“28ak libre! Euskal Gazteria libre!

CEWci0sWIAAXN4f

Berriki ezagutu da Espainiako Audientzia Nazionaleko sententzia berri bat 7 gazte independentistei sei urte banako gartzela zigorra ezartzen. Berriro ere agerian geratu da Euskal Herrian Salbuespen egoeran bizi garela.

ETA erakunde armatuak bere jarduera eten zuenetik hainbat urte pasa arren, estaduen errepresio politikoak ez du eteneik. Espetxeak hustu beharrean betetzen ari zaizkigu berriro ere beraien militantzia politiko soilagatik zigortutako herritarrekin.

Hipokrita batzuek Euskal Herrian orain “Pake egoeran” eta “normalizazio politikoan” bizi garela esan arren, argi dago eskubide zibil eta politikoen zein giza eskubideen urraketak ugaritzen ari direla. Tortura salaketak sinesgarritasun osoa daukate bai Euskal gizartean eta baita nazioarteko hainbat erakundetan ere. Soilik Frankismoaren TOP-aren jarraipena den Madrileko Audientzi Nazionalean ez dute sinesgarritasunik.

Euskal gazteria zigortuz Estadu Espainiarrak ezkerreko independentismoa ahuldu nahi du.

Eusko Ekintzak bere elkartasuna adierazi nahi die zigortutako gaztei, epaiketa politikoak jasaten ari diren militante orori eta bat egiten dugu euskal herritarren oinarrizko eskubideen alde deitutako mobilizazioekin. Dei egiten dugu era berean eskubide sozial, zibil eta politikoen aldeko mugimendu indartsu bat sortzeko Euskal Herrian. Horren beharra baitago, zalantzarik gabe.

Inoiz baino gehiago eskubide zibil eta politikoen aldeko borroka garia da!

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>