Albertia Eguna 2015. Ezker Abertzalearen memoria historikoaren eguna.

Albertia 2015-3-B (1)(1)

Datorren igandean, uztailak 5, Eusko Lurra Fundazioak 2015eko Albertia  Eguna antolatu du Arabako Legutiano herritik gertu dagoen Albertia mendian eta Gazteluako Hariztian.

Urteekin, Albertia Eguna egun erreferentziala bilakatu da Euskal Herriko Oroimen Historikoan, eta bereziki Ezker Abertzalearen Oroimen Historikoan: 1936ko gerran EAE-ANVko 300 gudaritik gora hil zituzten frankistek eta espainiar militarrek Albertiako batailan.

Eusko Lurra Fundaziotik azpimarratu nahi dugu Ezker Abertzalearen Oroimen Historikoa balorean jartzeko beharra. Bereziki, euskal gatazka ezkutatzeko batzuek beraien neurriko errelatoa egin nahi duten garai hauetan. Ezkertiar abertzaleok, gure historia propioa balorean jartzeko betebeharra dugu etorkizuna eraikitzeko. Errelatoen gatazka hor dago, espainolistek eta autonomistek beraiena inposatu nahi dute Genozidio Frankistari eta Estatu terrorismoari garrantzia kenduz beraien ardurak estaltzeko.

Aurtengo Albertia egunean, Eusko Lurra Fundazioak 36ko gerraren beste bataila bat ekarri nahi izan du bereziki gogora: Asturiasko Areces-eko bataila.

Oviedo askatzeko Eusko Jaurlaritzak “Euskal Brigada” delakoa bidali zuen bertako borroketan parte hartzeko. Areceseko zein Pando mendiko borroketan 300tik gora euskaldun hil zituzten. Haietatik 120 inguru EAE-ANVko gudariak. Gudari ekintzale asko oraindik desagerturik jarraitzen dute, gorpuzkinak ezin izan direlako aurkitu.

Beste aldetik, gudari hauen izaera internazionalista azpimarratu nahi da aurtengo ekitaldietan, Euskal Herritik kanpo borroka egin baitzuten Espainiar Errepublikaren sostenguan. Ezker Abertzaleak inoiz egindako ekimen internazionalistarik handiena izan zen hura.

Ekitaldia eguerdiko 12,00etan hasiko da Albertiako ttonttorrean dagoen monolito ondoan. Bertan Amnistiaren aldeko mugimenduaren partaide batek Amnistiaren esanahi istoriko-politikoaz  hitz egingo du eta ondoren omenaldia egingo zaie Euskal Brigadako gudari eta milizianoei.

13,30etan Eusko Ekintzak ekitaldi politikoa egingo du Albertia mendi azpiko Gazteluako hariztian. Ondoren herri bazkaria eta erromeria izango da hariztian bertan.

Euskal Herria 2015eko ekaina.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Deialdiak-Oharrak. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>