Artur Masi zuzendutako gutun irekia

senyera-ikurriña

Catalunyako Generalitateko jarduneko lehendakari txit gorena:

Auzitegi nazionaleko eserlekua, saioen arteko ordu luzeak zein Madrilera joan-etorriko bidaia amaigabeak, pizgarri ederra izan daitezke buruari jira eta bueltak ematen norberaren gogoa berotzeko, hainbat kontuez hausnarketa egiteko eta, jakina, egoera honaino ekartzearen ardura duten hainbat kontuei buruz atzera begirako ariketa egiteko.

Horregatik egiten dizudan dei xume honen zirriborroa, Auzitegi Nazionalaren eserleku horretan bertan forma hartzen hasi zen. Esan behar dizut nirekin batera beste 34 ezkertiar eta abertzaleak ere eserita daudela bertan, Auzitegi Nazionalean azarotik aurrera epaitzen ari den Batasuna, EHAK-PCTV eta EAE-ANVren 04/08 sumarioaren baitan.

Neuri dagokidanez, ETA erakundearen kidea izatea leporatzen didate, 85 urte luzeko ibilbidea eginda daukan Ezker Abertzaleko EAE-ANV alderdi historikoaren idazkari orokorra nintzen garaian, 2007ko udal eta foru hauteskundeak antolatu izanagatik. Esan beharra dago orduan egun legez kanpo dagoen gure erakunde politikoak Euskal Herriko 185.000  botoemale ezkertiar eta abertzalearen babesa lortu zuela, kasu askotan legez kanpo ezarritako zerrendak izanik ere.

Top frankistaren jarraipen zuzena den Auzitegi Nazionaleko eserleku horiek, zu zeu eta hainbat buruzagi politiko independentista katalan oraintxe auziperatuak izateko mehatxatuta zaudeten Salbuespen Auzitegi berean, denbora gehiegiz eta belaunaldiz belaunaldi milaka euskal militanteok bete izan ditugu. Eta ez soilik ETA erakundearekin zerikusia zuten ekintzengatik, besterik gabe gure herrian politika egiteagatik baizik.

Kontua zera da: zu buru izan zaren alderdiak Madrileko gobernuari babesa eman diola hamarkadatan zehar, edota isilik geratu zen Madrileko Gobernuari zilegitasuna emanez, salbuespen neurrien, lege injustuen eta errepresiboen, legez kanporaketen, edo komunikabideetako itxieren aurrean. Berdin zen UCD izan, PP izan edo PSOE izan, giza eskubideen urraketa ugariaren aurrean ez zenuen txintik ere esan; atxiloketa masiboak eta tortura kasu larriak barne, gaur egun ONU erakundeak berak ere salatuak izan dituenak.

2002.en urtean, Alderdi Lege zitalari CIUk babesa eman izana, non lege honek ezkerreko euskal independentismoa multzoka eta taxurik gabe legez kanpo utzi zuen, edozein disidentzia sozio-politikoaren aurkako salbuespen legediaren munstroa elikatuz, zuk ordezkatzen duzun Nazionalismo katalan moderatuak izan duen akats estrategiko handienetarikoa eta lotsagarrienetarikoa izan da.

Azpimarratu behar da aldi berean Ezkerra Republicana bezalako alderdiek egoera hauen kontra egin zutela eta CUP osatzen duten hainbat erakunde eta militante ugarik, baita Kataluniako herri mugimendu askok, beti Ezker Abertzalearekiko elkartasuna adierazi dutela, errepresioaren aurka arituz.

Duela aste gutxi Pilar Rahola independentista ezagunak galdetzen zuen ea non demontre zegoen euskal independentismoa, subiranotasun katalanaren pil-pila ikusita eta espainiar legediarekiko Herri Katalanaren buruz buruko talka ikusita. Erantzun errazena, ezkerreko euskal independentismoaren erakunde eta koadro politiko dezente legez kanpo, auziperatuak edota zuzenean kartzelan daudela esatea izan liteke, eta hau gertatu da, euskal independentismoaren kontrako salbuespen legedi bati esker. Bere garaian eta orain mugimendua eskatzen duen Rahola andereak borrokatu egin ez zuen salbuespen legea.

Zeure kasua berdina da baina larriagoa oraindik, CIUk errepresioari eta salbuespen legediei emandako babes zuzenagatik, eta Espainiako legebiltzarreko egoitzan haren alde botoa eman izanagatik. Paradoxikoa da zuek onartutako salbuespen lege hori berbera, orain zu eta zure kideen kontra etortzea, President; eta independentismo katalan guztiaren kontra erabili behar dutela ikustea. Madrilen Kataluniako sedizioaz ari dira, “Legaltasuna”ren bortxaketaz, elkarbizitzari egindako mehatxuez edota bortizkeriaz zuzen-zuzen… ezaguna egiten zait hizkuntza hori, egunero Auzitegi Nazionaleko fiskaltzaren akusazioetan aditzen baitut. Gure herriko milaka lagunen aurkako akusazioetan, urte gehiegitan eta aspertzeraino entzun behar izan baititugu espainiar zein frantziar tribunaletan.

Espainiar Konstituzioa gure herriko pertsonen borondatearen gainetik dagoela guri ere adierazi izan digute beti, nahiz eta gurean bozken %50 ez zuen lortu. Arazoa da, hainbat hauteskundeetan, milaka euskal herritarrek ideia batzuei bozka eman arren, bozka horiek baliogabekotzat edo ilegalak zirela erabaki zutela, eta zuek Espainiako Legebiltzarrean, politikoki, hori bermatu zenutela.

Mas President ohoretsua, nire eskaera sinplea da: Onartu publikoki ordezkatzen duzun erakunde politikoak salbuespen legedia eta euskal independentismoaren aurkako salbuespeneko ekimenak bermatu izana, akats politiko itzela izan dela. ETA erakundearen kontrako neurriak zirela uste faltsuan, egiazki euskal independentismoaren kontrako erasoak izan direlako, eta era horretan zuei orain mehatxuka ari zaizuen autoritarismoaren pizti bera elikatu duzuela.

Zure President kargutik adierazpen askatasunaren, giza eta eskubide zibilen eta espetxeraturik dauden pertsonen oinarrizko eskubideen kontrako salbuespen legeen indargabetzea exijitu ezazu. Lagundu zure familia politikoari motxila penagarri horren pisua arintzen, hemendik antzinara eta gai honi dagokionenez, zuen alderdi berriarekin burua tente ibili ahal izateko.

Zu eta mugimendu independentista katalana epaitzeko mehatxuka dagoen salbuespen epaitegi berberetik egiten dizut deia.1933an, Gernikako haritzaren azpian eta solemnitatez eta konbentzimenduz, Castelao eta Ezkerra Republicanaren ordezkariekin batera Galeuscaren lehen agiria sinatu zuten gure alderdiko militanteen oroimenaren izenean eskatzen dizut:

“Euskaldunok, katalanok eta galegook, bakoitza geure herriaren askapenerako arazoaren aurrean jabeturik eta elkar harturik, Gernikako zuhaitzaren azpian elkarrekiko elkartasunezko itun hau zigilatzen dugu, nahia hauen betetzea ekarriko diguna”.

           Gernika, 1933ko apirilaren 2a. Gora Euskadi askatuta!  ¡Viva Galiza ceibe! ¡Visca Catalunya llure!.

 Gabin Seijo (EAE-ANV). Alfonso Castelao (Partido Nacionalista Galego), Doctor J.Riera Puntí (ERC).

Ezkerreko euskal independentista guztien bihotza eta indarra, inoiz baino gehiago, Katalunia eta bere askapen prozesuarekin dago. Rahola andereak usteak uste, izan ziur, unea iristean ez dizuegula huts egingo.

Antxon Gomez. EAE-ANVko idazkari ohia. 04/08 prozesuaren baitan auzipetua Espainiako Entzutegi Nazionalean, bere salbuespen legedipean.

Euskal Herria, 2016ko urtarrilaren 4ean.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Iritzi artikuluak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>