Jardun Koordinadora ezkertiar eta Independentistaren sorrera. Albertia egunean irakurritako aurkezpen testoa.

117821662_3077571542291487_1300481568929847074_o

Jardun koordinadoraren aurkezpen testoa 2020ko Albertia Egunean. 

Gaur, Albertian, 36ko gerran Euskal Herriaren askatasunaren alde faxismoari aurre eginez borrokan ibilitako gudariak dakartzagu gogora. Hala ere, ezin ditugu, inondik inora, oroitzapenez mozorrotutako ikuspuntu folklorista baten izenean gogora ekarri. Negarretatik haratago, irabazi nahia, arerioari aurre egin eta borrokatzeko guraria duen herri langilearen ikuspuntutik burutu dugu gaurko ekitaldia. Izan ere, gaur, oroitzapenetatik haratago, Albertian zein Euskal Herriko txoko ezberdinetan herriaren alde eroritakoek aurrera eramandako borrokaren zilegitasuna aldarrikatzen dugu. Hain zuzen ere, borrokarako grina horren eskutik 2020ko Albertia eguna antolatu eta bertaratzea babestu dugun antolakundeok, Euskal Herri Langilearen beharrizanei erantzun behar dien tresna egin nahi dugu publiko. Euskal Herri Langilea aktibatu eta antolatzeko esparru gisa funtzionatu behar duen tresna, alegia.

Aurreko zikloa amaitu zenetik arrazoi ezberdinen ondorioz emandako banaketen ondoren, antolakunde ezberdinak ez gara gai izan ezinikusiak eta mesfidantzak gainditu eta batasunerako eta koordinaziorako espazioak adosteko. Gaur, Eusko Ekintzak eta JARKI antolakunde iraultzaileak JARDUN izeneko koordinadora plazaratu nahi diogu Euskal Herri Langileari. JARDUN ez da ezeren zatiketa, izaera nazional zein lokaleko antolakundeak biltzeko eta hauek estrategia eta izaera iraultzaile, independentista eta sozialistako proiektu politiko baten aterkipean antolatzeko aukera eman behar duen markoa baizik. Bakoitzak bere borroka esparru edota lan ildotik, norbanako zein kolektibo moduan antolatu eta lan egiteko aukera eman behar duena, hain zuzen.

Sigue leyendo

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Albertia Eguna 2020. Indarrak Batzen hasteko garaia da.

Inoiz baino arrazoi gehiago aurtengo Albertian 2020an parte hartzeko.

Borrokak darrai! Oroimen historikoa, borrokarako tresna.

Ezker Independentistaren indarrak batzeko garaia da. Gerezi garaia da!!!

txartela Albertia EEK

116771296_797918684293962_8089109344104593065_o

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Albertia Eguna 2020. Jarki eta Eusko Ekintza antolakundeen deialdi bateratua.

 

 

txartela Albertia EEK

 

 

Abuztuaren 15ean denok Albertiara!

Ondokoa Eusko Ekintza eta JARKI antolakundeen agiri bateratua da.
Albertia eguna Euskal Herrian frankismo garaitik burutzen den oroimen historikoaren ekitaldia da. 36ko gerran Legutio inguruan Euskal Herrian jazotako gatazkarik odoltsuena izan zen. Bertan faxistei aurre eginez bizitza eman zuten miliziano eta gudarien artean EAE-ANVko dozenaka militante erail zituzten, azaroaren eta abenduaren bitartean. Albertiako mendiko posizioa, hain zuzen ere, EAE-ANVko Txato
Olabarri eta Eusko Indarra batailoiek defendatu zuten faxisten bonbardaketa gogorren artean, guda zelaian zein preso hartuta gero 350 militante inguru hil eta zauritu zituztelarik.
Era horretan, EAE-ANV-k galera latzak pairatu zituen arren, Albertian indar politiko ezberdinen gudari eta milizianoek izandako parte hartzea azpimarratu beharreko elementua da, Euskal Herriaren aurka
martxan zegoen mehatxua eta arerioa ondo identifikatuta, talde ezberdinek indarrak batu eta faxismoari aurre egin baitzioten.
Egungo testuinguru politikoan, ezker independentistako antolakundeen artean mesfidantza eta banaketa dira nagusi. Gauzak horrela, Euskal Herri Langileari ezinezkoa zaio Euskal Herrian prozesu iraultzailea muturreraino eraman behar duen izaera integraleko alternatiba gorpuztea. Horregatik, beharrezkoa da aurreko egoera irauli eta antolakunde ezberdinen arteko zubiak eta lankidetzarako esparruak ehuntzeko baldintzak sortzen joatea. Ildo horretatik, aurtengo Albertia eguna ibilbide eta jatorri anitzetako antolakunde ezberdinen arteko lankidetzaren emaitza gisa ulertu behar dugu, egoera hau
gainditzeko bidean. Sigue leyendo

Publicado en Deialdiak-Oharrak, Sin categoría | Deja un comentario

Eusko Ekintza y la Unidad Popular/Herritar Batasuna

EE

Eusko Ekintza y la Unidad Popular/ Herritar Batasuna.

 Desde su nacimiento, Eusko Ekintza siempre ha defendido la creación de una Unidad Popular a la hora de estructurar la Izquierda Abertzale, ya que creemos que es la herramienta más eficaz para ello. Además ante la tendencia pro-partido único y meramente intitucionalista de la Izquierda Abertzale oficial, es decir, ante la deriva de transformar la Izquierda Abertzale en una organización /estructura clásica y partidista, muchas veces nos hemos encontrado en la más absoluta soledad a la hora de reivindicar la necesidad de una Unidad Popular.

Por ello, cuando hace casi un año y medio, se empezaron a dar los primeros movimientos para articular una estructura aglutinadora y amplia, Eusko Ekintza comenzó a trabajar con ilusión y esperanza en la organización de lo que luego sería la denominada “Herritar Batasuna”. En aquel momento, veíamos la posibilidad de dar espacio y voz en ese proyecto nuevo y renovador, a todos aquellos grupos y militantes que no estaban de acuerdo con el camino que había tomado la Izquierda Abertzale oficialista, y manteniendo en esta nueva organización los valores históricos de la Izquierda Abertzale de una época, pero al mismo tiempo, dispuestas a dar nuevos pasos y renovarnos.

En este tiempo, hemos dejado muchas energías en este proyecto novedoso pensando que estábamos creando un proyecto transformador. Así, hace un año, hicimos público el documento que habíamos acordado con gran esfuerzo y dimos los primeros pasos para estructurar el nuevo grupo.

No obstante, en los últimos meses, se han dado por desgracia, ciertos pasos dentro de la Herritar Batasuna que rompen con el espíritu y el proyecto que acordamos desde un principio. Una línea que quiere impulsar que toda la Herritar Batasuna se posicione únicamente alrededor de una ideología concreta. Y nosotras entendemos que esto va en dirección contraria a las características que intrínsecamente tiene que tener una Unidad Popular. Es decir, se han dado pasos contrarios al carácter asambleario y descentralizado de una Unidad Popular y algunos pocos han decidido que la Herritar Batasuna funcione y tenga una estructura de partido clásico.

Y todo esto se ha llevado a cabo, mediante un documento- enmienda que han puesto encima de la mesa sin ningún consenso. La Asamblea debería ser la que aprobase el documento-base consensuado entre todos/as. Por el contrario, sin ningún tipo de debate y consenso previos, se han querido llevar 73 enmiendas directamente a la Asamblea, cuando el documento-base ya se ha consensuado y aprobado entre todos los diferentes grupos y militantes independientes que componíamos la Herritar Batasuna. Por lo tanto, no nos parece que hayan jugado limpio ni honestamente, tanto por el contenido como por la forma y el modo en como lo han llevado a cabo. Y finalmente hemos perdido toda la confianza, ya que entendemos que lo que se ha dado en la Herritar Batasuna es un golpe en la mesa.

Desde la perspectiva de Eusko Ekintza, el cambio de rumbo que ha impulsado en estos momentos un sector de la Herritar Batasuna, rompe del todo con el carácter amplio, de izquierdas, asambleario y descentralizado que entendemos que debe tener una Unidad Popular. Hemos visto tristemente cómo se ha querido acabar con la idea de trasladar el poder a los eskualdes y a las comisiones de trabajo. Y de este modo, este sector ha cambiado el acuerdo y el consenso, por la lucha interna entre diferentes sectores y familias socio-políticas, cortando de raíz la capacidad para sumar fuerzas y trayendo a las estructuras internas las luchas y contiendas que se deberían dar en la calle.

Este funcionamiento ha desgastado la auto-construcción de las comisiones y de los eskualdes (comarcales), así como el de los grupos de trabajo, imponiendo la centralización.

Estos movimientos internos nos han llevado a una fuerte crisis y en consecuencia, muchas de las militantes que formaban parte de la Herritar Batasuna se han distanciado de la misma, porque, entre otras cosas, se ha perdido la ilusión y esto se ha notado también  en el número de gente que tomaba parte en las asambleas.

Por nuestra parte, queremos expresar lo siguiente: se ha perdido el carácter consustancial de una Unidad Popular, porque en estas luchas de correlación de fuerzas interna, han dejado de lado el compromiso de consensuar las políticas de mínimos entre todos los agentes y militantes. Y se ha cambiado por un intento de imponer una ideología y modelo organizativo. Y con esto último, se ha perdido la confianza, necesaria para seguir trabajando conjuntamente.

Así las cosas, en una asamblea llevada a cabo el 21 de febrero, en Eusko Ekintza se decidió por unanimidad, dar por terminado el camino que habíamos tomado como agentes en la Herritar Batasuna. Por tanto, desde aquel día, Eusko Ekintza dejó de ser parte integrante de la Herritar Batasuna.

Esta decisión la hemos tomado con mucha pena, ya que pensábamos que esta vez sí que era posible comenzar un nuevo proyecto verdaderamente popular, amplio, de izquierdas e independentista. Así mismo, sentimos que con este proyecto fallido se hayan truncado todas las ilusiones de varios sectores militantes.

Por nuestra parte, seguiremos con la misma apuesta: crear una Unidad verdaderamente Popular. Teniendo en cuenta que tanto la deriva de la Izquierda Abertzale oficial como todos los desacuerdos que han habido dentro de la Herritar Batasuna, lo que nos queda claro es que las ilusiones perdidas, los esfuerzos y energías invertidas han tenido un coste muy alto en la izquierda abertzale sociológica; pero lo más grave es que la creación de esa Izquierda Abertzale renovada, luchadora, amplia y eficaz que necesita Euskal Herria nos va a llevar mucho más tiempo del que creíamos, por el abandono de esta apuesta aglutinadora y popular que han hecho algunos.

Euskal Herria, 21 de febrero de 2018.

 

EUSKO EKINTZA.

Publicado en Sin categoría | 1 comentario

Eusko Ekintza eta Herritar Batasuna.

 Eusko Ekintza irudia gmail

Eusko Ekintza eta Herritar Batasuna.

Eusko Ekintzak jaio zenetik, beti defendatu egin du Herritar Batasunaren beharra Euskal Herriko ezker abertzalea egituratzeko unean. Gure ustez, horretarako tresnarik eraginkorrena delako. Gainera, ezker abertzalearen “alderdizazio”aren joeraren aurrean,  hau da, ezker abertzalea bere betiko egitura baztertu eta antolakunde alderdikoia (bere gazteri eta sindikatuarekin) bihurtzeko joeraren aurrean, askotan geure burua bakarrik ikusi dugu Herritar Batasuneko beharraren aldarria bultzatzerakoan.

Horregatik, aurreneko mugimenduak eman zirenean, duela ia urte eta erdi, Eusko Ekintzak Herritar Batasuna izango zenaren antolakuntzari gogo biziz ekin zion. Une hartantxe, ezker abertzale ofizialistak hartutako bidearekin ados ez zeuden hainbat talde eta banakako militante, egitasmo politiko berri baten inguruan batzeko aukera ikusten genuen. Egitura berri honek ezker abertzalearen garai bateko balio historikoak mantenduz baina aldi berean, urrats berritzaileak ere emateko prest.

Denbora honetan gure indar guztiak jarri ditugu bertan, ustez egitasmo berritzailea osatzen ari ginelakoan. Duela urte bete, esfortzu handiz elkar adostutako agiria plazaratu genuen, eta talde berriaren egituraketa gauzatzeko lehendabiziko urratsak  eman genituen. Sigue leyendo

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Orreagako Garaipenaren Eguna 2017. Eusko Ekintzaren balorazioa

 

Arrano beltzaJoan den abuztuaren 15ean Herritar Batasunak ekitaldi xume eta propioa egin zuen Ibañetako lepoan, hainbat herri elkartek (bereziki Orreaga Fundazioa) urtero bertan mantendu dituzten ekitaldien baitan. Aldi berean Herritar Batasunaren kideok parte hartu genuen elkarte hauek antolatutako mendi martxan eta ekitaldi ezberdinetan.

Herritar Batasunaren erabakiak ekitaldi publikoen eta mobilizazioen lerro bat irekitzeko gure proiektu politikoa ikusgarria bilakatzen du. Gure apaltasunean, baina hasiera hasieratik borroka eta mobilizazio militantea kalera, plazara eta kasu honetan gure landa eta mendietara ere eramateko konpromisoarekin. Gurea kalean ikusiko den eta mugituko den askatasun nazional eta sozialetarako mugimendua izango da. Eta oraindik gure tamaina txikia bada ere, oso kontzienteak gara oinarri sendoak jartzeko unea orain dugula. Hastapenetan. Gurea ez da soilik hauteskunde, sare sozial, hedabide zein erakundetan biziko den indar politiko klasikoa. Sigue leyendo
Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

A cuenta de la decisión del Colectivo

12141491_751884848288730_6361737357487281670_n

Artículo de opinión de Jon Iurrebaso. Ex preso político.

Independientemente de la opinión que nos merezcan las actitudes políticas tomadas por partidos, colectivos o militantes, estén estos últimos encarcelados o en “libertad”, pensamos que el debate de las ideas, de los posicionamientos y de las dinámicas políticas tiene que estar sujeto a unos mínimos criterios.

Estas son, en nuestra opinión, algunas  de las premisas y obligaciones que debiera tener todo debate político si bien condicionado, en su dimensión pública, por la  represión. Soberanía para opinar ante cualquier interlocutor. Respeto para con quienes discrepamos. Disposición a la crítica y a la autocrítica. No hay límites a la hora de exponer los planteamientos de cada cual en cuanto a posición propia como en cuanto a crítica a terceros.

 Dicho esto, vamos a comentar siquiera brevemente la opinión que nos merece la decisión de la mayoría del Colectivo de PPV de acogerse individualmente a la legislación penitenciaria española y francesa para obtener beneficios penitenciarios o en su caso la excarcelación individual. Sigue leyendo

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado | Deja un comentario

2017ko ekainaren 24ko Amnistiaren aldeko manifestazioa.

943495_1508197699475477_4633355569379268022_n

Aldez aurretik jada adierazi dugun bezala, Eusko Ekintza talde soziopolitikoak bat egiten du hurrengo ekainaren 24an  Bilbon Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren Aurkako  herri mugimenduak deitutako mobilizazioarekin. Gainera Iñaki Bilbao preso politikoa  aurrera eramaten ari den gose greba luzeak 24ko manifestazioan parte hartzeko garrantzia are gehiago nabarmentzen du.

Hau bezalako mobilizazioen balioa handia da amnistia politikoa berriro euskal politikaren erdigunean kokatzeko, batzuen utzikeriaren aurrean. Estatuek jarraitzen dute inolako mugimendurik egin gabe preso politikoen eta haien senideen oinarrizko eskubideak errespetatzeko. Dispertsioa, xantai politikoa, preso gaixoen muturreko egoera… eguneroko kontua dira batzuen “garai berri” hauetan. Eusko Ekintzatik beti mantendu dugunez:

 “Preso eta errefuxiatu politiko guztientzat, AMNISTIAren eskaera agenda politiko eta sozialean berriro jartzea beharrezkoa da. Hau lortzeko behar diren aldaketa judizial oro gauzatzen hasteko exijitzea ere bai. Honekin batera, preso politiko guztiak Euskal Herriratzea eta gaixorik dauden presoak, eta kondenaren hiru laurdenak bete dituztenak askatzea luzapenik gabe exijitzea, eta nola ez, errefuxiatu guztien itzulera normalizatua ere. Hain xuxen, preso politiko, eta beraien famili eta lagunen aurka azken urteetan martxan jarritako salbuespeneko lege guztiak bertan behera geratzea.

Hala nola, Amnistiaren aldeko borroka estrategikoa, eta euskal preso politiko eta beraien familien onuraren aldeko iniziatiba taktikoak ez dira elkartezinak.

Amnistiaren aldeko herri mugimendua indartzeko premia azpimarratu nahi dugu, preso, deportatu zein erbesteratuen egoera larria dela eta. Baita beraien izaera politikoa azpimarratzeko ere.”

Hau dela eta, hurrengo Ekainaren 24an denok Bilbora deitzen dugu amnistia politikoaren garrantzia defenditzeko amnistiaren Aldeko Herri Mugimenduarekin bat.

Euskal Herrian, 2015ko ekainaren 21a.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Aberri Eguna 2017. Borrokak ez du etenik!

Arrano beltza

A día de hoy, en nuestra opinión, el Aberri Eguna ha acabado convirtiéndose en una celebración meramente folklórica, en algo “normalizado”, como si de una jornada festiva más se tratase, o en un día que aprovechan las fuerzas políticas institucionales para hablar de cuestiones políticas cotidianas.

Pero siendo como es la nuestra una nación conquistada, oprimida nacional y socialmente, nos resulta incomprensible que el Aberri Eguna no sea un día propicio para la reivindicación de la lucha.

Es por ello, que igualmente nos resulta muy difícil compartir este día con aquellxs que niegan las citadas opresiones; o con aquellxs que las ocultan, mediante la alabanza de unas “autonomías” que legitiman el Estado opresor y el cuento de unas inexistentes relaciones bilaterales entre iguales; o con esxs otrxs que lo utilizarán para justificar su vergonzosa deriva ideológica. Sigue leyendo

Publicado en Prentsa oharrak | Deja un comentario

ABERRI EGUNA 2017 INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA! BORROKAK EZ DU ETENIK!

Arrano beltza

Egun, gure ustez, Aberri Eguna egun folkloriko hutsa, zentzurik txarrenean “normalizatuta”, edota indar politiko instituzionalen unez uneko politikak aldarrikatzeko eguna bilakatu da. Gurea, zapaldutako nazioa izanik, sozialki eta nazionalki zapalduta, ulergaitza da Aberri Eguna borrokaren aldarrikapenerako eguna ez izatea. Horregatik, zaila da zerbait partekatzea, egungo zapalkuntza nazional eta soziala existitzen ez dela aldarrikatzen dutenekin; edo estatu konkistatzaileen legitimitatea, autonomiarekin eta inondik inora existitzen ez den bi berdinen arteko harremanarekin egunero zuritzen dutenekin; edo Aberri Eguna beraien bira ideologiko lotsagarria zuritzeko erabili nahi izango dutenekin.

Aurten ere, Aberri Eguna, kapitalismoaren krisi ekonomiko globalak bete betean harrapatu du. Egoera honek Euskal Herri Langilearen sektore guztiok  jotzen gaitu, eta bereziki Langileria. Langile klasea. Honen ondorioz, Ezker Abertzalea ere krisi betean dago.

Egunero sufritzen ditugu zapalkuntza nazional, sozial eta patriarkalak: langabezia iraunkor eta estrukturala; pobrezia soziala, ekonomikoa, energetikoa, elikadurazkoa; etxegabetzeak eta prekaritatearen larritzea, nagusiki emakumeontzat; lan istripu ikaragarriak eta lanean hildako langile ugari; esplotazio ekonomikoa; gizon eta emakumeon arteko lan sarien diskriminazioa; hezkuntza, osasungintza eta zerbitzu sozialetan murrizketak; pentsioen baliogabetzea; hipoteken soka itogarria eta argindarraren prezioaren igoera; terrorismo patriarkal etengabea eta emakumeon aurkako biolentzia egiturazkoa: bortizkeriak, eraso sexualak, bortxaketak, tratu txarrak eta erailketak, gobernuen eta komunikabideen kolaborazio hipokritaz, eta tamalez, jende askoren indiferentziaz; zapalkuntza nazionala eta gure aberriaren okupazio militarra; Euskararen desagertze progresiboa eta euskaldunon aurkako etnozidioa;  atxiloketak, adierazpen askatasunaren aurkako erasoak eta (auto)zentsurak; torturak eta tai gabeko oldartze polizialak; espetxeetako egoera okertzea eta euskal preso politikoen zein beren senideen aurkako sakabanaketa areagotzea … Sigue leyendo

Publicado en Prentsa oharrak | Deja un comentario