La gusanera navarra

Barcina

Ez gara Miamira joan beharrak “La Gusanera” zer den jakiteko. Nafarroan gure “gusanera” propioa dugu :UPN eta PSOEren laguntza estimagarria. Espainiak jarraitzen du bere betiko jarrera eta funtzionamenduarekin: berak erabakiko du Nafarroan zer egin eta ordainean agintea eta botere kotak emanen dizkio UPNri; genuena : la gusanera navarra.                       Nafarroak erbiditua jarraitzen du.Oraindik orain bi bando izan badaude: nazionalak eta errepublikarrak; frankistak ( edo neofrankistak) eta  antifaxistak;kapitalistak eta antikapitalistak ;unionistak eta independentistak;  burgesia eta langileria…klase borroka da,finean,honen guztien oinarria.

Nafarroako parlamentuan joan den astean egin zen zentsura mozioan,inork espero zuen PSNk UPNren kontra jartzea? Martxoan Rubalcaba gurera etorri zen, Nafarroako bide-orriarekin prestatua: PSNk ez du UPNren kontra deus eginen.

Oraingo honetan, alta, zaila dute postura hori defendatzea; are gehiago, abstentziora jota , koldarkeria bertzerik ez dute erakusten eta borondate falta, orokorrean PSOEk transizioko “merkealdietatik” honat izan duen jarrera da. Eta hemendik edan du PSNko buruak: Jimenezek igeri egiten duenean arropa gorde nahi du eta  biak aldi berean ezin direla egin jakin beharko luke dagoeneko : ezin baita erran Nafarroaren  herriaren alde ari zarela eta ,aldi berean, aldaketaren giltza zure eskuetan dagoenean, uko egitea aukera horri, kieto gelditzea..une hauetan! Zer erantzunkizun mota da hori?

Argi dagoena da, Nafarroako agintarien historia 36ko altxamenduan hasi zela. Orduz geroztik eskuindarrek gobernatu dute Nafarroan, eta horrela doakigu!

PSNren jarrera urte hauetan zehar, UPNren politika berrestea eta laguntzea izan da; elkarlanean aritu dira orain arte. Botere kotak edukitzeagatik, gorteko bufoiaren papera antzeztu du PSNk eta gustoz handiz, gainera.

Horrelako jarrerarekin berresten dute betiko argudioa: Nafarroa, Estatu gakoa zen eta jarraitzen du izaten. Horregatik Madrilek erabakitzen du hemengo dinamika politikoak, horregatik dituzte frankismoko oinordekoak gobernatzen, horregatik PSOE-PSNk, bertze behin ere, saldu du Nafarroa.

Aldibikotasuna eta alternantzia agintean, Espainair sasi-transizioren alabak dira.Yankilandiatik esportatutako ideia neoliberala; botere-kontrolatzaile  tresna itzela asmatu zuten kapitalistek: PP ez badago boterean, PSOE egonen da. Orijinaltasuna ez denez eskuindarren fuertea, Nafarrora esportatu zuten ere: UPN / PSN alternatu izan dira boterean;nahiz eta UPN izan, urteetan gehiena egon dena boterean.

Transizioa deitutako iruzurra garai horietan, hasi zen usteltzen PSOE eta hementxe jarraitzen du ustelkeriaren degenerazioan.

Ezin da bertze modu batez erran, arduragabekeriaz jokatu du PSNk, Nafar jendartearen ongi izatearen lehentasuna eta premiak ahantziak dituzte aspaldi; ez dute herria errespetatzen  ustelak eta lapurrak  gobernuan mantenduz; zeren beraien esku bazegoen Barcina kargutik kentzea eta ez badute egin, Barcinak eta bere ekipoak hemendik aintzinera egindakoaz, beraiena  ere izango da erantzunkizuna.

Izan ere, nola uler daiteke PSNren postura? Ez dira anbiziosoak, nonbait. Ez dute uste hauteskundeak izanda irabaziko zutenik? edo UPNren “sorgin-ehiza” jarraituta, baskoi basatiak gobernura ez iristeko helburua dute, biek ala biek?

Normal jendartea politikan eta politikoengan ez sinistea! Hau al da politika justu eta gardena egitea ?Hau da herriaren zerbitzura egotea?

Parlamentuko zentsura mozioan, PSNk erran dezake  Nafarroaren onuraren aldeko bozka izan zela bere abstentzioa? eta nola argudiatu perogrullada hori? kopeta behar da eta koldarra behar  da izan  egiteko egin zutena ; zentzugabekeriaren zentzugabekeria: PSNrentzat UPN agintean mantentzea, Nafarroaren alde egitea baita.

Transizioan hasitako  alderdi unionisten alternantziarekin bukatu behar dugu, Nafarroari hondamendia,ukazioa, errepresioa, esklabutza… bertzerik ez baitio eskaintzen.  Bi alderdien arteko Nafarroako paktua itxita dago: Nafarroa ezin da izan “egiazko” ezkertiarren  eta abertzaleen eskuetan erori: horixe da hauen helburu bakarra.

Beldur dira ezkerreko gobernua izanda bertzelako Nafarroa agertuko eta berpiztuko ote den: Nafarroa euskalduna,feminista,asanblearioa,intsumisoa, ezkertiarra, ekologikoa,sozialista, independentista…  Hauetxe da gure ustez, Nafarroaren etorkizuna; baina horretarako lehenik eta behin indarrak batzen segitu behar dugu,aldaketa soziala eta ekonomikoa nahi duen  pertsona guztiek eta mugimendu sozialek,sindikalek,kulturalek… parte hartuz, elkarrekin borrokatuz,konfrontazioa areagotuz : herritar batasuna sortuz Nafarroan eta Euskal Herri osoan;boterea poliki-poliki herriari itzuliz,hots, erabakitzeko eskubidea,behingotik ,praktikan eramanez;herriaren ahotsa baita  gure geroa, dudarik gabe.

Kiratsa dario “gusanera”ri eta dagoeneko ustelkeria ezin da aguantatu.Goazen kalera bada,mobiliza gaitezen bertzelako herria sortu arte.

 

 Nekane Garmendia

 Gotzone Rekondo

Eusko Ekintzako kideak

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Iritzi artikuluak y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>