Eusko Ekintzaren sostengua Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren Donostiako manifestazioari.

943495_1508197699475477_4633355569379268022_n

Eusko Ekintza sortu zen unetik Amnistia osoa aldarrikatu egin du Euskal preso, iheslari eta oro har errepresaliatu politiko guztientzat.   Era berean badakigu soil-soilik  Amnistiak, bere esanahi politiko guztiarekin, ekarriko duela gatazkaren zikloaren benetako amaiera.

Amnistia helburu estrategikoa izanik, bitartean, euskal presoek jasaten duten beraien oinarrizko eskubideen urraketekin amaitu behar da, bereziki larriki gaixo dauden preso politikoen kasua. Horregatik Eusko Ekintzatik txalotu nahi dugu Amnistiaren Aldeko eta errepresioaren Kontrako mugimendutik azken hilabetetan eman diren hainbat ekimen. Ekimen hauek eta jada hainbat urte duen lan militanteak, eta preso politiko beraiek egindako borrokak, Amnistiaren aldarrikapen historikoa berriro plazaratzea lortu dute. Bereziki hunkigarria izan zaigu preso ohiek gaixo dauden preso politikoen eskubideen alde Etxarri Aranatzen burututako gose greba.

Borroka hauek agerian uzten dute behin eta berriro Estatuek euskal disidentziaren  kontra mantentzen duten salbuespen legedi guztia. Bereziki preso eta beraien senide eta lagunen kontra.

Horregatik Eusko Ekintzatik gure babesa eta sostengua ematearekin batera, dei berezia egin nahi dugu hurrengo igandean 14,00tan, Donostiako estropaden ondoren, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta “Errepresaliatu gaixoak kalera. Amnistia osoa” lemapean deitutako manifestazioan parte hartzeko. Aldi beran Amnistiaren Aldeko Herri Mugimenduak hurrengo astetan deituta daukan beste hainbat ekitaldi ere sustengatzeko. Amnistia garaia da!!

 Euskal Herria, 2016ko irailaren 9an.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Deialdiak-Oharrak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>