Donostiako atxiloketen aurrean. Herri harresia inoiz baino tinkoago.

BIMLw3dCQAId34k

Gaur goizaldean, Ertzaintzak Donostiako Askegunean burututako sei gazte independentisten atxiloketa dela eta, Eusko Ekintza alderdiak bere elkartasuna adierazi nahi die beraien idei soilengatik espetxeratutako gazte hauei. Baita beraien senide zein lagunei.

Azken egunetan Donostiako Askegunearen borroka intsumisio eta desobedientzia zibilaren bidean urrats garrantzitsua izan da, eta erabat eredugarria. Azpimarragarria da ehunka pertsonen konpromisoa herri  harresia eraikitzen  arriskupeko gazteak babesteko, eta milaka herritarren parte hartzea elkartasun ekintzetan.

Guztiz salagarria Ertzaintzak erabilitako bortizkeria bertan bildutako jendearen kontra eta baita EAJ-PNVren konplizitatea atxiloketan eta atxiloketak era bortitzean burutzeko unean.

Garrantzitsua bada orain arte egindako guztia, garrantzitsuagoa da hemendik aurrera  egin beharreko lana, atxilotu gabeko gazteak babesteko zein  desobedientzia zibileko eta intsumisioaren bidean sakontzeko.

Soilik konfrontazio demokratiko baino aktiboaren bidez lortuko dugu presoak zein presoak izateko arriskuan dauden herritarren aldeko herri harresia sendotzen joatea. Atzo Espainiar Estatuak eta bere morroi autonomistek porrot politiko nabarmena jaso zuten Donostiako Bulebarrean.  Porrot hau sakondu behar da hurrengo astetan.

Eusko Ekintzan inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dugu Euskal Herritarren eskubide zibil, sozial, politiko zein nazionalen defentsan arituko den elkargo eta auzolan nazional baten beharra.  Era honetan benetan egun hauetan Donostian landatutako hazia bere fruituak emango lituzke  epe laburrean.

Ezin ahaztu preso eta beraien senideen egoera. Ezta  beraien ideiengatik  espetxeratuak izateko arriskupean dauden  ehunka herritarrena. Beste aldetik eszepzio legeri ezberdinak indarrean jarraitzen dute, Alderdien Legea barne.

Borroka inoiz baino beharrezkoagoa da.

Euskal Herria, 2013ko apirilaren 19an.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Iritzi artikuluak y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Donostiako atxiloketen aurrean. Herri harresia inoiz baino tinkoago.

  1. eek dijo:

    Zerbait garrantzitsua aldatu da egun hauetan Donostiako bulebarrean. PNVren morroitzaren aurrean, eskubide urraketen aurrean, euskal gazteriak ardura hartu du. Aspaldtik ez dugu horrelako elkartasun adierazpenik ikusi. Gazteek egoera politiko berriari benetako neurria hartu diote eta jakin badakite, hau guztia aldatzea gure esku baino ez dagoela, biba zuek!!!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>