Urtero legez Albertia Eguna ospatuko da hurrengo uztailak 6 igandea Albertia mendiko magalean.
Aurten aukeratutako leloa “Independentziarekin amnistia eta sozialismoa. 1930.etik amaitu gabeko borroka” izango da.
Eusko Lurra Fundazioak gudari ekintzalei omenaldia eskainiko die mendi tontorrean eta gero herri bazkaria antolatuko du Gazteluako hariztian.
Eusko Ekintzak bere aldetik ekitaldi politiko bat deitu du hariztian bertan eguerdiko 13,30etan.
Hurrengo egunetan Albertia Eguneko ekitaldien inguruko informazio gehiago eskaintzen joango gara.
Eusko Ekintza