Eusko Ekintza amnistiaren aldeko azaroaren 26ko manifestazioarekin bat.

12141491_751884848288730_6361737357487281670_n

Eusko Ekintza alderdiak bere azken urtetako agirietan etengabe ekarri du gogora, Preso eta Errefuxiatu politiko guztientzat AMNISTIAren eskaera agenda politiko eta sozialean berriro jartzea guztiz beharrezkoa dela, eta hau lortzeko behar diren aldaketa judizial oro gauzatzen hasteko exijitzea ere bai. Honekin batera, preso politiko guztiak Euskal Herriratzea eta gaixorik dauden presoak, edo kondenaren hiru laurdenak bete dituztenak askatzea luzapenik gabe exijitu behar dela, eta nola ez, errefuxiatu guztien itzulera normalizatua. Baita edozein moduan zigor politikoa jaso duten militante eta erakunde guztientzako amnistia ere.

Honekin batera, preso politiko eta beraien familia eta lagunen aurka, azken urteetan, martxan jarritako salbuespeneko lege guztiak bertan behera geratzea exijitu behar da, hain zuzen. Argi utzi behar da, Amnistiaren aldeko borroka estrategikoa, eta euskal preso politiko eta beraien familien onuraren aldeko iniziatiba taktikoak ez direla, inondik inora, elkartezinak.

Azkenik, euskal preso politikoen izaera politiko bera, zalantzan jarri da batzuen aldetik azken garai hauetan beraien jokaera politikoarekin, gatazka politikoa bera ere desitxuratuz.

Guzti horregatik, Eusko Ekintzak bat egiten du azaroak 26an Bilbon, Aministiaren aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deitutako manifestazioarekin, ziur baikaude, Amnistiaren Aldeko mobilizazioak indartuz, Herri hau askatasunerantz eman beharreko urratsen ildoan aurreratuko dela.

 

Euskal Herria, 2016ko azaroaren 2an.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>