EKAITZ IBERO GAZTEAREN ATXILOKETA ETA ERTZAINTZAREN BORTIZKERIA.

ekaitz IberoAtzo era oso bortitzean EAJ-PNVren Polizia Autonomikoak buruturiko Ekaitz Iberoren gaztearen atxiloketak agerian uzten du bere gordintasun guztiarekin Espainiar Estatuaren eta bere laguntzaileen erabakia ezkerreko independentismoa zapaltzen jarraitzeko.

Denbora asko igaro da jada ETA erakundeak borroka armatua behin betiko alboratzeko determinazio eta konpromisoa agertu zuenetik, eta denbora honetan errepresioa apaldu beharrean, ageria dagoenez areagotzen ari da.

Espetxeen politikak bi hildako eragin ditu hilabeteren buruan, atxiloketak ia astero ematen ari dira eta ezin ahaztu duela urte bete Ertzaintza berak gomazko pilotaz hildako Cabacas gaztea.

Kapitalismoaren Krisi basatiak piztutako Herri mugimenduaren adierazpen ezberdinak aldi berean ( etxez botatzearen aurkako manifestazioak, kontzentrazioak…) gero eta jazarpen polizial eta legal zorrotzagoak dute aurrean. Ez da aztia izan behar asmatzeko estatuak eta EAJko gobernu autonomoak betiko errezeta erabiliko dutela hurrengo hilabete eta urtetan areagotuko diren protesta sozialen aurrean. Errepresioa, gero eta bortitzagoa protesta gero eta handiagoak baldin badira. EAJk erabaki du norekin lerrokatuko duen bere burua, hots, sistema hau bortizki babesteko prest dauden eragileekin.

Alderdien legeak bere horretan dirau, euskal independentismo osoa mehatxatzeko, baina baita ezkerreko edozein jarrera aktiboa ere.

Beste 9 gazte independentista bere ideiengatik 6 urte espetxeratuak izatea ezin daiteke aldebakartasunaren bidean beste “anekdota” errepresibo bat izan. Errealitatearen gordintasuna ezin daiteke denbora gehiago desmarraztu bakarrik alde bateko bultzada eta konpromisoa duen “Prozezu” baten izenean.

Eusko Ekintzaren ustetan, ezker abertzalearen erakunde ezberdinok garaia dugu aldebakartasuna beste norabideetan jorratzen hasteko. Atzo bezalako gertaerak kostu politikoa izan behar dutela bai agintzen dutenentzat zein laguntzen dutenentzat. Salbuespen legeak eta jarrerak mantentzen dutenentzat.

Ezin da onartu atxiloketaren aurka mintzatu diren talde politikoren eledun batzuek , biharamaunean gazte independentisten atxiloketaren arduradun politikoekin “normaltasunaz” aritzea.

Estatuek inposatzen diguten normalizazio politiko eza eta errepresio gordina Euskal Herriko bizitza soziopolitikoan islatu behar dugu. Konfrontazio demokratiko gordinaren tenorea heldu da. Bide zibil eta baketsuak erabiliz, atzo Donostiako kaleetan erakutsi zen moduan, baina konfrontazioa bere hizki guztiak erabiliz.

Aldebakartasun aktiboa izan behar du. Desobedientzia eta intsumisio bideak, maila ezberdinetakoak baina masiboak, autonomoak eta parte hartzaileak. Eraginkorrak izango badira. Alferrik dugu “kanpoko” laguntzaren zain urte gehiago ematea. Indarra gure herriaren baitan biltzen ez badugu, Europak gero eta gehiago “gatzaka politiko azken hondarrak” bezala ikusiko du hemen gertatzen den guztia.

Konfrontazioa erakundetan hasita eta kaleraino. Hedabideetan eta lantegietan. Ikastetxe eta eguneroko jarreretan. Herri honek nahiko heldutasun politiko eta soziala dauka jada konfrontazio baketsu eta demokratikoa azken bururaino eramateko.

Donostiako “Aske Guneko” bezalako ekimenak bidea zuzentzeko norabidea marka dezakete baldin eta ezker abertzalearen talde guztion eta herritarrak ezarri gaituzten erakundeak benetan inplikatzen bagara. Baina eraginkorrak izateko norabide aldaketaren bidea markatu behar dute.

Eusko Ekintzak bat egiten du hurrengo egunetan deitutako mobilizazio ezberdinekin eta besarkarda bat militante bidaltzen die atxilotutako gazteari zein arriskuan duden gainontzeko kidei.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Iritzi artikuluak y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>