ELA eta LAB sindikatu abertzaleak CONFEBASC-ek egindako legez kanpo uzteko eskaeraren aurrean.

logoCabecera 

Berriki jakin izan genuen CONFEBASC Euskal Erkide Autonomoaren enpresarioen elkargo nagusiak LAB eta ELA sindikatuak legez kanpo uzteko maneiuaren berri.

Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoeraren barnean, urtetako salbuespen legeriak kultura maltzur bat sortu du, non botere politiko ekonomikoek aurkari soziopolitikoa legez kanpo uzteko eta kriminalizatzeko inolako lotsarik ez duten, eta gainera legez kanporatzeak “normaltasun demokratikoaren barnean” kokatzen duten. ELA eta LAB sindikatuek salatutako eraso larri hau, finean, dena kriminalizatu behar denaren kulturan sartzen da.  Duela hilabete eskas bi gazte espetxeratuak izan dira greba batean parte hartzeagatik eta arrazoi politikoak direla medio atxiloketa, epaiketa eta espetxeratzeek ez dute etenik.

Berri honek beste aldetik, agerian uzten du Euskal Herriko zenbait enpresarioen kultur demokratiko eza. Are gehiago, enpresari hauek elkarbizitza demokratikorako mehatxu bat dira, eta ez, jakina, langileen interesak defenditzen dituzten sindikatuak.

Eusko Ekintzatik gure elkartasuna adierazten diegu ELA eta LABi, eta aldi berean zera aldarrikatu nahi dugu: Gero eta beharrezkoa dela euskal herritarron eskubide zibil, sozial, nazional eta politikoen defentsan aritu beharko luken mugimendu zabala. ELA eta LAB ilegalizatzeko asmo honek argi adierazi duenez, inor ez dago salbu. Arestian esan dugun bezala,   bere garaian “Adierazi Euskal Herria” bezalako koordinadora eta mugimendu demokratiko, zabal, parte hartzaile eta indartsuaren beharra dago salbuespen legedien eraso errepresiboari aurre egiteko.

 

Euskal Herria, 2014ko azaroak 27

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>