Albertia Eguna 2020. Jarki eta Eusko Ekintza antolakundeen deialdi bateratua.

 

 

txartela Albertia EEK

 

 

Abuztuaren 15ean denok Albertiara!

Ondokoa Eusko Ekintza eta JARKI antolakundeen agiri bateratua da.
Albertia eguna Euskal Herrian frankismo garaitik burutzen den oroimen historikoaren ekitaldia da. 36ko gerran Legutio inguruan Euskal Herrian jazotako gatazkarik odoltsuena izan zen. Bertan faxistei aurre eginez bizitza eman zuten miliziano eta gudarien artean EAE-ANVko dozenaka militante erail zituzten, azaroaren eta abenduaren bitartean. Albertiako mendiko posizioa, hain zuzen ere, EAE-ANVko Txato
Olabarri eta Eusko Indarra batailoiek defendatu zuten faxisten bonbardaketa gogorren artean, guda zelaian zein preso hartuta gero 350 militante inguru hil eta zauritu zituztelarik.
Era horretan, EAE-ANV-k galera latzak pairatu zituen arren, Albertian indar politiko ezberdinen gudari eta milizianoek izandako parte hartzea azpimarratu beharreko elementua da, Euskal Herriaren aurka
martxan zegoen mehatxua eta arerioa ondo identifikatuta, talde ezberdinek indarrak batu eta faxismoari aurre egin baitzioten.
Egungo testuinguru politikoan, ezker independentistako antolakundeen artean mesfidantza eta banaketa dira nagusi. Gauzak horrela, Euskal Herri Langileari ezinezkoa zaio Euskal Herrian prozesu iraultzailea muturreraino eraman behar duen izaera integraleko alternatiba gorpuztea. Horregatik, beharrezkoa da aurreko egoera irauli eta antolakunde ezberdinen arteko zubiak eta lankidetzarako esparruak ehuntzeko baldintzak sortzen joatea. Ildo horretatik, aurtengo Albertia eguna ibilbide eta jatorri anitzetako antolakunde ezberdinen arteko lankidetzaren emaitza gisa ulertu behar dugu, egoera hau
gainditzeko bidean.
Hori dela eta, banaketa egoera gainditu eta indarrak batzen hasteko abiapuntu gisa, dei egiten diogu Euskal Herri Langileari, abuztuaren 15ean eguerdiko 12:00etan Albertiako tontorrean Eusko Lurrakantolatutako oroimen historikoaren ekitaldira eta 13:30etan Gazteluako hariztian burutuko den ekitaldi politikora gerturatu eta parte hartzera.

Gora Euskal Herria askatuta!

Gora eusko gudariak!

Independentzia eta sozialismoa!

116771296_797918684293962_8089109344104593065_o

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Deialdiak-Oharrak, Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>