Kataluniako hauteskunde plesbizitarioak

CP5w7enW8AAmZjeAtzo Katalunian izandako hauteskunde plesbizitarioetan alderdi independentistek erabateko gehiengo lortu dute. Gainerea esan daiteke herriarren parte hartzea hauteskunde hauetan zabala eta historikoa izan dela.

Gauzak horrela, lehendabizikoa, Kataluniako herriari zorionak eman behar zaizkio, herritarren gehingo batek bere buruaren jabe izatea erabaki duelako. Gure aldetik bereziki  CUP-Herritar Batasunaren Hautagaitzak zoriondu nahi ditugu, bozketan eta legebiltzarkidetan lortutako aurrerapen itzelagatik. Independentismo eta benetako ezkerra ordezkatzen dutelako.

Kataluniako burujabetzaren trena abiatu da jada. Alferrik da orain alderdi espainolisten eta hedabideen azpilana datu hauek desitxuratzeko.

Euskal Herritik gainera, ironia puntu batetik ikusten dugu nola legitimitate kendu nahi zaien independentistei bozketan zentsoaren %50ra heldu ez direlako eta bitartean, gurean, Konstituzioaren legitimitatea aldarrikatzen duten (lotsagorritu gabe) 1978ko erreferendumean bozken %40ra heldu ez zenean.  Kontraesan eta pirueta dialektiko hauek argi adierazten dute espainolismoaren eskasia argudio demokratikoak mahai gainean jartzeko orduan.

Orain Euskal Herritik Kataluniako herriari laguntzea tokatzen zaigu beraien burujabetza prozezua aurrera eramateko. Estadutik ezarriko zaizkien mota guztietako traba antidemokratikoen gainetik. Baina kontutan hartuz Katalunia laguntzeko era eraginkorrena Euskal Herrian gure independentziarako prozezu propioa lehen bait lehen abitzea dela.

Euskal Herria, 2015ko irailaren 28a.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>