Bateragune auzia eta preso politikoen bahiketa. Eusko Ekintzaren prentsa oharra.

Bateragune-600“BATERAGUNE” izenaz ezagutzen den auziagatik bost lagunen espetxealdiari eutsi izanak hautsak harrotu ditu.

Jakin bagenekien, espainiar Estatuak inguruko Estatuen baldintza juridikoak ez dituela betetzen. Izan ere, “Ley de la Reforma Politica” delakoa legean sorrera duen frankismoaren erregimenetik jaiotako sistemaren ezaugarriek parekotasuna handiagoak aurkitzen dituzte Turkian inguruko herrietan baino.

Inolako disimulurik gabe, espainiar Estatuko epaitegiak jardun politikorako erabiltzen dira eta inolako lotsarik gabe, epaiak mugimendu politiko eta taktikoetarako erabili ohi dira.

Jardun mota ademokratiko hauetan kokatzen dugu Rodriguez, Zabaleta, Jacinto, Diez eta Otegirekin gertatutakoa, eta oro har euskal preso politikoekin jorratzen ari diren gertaera politiko guztiak, presoak bahiketa politiko baten baldintzapean daudela uste baitugu.

“Foro sozial – Gizarte foroak” egindako azkeneko gomendioetan faltan botatzen dugu, arestian aipatutako hausnarketa, oso agerian baita espainiar Estatuak presoen eta beraien senitartekoen eskubideak jorratzen dituela eta aipatu dugunez, oso begi bistakoa da presoen gain egiten ari dena joko politiko zikin baten adierazgarria dela.

Faltan bota dugu Foro Sozial horretan errealitateren beste egoera hauetaz mintzatzea, nagusiki foro horretan alde bakarreko mugimendu eta keinuak eskaintzen dira-eta. Gehiago esango genuke, aldebakartasunean oinarritzen den Bake Prozesu bera presoen egoeraren gain uzteari ez deritzogu zilegi.

Ez dugu batere konfiantzari espainiar Estatuarengan, ezta Estatu horren alde jarduten duten indar politiko eta ekonomikoengan. Ziur gaude, aurrera egiteko aukera bakarra gure esku dagoela. Ziur gaude aurrera egingo dugula, baina hemendik aitzin gidoia ezkerreko independentismoan lerrokatuta gauden talde eta erakundeok egin beharko genuke, orain arte zabaldu diren aholku, gomendio eta proposamenetatik Estatuengan ez dutelako aldaketa txikienik lortu.

Prentsa ohar honen bidez, Eusko Ekintzak espetxea jarraituko dute bost lagun hauekin eta oro har euskal preso politikoekiko elkartasuna adierazi nahi du. Bake prozesuarekin konpromisoa tinko berresten dugularik, Estatuaren joko zikina eta bidegabea salatzen dugu.

Eusko Ekintza.

Euskal Herria, 2013ko ekainaren 6an.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Prentsa oharrak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>