Herriaren aurkako polizi operazioa. Eusko Ekintzaren prentsa oharra.

Herrira

Gaur gertatutako Herrira erakundearen 18 euskal militanteen atxiloketak bereziki larriak dira.  Larriak ETAk duela bi urte borroka armatua betiko baztertu zuelako, eta larriak berriro ere Euskal Herrian bere jarduera soziopolitiko soilagatik lagun multzoa atxilotu dutelako.Larria kartzelak preso politikoez hustutzeko garaian, Estatuek betetzen jarraitzen dutelako. Larria guzti honengatik PP, PSOE eta UPN alderdiek salbuespenezko neurri eta legediak mantentzeagatik ordaindu beharreko prezio soziopolitikoa ez direlako ordaintzen ari. Zoritxarrez, bihar, batzuek “normaltasun” politikoaren irudia ematen jarraitu nahiko dutelako erakundetan, normala balitz Mendebaldeko Europan 18 herritar atxilotzea salbuespen legeak eskuan.

Une hauetan esatea inolako normalizazio prozesu politikorik ez dagoela balio beharko luke hainbat sektoreek errealitatearen aurrean kartolak behingoz kentzeko.

Ilegalizazio eta arrazoi politikoengatik espetxeratzen  zikloa ez da amaitu, eta ez da amaituko salbuespen legeri guztia eta bere ondorioak konpondu arte.

Aldebakartasunean urrats berriak emateko unea da. Egia esanda, unea aspaldidanik heldu zen.

Herri honek behar ditu tresna herritarrak, horizontalak, zabal eta eraginkorrak, talde eta kolektibo anitzez osatuak,  errepresioari aurre egiteko. Guretzako, argi eta garbi aldarrikatzen dugu, Adierazi Euskal Herria bezalako bilgune zabal baten beharrean gaude estatuen errepresioari bermeekin aurre egiteko.

Eusko Ekintzak bat egiten du atxilotuei elkartasuna adierazteko eta polizi operazioa salatazeko deitutako mobilizazioekin. Aldi berean gure erabateko elkartasuna adierazi nahi diegu atxilotuei zein Herrira-ko militante oroei.

Euskal Herrian, 2013ko irailaren 30.

 

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Prentsa oharrak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>