimena, eta bereziki 1978ko Herri Batasunarengogo independentista eta sozialista iraultzailea berreskuratu, aberastu eta eguneratzeko asmoz,HERRITAR BATASUNA berria antolatzen hastea erabaki dugu. Horretarako, denon adostasunez,geure oinarri, helburu eta antolakuntzarako printzipioen txostenaren lehen zirriborroa idazten eta
gauzatzen ari gara, guztion arteko kritika eta ekarpenez osatzen joateko. Hona hemen proposamena:
1. XX. mendeko EUSKAL ABERTZALETASUN IRAULTZAILEAren planteamendu
historikoak berreskuratzea, XXI. mendeko egoerara egokituz eta eguneratuz.
2. Ildo honetatik Ezker Abertzale independentista eta sozialista iraultzailearen lau helburu
historikoak aldarrikatzea, aurrera eramateko eta gauzatzeko deliberamendu osoarekin:
INDEPENDENTZIA, SOZIALISMOA, BIRBATASUNA eta BERREUSKALDUNTZEA.
3. Herri mugimenduen borroken garapenaren ondorioz gehitutako beste bi helburuak ere
geureganatzea: FEMINISMOA eta EKOLOGISMOA.
4. Euskaldunok mendez mende sortu, eraiki, indartu eta bitarteko guztiez defendatu genuen estatu nazionalaren legitimitate historiko, juridiko, politiko eta diplomatikoa defenditzea eta praktikara eramatea: NAFARROA. Estatu hau bortxaz eta indarkeriaz eraitsia eta konkistatu zuten Espainiak eta Frantziak. Nafarroa da euskaldunon estatu nazionala, eta Euskal Herriaren berreraikuntza nazionalaren zein askapen sozialaren abiapuntua hor kokatzen dugu.
5. Ez dugu Nafarroako estatua idealizatzen. Beste edozein formazio ekonomiko sozial historiko bezala, hura ere klase borrokan murgilduta zegoen. Konkista, hain zuzen ere, klase borroken ondorioa izan zen. Nafar estatua da euskal sozietateak erdietsi duen barne garapenaren emaitzarik gorena, zeina errotik suntsitua izan den konkista progresibo eta iraunkorraren ondorioz. Nafarroa Osoaren DESKONKISTA sustatu nahi dugu, askatasuna maila guztietan erdiesteko.
6. Konkista ez da iraganeko kontu hutsa, ezta gure eguneroko bizitzan bat ere ondoriorik ez duen detaile historiko ezdeusa, baizik eta inoiz, inolaz ere, preskribitzen ez den krimen estrukturala, gaur egun ere, gure Nazioaren bizitza eta bereziki langile eta sektore herritarren eskubide guztien gauzatzea iraunkoriki eragotzi eta sakonki mugatzen dituena.
7. Etengabeko konkistak ekarri gaitu subordinazio egoera honetara, eta NAFARROA OSOAREN INDEPENDENTZIAk bakarrik, kapitalismotik ateratzearekin batera, irekiko dizkio Euskal Herri Langileari Askatasun Osoaren ateak. Estatu konkistatzaileen aurkako DESKONKISTAK, bere sakon eta zabalean, eta horren baitan bereziki, merkantziaren dinamikatik askatzeak ekarriko digu libertatea eta askapena maila guztietan: estatala eta nazionala, soziala eta ekonomikoa, klase eta generokoa, norbanakoa eta kolektiboa, kulturala eta linguistikoa. Hori da, hain zuzen ere, AUTODETERMINAZIOA, Euskal Herri Langilearen emantzipazioaren prozesu global eta integral gisa ulerturik. Orduan bakarrik izanen gara jende librea jendarte libre batean.
8. Estatu konkistatzaileek planifikatu zuten deserrotze, menderatze eta asimilazio politika
kriminalaren baitan kokatzen dugu euskaldungoaren aurkako ETNOZIDIOA. Euskararen
ordezkatze eta desagertze sistematikoaz, nazio honen kontzientzia eta kultura suntsitu nahi izan zituzten Espainiak eta Frantziak. Horregatik gure helburua hauxe bera da: NAFARROA OSOAren BERRREUSKALDUNTZEA, gure Populua, berriz ere, modu libre eta konszientean, Euskararen Herria izan dadin, EUSKAL HERRIA, hau da, Euskaldunon Herria. Zenbat eta Nafarroago, orduan eta Euskal Herriago. Zenbat eta Euskal Herriago, orduan eta Nafarroago.
9. Nafarroa eta Euskal Herria elkarren osagarriak diren kontzeptuak dira. Biek osatzen dute gure formazio ekonomiko-soziala, hau da, gure jendartea, zeinak Historiaurretik, Europako jatorrizko herri indigena honek garatu baitzituen hizkuntza, kultura, lana antolatzeko moldeak eta harremanak, zibilizazio oso bat, gure Herriaren kontzientzia, nortasuna eta izatea dialektikoki eraiki duena.
Errealitate estatal, nazional, sozial eta kultural beraren bi aldeak dira. Batak azpimarratzen du sozietate politiko burujabea, besteak, mendeetako komunitate linguistiko eta kulturala. Bien arteko osagarritasunean datza nazio berreraikuntzaren giltza eta askapen sozialerako klase borrokaren marko burujabe egokia.
10. Nafarroako konkistaren ondorioz sortu zen gatazka armatua konkistatzaileen eta konkistatuon artean. Mendez mende iraun duen etengabeko zapalkuntza honek eragin ditu milaka eta milaka hildako eta errepresaliatu. AMNISTIA OSOAren eduki politikoaren defentsa tinko eta fermua egingo dugu: euskal preso, iheslari, deportatu, eta oro har errepresaliatu politiko guztiak baldintzarik gabe etxeratzearekin batera, gatazka politikoa eragin zuten arrazoien konpontze orokor eta behin betiko gisa. Horregatik, AMNISTIA zentzu honetan lortzen ez badugu, DESKONKISTA OSOAren ildotik, gatazkak bere horretan iraunen du.
11. Herritar Batasunak KLASE IZAERA edukiko du, langileon protagonismoa bultzatuz.
Eguneroko praktikan egiaztatu behar dugu langileon gidaritza politikoa maila guztietan, klase kontzientzia nazionala indartuz etengabe. Herritar Batasuna, Euskal Herri Langilearen Batasuna da, eta bereziki, Euskal Langileriarena. Nazioaren askatasuna Independentzia berreskuratzea den bezalaxe, langileen askatasuna Sozialismoa da. Baliabide eta produkzio tresnak herritarronak dira, eta ez dira bakar batzuen eskuetan egon behar. Industria, energia, lurra, elikagaien ekoizpena, baliabide naturalen hustiapena, garraioa, komunikazio sareak, kultura, irakaskuntza, osasungintza, hedabideak, eraikuntza, finantza sistema… Jabego publiko, sozial, kolektibo, komunal, autogestionatu eta auzalorrezkoa lehenesten dugu. Propietate pribatua interes kolektiboaren mende dago. Independentzia behar dugu Sozialismoa askatasunean eraikitzeko, eta Sozialismoa, benetan independenteak izateko. Prozesu askatzaile beraren bi aldeak dira.
12. Libertatea maila guztietan nahi dugu. Hori ezinezkoa da emazteok errotik zapalduta bagaude. PATRIARKATUAren aurkako eta emakumeen askapenaren aldeko borroka feminista dira gure jardueraren ardatza. Gure helburua, patriarkaturik gabeko jendarte parekidea da.
13. Ildo beretik, HOMOFOBIA errefusatzen dugu. Nork bere afektibitatea eta sexualitatea
askatasunez bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu denontzat.
14. Planeta mailan gertatzen ari den krisi ekologiko globala erakusten ari da sistema kapitalistak ezin duela inolaz ere espezie bezala ezinbestekoa dugun Naturarekiko oreka gauzatu. Horretarako interes pribatuetan oinarrituko ez den sistema sozioekonomikoa eraiki beharko dugu. Beraz, ANTIKAPITALISTAK gara argi eta garbi. Gure Sozialismoa, beraz, ezinbestez EKOSOZIALISMOA izanen da, LUR AMAren errespetuan oinarritua. Gu AMA LURrarenak gara, LUR AMA ez da gurea.
15. Ezker Abertzale independentista eta sozialistaren borroka guztien OROIMEN HISTORIKOA eta KONTAKIZUN PROPIOA berreskuratu eta aldarrikatzea, bere arku kronologiko osoan, 1930tik gaur arte, inolaz ere ahantzi gabe lehenagoko borroka guztiak, bereziki Nafarroaren konkista progresibo eta iraunkorra hasi zenetik, XI-XII. mendeetan. Aldi berean, Euskal Herrian izan diren klase gatazka guztiak analizatu behar ditugu, hasieratik gaur arte, gure oroimenaren giltza direlako, eta etorkizun aske baten oinarria.
16. INTERNAZIONALISMOA, ANTIFAXISMOA, ANTINPERIALISMOA : Herri zapaldu
guztienganako elkartasunarekin batera, egitura inperialisten aurkako jarrera tinkoa. Lehenik, NATO, zeinaren aurka 1986an, egoera antidemokratikoan izanik ere, Hego Euskal Herriko herritarrek bozkatu baitzuten. Bigarrenik, Europar Batasunaren gaur egungo egitura oligarkiko eta antidemokratikoak, bereziki Europako Banku Zentralaren gezurrezko “independentzia” eta euroaren diseinu zein kudeaketa neoliberal autoritarioa, zeinak baitira oligarkia kapitalisten, espekuladore finantzieroen eta transnazional monopolisten diktaduraren tresnak. Nafar Estatua Europako parte garrantzitsua izan zen, eta Nafar Errepublikaren europartasuna aldarrikatzen dugu. Bainan Europako Herrien askatasuna bahitu duten marko kapitalista eta inperialista horietan ez dago libertate nazionalik, ezta sozialik ere. Herri askeen Europa behar dugu, hau da, merkatu finantzieroen tiraniatik eta kapitalaren aginduetatik libre eta burujabe.
17. Kapitalismoaren krisi global larria faxismoaren hazkundea indartzen ari da egunetik egunera, Europan bereziki. ANTIFAXISTAK garenez, ARRAZISMOA eta XENOFOBIAren aurka borrokatuko gara etengabe.
18. MOBILIZAZIOA, DESOBEDIENTZIA, INTSUMISIOA eta ERRESISTENTZIA
AKTIBOA izango dira gure borroka tresnak Estatu inbaditzaileen aurkako
KONFRONTAZIOAN. Gaurdanik hasita, gure nazioaren egitura estatalak berreraikitzeko
deliberamendu osoa dugu, eta egitura estatal horiek Herri Langilearen askatasunaren zerbitzuan izanen dira.19. Herri eta langile mugimenduan oinarritutako HERRI BOTEREAren estrategia izango da gurea. Honen ondorioz, FUNTZIONAMENDU ASANBLEARIOA, demokratikoa, parte hartzailea, gardena eta behetik gorakoa segurtatuko dugu, HERRI BOTEREA eguneroko praktikara eramanez, degenerazio burokratiko instituzional guztien aurka. Gure egitura eta erabakigune guztietan, batzarrek botere, autonomia eta ahalmen osoa ukanen dute, informazio guztien jabe.
20. ERREPUBLIKA KONFEDERALA defenditzen dugu. Auzo, lantoki, herri, hiri zein
eskualdeetako batzarre burujabeetan behetik gora, egituratzen den Nazioa eta Estatua. Gure zuzenbide pirinearrean oinarriturik, botere administratiboa Herriari itzuliz eta eliteei kenduz; propietate pribatuan oinarrituriko legedia gaindituz; batzarre, auzolan eta auzalorren instituzioak eta funtzionamendua bere osoan berreskuratuz. Gurea euskaldunon Estatu-batzarrea da. Auzo batzarreak dira Herri Boterearen lehen oinarria, gainontzekoak subsidiarioak dira.
21. LAIKOTASUNAren defentsa, bere zentzu zabalenean. Fundamentalismo eta integrismo guztien aurka, gure errepublika estatu laikoa izanen da, nork bere erlijioa edo erlijiorik eza askatasun osoz bizitzeko eskubidea ukanen du, inor zapaltzen ez dueno. Estatua eta erlijioak argiki banatuta egongo dira.
Hona hemen Herritar Batasuneko antolakuntzarako printzipioak:
1. Herritar Batasuna, alderdi politikoz eta norbanakoez gain, askotariko eragilek ere osatuko dugu: langile asanbladak, sindikatuk, gazte taldek, antolakunde sozial eta sektorialek…, hala nazio eremuan nola herri eta eskualde mailan ere.
2. Aipatutako eragile hauek guztiek Herritar Batasunaren erabakiguneetan parte hartuko dute, berdintasunean eta ahalmen zein eskubide osoz. Taldeen sektorializazioa saihestu behar da gure jardunean. Antolakunde guztiek parte hartu behar dute lerro taktiko eta estrategiko nagusi guztiak erabakitzeko, aldi berean nork bere borroka sektorialari garrantzia emanez.
3. Aniztasun hau, Herritar Batasunarentzat oztopo izan beharrean, aberastasun iturria da, borroka fronte asko sortzeaz batera, errepresioa zailduz, eta buru anitzeko herensuge gisa jokatuz.
4. Herritar Batasuna akordio taktiko eta estrategikoak adosteko gunea da, eta aldi berean gure arteko desadostasunak kudeatzeko lekua ere.
5. Herritar Batasunaren egitura poliedrikoa izanik, aliantza eta harremanak ere horrelakoak izango dira. Honek esan nahi du harreman eta aliantza sareak asko zabal daitezkeela Herritar Batasuneko eragileen aldetik, azken hau bere osotasunean eta ildo estrategikoan konprometitu gabe.
6. Herritar Batasunaren erabakiguneak herri/auzo, eskualde eta nazio/estatu batzarrak izango dira. Herrialdeak ez dira antolaguneak izanen, oinarrizko egitura eskualdeak, herriak eta auzoak izango baitira, ahalik eta autonomiarik handienaren jabe. Herrialdeak konkistaren ondorioz sorturiko egiturak dira.
7. Herritar Batasunak lan batzorde nazionalak izango ditu, beti ere Nazio Batzarraren kontrol eta agindupean.
8. Herritar Batasuna autogidatzen da denon artean, maila guztietako batzarretan, molde
asanblearioan. Ez dago gidaritza edota zuzendaritza nazionalik, koordinazio nazionala baizik, eta gauza bera herri, auzo eta eskualdeetan ere.
9. Herritar Batasunaren izaera estrategikoak ez du inolaz ere ukatzen taktikoki antolatzea
bestelako egitura edota aliantza sozio politikoetan. Esate baterako balizko gune subiranistan, edota eskubide sozialen aldeko fronte herritarrean.
10. Herritar Batasunaren funtzionamendu demokratikoa eta izpiritu kritikoa handitze aldera,
oinarri militantearen formazioa, ezagutza eta prestakuntza etengabe bultzatu eta sustatuko dugu egiturako maila guztietan. Borroka teoriko-ideologikoa eta ideien bataila funtsezkoa dira guretzat.
11. Herritar Batasunak, sistemaren aldeko alderdi politiko klasikoen ezaugarriei ihesi egingo die, bereziki autoritarismoa, sektarismoa, burokratizazioa eta oskurantismoa ebitatuz, Frantzia eta Espainia estatu zapaltzaileen zein nazioarteko kapital monopolistaren aurkako konfrontaziorako tresna bilakatuz eta batasuna deskonkistaren aldeko borroka emantzipatzailean eraikiz. Programa politiko askatzaile eta iraultzaile hau, NAFAR ERREPUBLIKA eta bere sinonimoa den EUSKAL ERREPUBLIKAren aldarrikapenean laburbiltzen da. Nafarroaren independentzia eta Euskal Herriaren sozialismoa erdiesteko, goazen, gaurtik hasita, Herritar Batasun berria denon
artean antolatzera!
Barakaldon, 2016ko azaroaren 26an.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Ekintzak-Ekimenak, Iritzi artikuluak. Guarda el enlace permanente.

7 respuestas a Herritar Batasunaren sorrera agiria.

  1. Julio kamiruaga dijo:

    Ordue da¡¡
    Behar dut dokumentoa irakurtzera. Posiblea herderaz obeto. Nire euskara oso eskasa da.
    Irabasi arte beti!h

    • eek dijo:

      El documento ha sido elaborado integramente en euskara, al igual que lo han sido las discusiones para elaborarlo. En pocas fechas contaremos con una traducción al español y al francés.

  2. OIN 1302 dijo:

    ZORIONAK ETA ESKERRIKASKO ASKATASUNA HURBILAGO AZALTZEKO,LAN TRESNA ZUZEN HONEK ZABALTZEN DIZKIGUN BIDEA,EDERRA DALAKO.
    BESARKADA ZEIN INDARRIK BEROENAK AFRIKEKO BAZTER BATETIK,

    OIN 1302

  3. Pingback: Azaleratu den herritar batasun planteamenduaz eta nafar estatalismoaz – erlaitza

  4. Pingback: Herritar Batasunaren Lehen Aurkezpena Iruñean / Primera presentación de Herritar Batasuna em Iriñea/Pamplona | Bandeira Vermelha

  5. Pingback: Herritar Batasunaren lehen aurkezpena Iruñean | Bandeira Vermelha

  6. Pingback: Gauza txiki batzuk (6) – Lerro batzuk

Responder a OIN 1302 Cancelar respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>