Eusko Ekintza alderdi berriko kideak dira Arritxu Santamaria (Zumaia, 1956) eta Nekane Garmendia (Ordizia, 1953). Lehena, 2003-2006ko bake prozesuko Konponbiderako Mahaiaren koordinatzailea izan zen. Bigarrena EH Bilduko zinegotzia da Ultzaman. Ezker abertzalearen herri mugimenduarekin identifikatzen dira biak ala biak.
Eusko Ekintzako Arritxu Santamaria eta Nekane Garmendiaren iritziz, politika ekonomialarien esku dago, ez pentsalarien eta ekintzaileen esku. Espainiako Estatuko krisi politiko-ekonomikoa erabatekoa da, eta gainera, bipartidismoa lur jota dago. 1977ko trantsizioa egia, justizia eta erreparazioan oinarrituta egin izan balitz, Espainiako Estatuaren demokrazia sistema ez legoke frankismoaren baloreetan errotuta egongo gaur egun, beren aburuz.
Trantsizio politikoa gauzatu beharra aldarrikatzen dute, eta horretarako baldintza subjektiboak sortu eta politika ekintza sozial gisara garatu beharra azpimarratu dute.
Ezker abertzaleko sentsibilitate ezberdinetako bilgune gisa aurkeztu dute Eusko Ekintza. EAE-ANVrekiko kidetasunaz galdeturik, hona erantzuna: “ANV legez kanpo dago. Eusko Ekintzan ANVko eta EAko jendea dago, baita libertarioak, komunistak eta Ezker Soberanistakoak ere”.
Irakurri elkarrizketa osoa ARGIAn, Termometroa atalean, Mikel Asurmendiren eskutik
Erlazionatutako sarrerak: