Euskal gazteria aske eta legala. Manifestazioa

kartela eleak

 

Eusko Ekintzak, heldu den larunbaterako, hilak 9, ELEAk mugimendua antolatutako manifestazioarekin bat egiten du.

Manifesatzioa Donostiako Bulebarrean izango da, arratsaldeko 17:00etan.

Duela egun batzuk Oarsoaldeko gazteekin gertatu zen moduan, orain Donostiako 15 gaztek espetxe arriskua dute.

Estatu espainarrentzat egoera politikoa ez da aldatu. Salpuespen egoerari eusten dio eta azkeneko hamarkada guztietan lez, epaitegiak joku politikorako tresna gisa erabiltzen ditu., kasu honetan jardun politikoa egin duten 15 gazte hauen askatasuna zapuztuko dutelarik.

Egoera jasangaitza da, gatazkaren desmilitarizazioa aldebikoa izan dadin ahalegin guztiak egin behar ditugu eta Estatuaren joku zikina zein bortizkeria “legala” oztopatuko dituzten ekimenak abian jarri behar ditugu.

Pertsona askeak herri askean nahi ditugu, ezker independentista osoak bere ekarpena egin du, bere esku dagoen guztia egiten ari da, Estatuak berriz ez du bere jokabidea aldatu.

Jardun politikoa askea izan arte, eskubide zibil eta politiko guztiak bermatuta izan daitezen arte , banako eta talde giza-eskubideak bere osotasunean bete ahal izan arte, borrokan jarraitu behar dugu.

Beste hitzordu bat dugu, beraz, bihar Donostian.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Deialdiak-Oharrak y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>