OZTOPOEN GAINETIK EUSKARAZ BIZIKO GARA!

B-2IhCKXIAAGZIX

Euskara da euskaldun egiten gaituena,ezbairik gabe. Nafarroako agintariek zein Frantzikoek, edota Carlos Urkijo, Espainiako ordezkariak ere ,argi dute hau. Euskararekiko eta euskaldunekiko duten jarrera txarra eta begirune falta erakusten baitu,finean,  euskara ,hizkuntza hila bihurtzea dela beraien azken xedea.. Eta bide horretan, euskaraz bizitzeko ematen den edozein aurrerapausuri oztopo ugari jartzen dizkiote.

Euskaldunoi dagokigun hizkuntza eskubideak bost axola zaie demokrata hauei eta behin eta berriz,gure eskubide hauek urratuak ikusten ditugu. Kontua da, euskara gure bizitzan ez errotzea. Horretarako dituzte euren legeak : euskararen normalizazioa eta ofiziliazio erreala inoiz gerta ez dadin.

Zoritxarrez,hau guztia ez da berria gurean.Agintari arrotzek euskarerekiko izan ohi duten  herra, aspaldikoa da. Zor historikoa dago euskarekiko; oraindik orain, bere izateko,garatzeko  eta hedatzeko eskubideak, sistematikoki, zapaldu baitizkiotelako .
Alabaina agintariek,hizkuntza politika aldatu beharrean, eta euskara sustatu eta babestu beharrean,erasoak areagotzen dituzte.

Kinka honen aurrean, Euskara Kontseiluak,datorren larunbatean manisfestaziora deitu du: “ Hemen bildu gara, euskaraz bizi nahi dugun hainbat lagun. Euskaraz bizi nahi horrek batzen gaitu, elkartsaun hariak josten ditu gu guztion artean.”

Espainiako eta Frantziako gobernuetako ordezkariek eta Nafarroako gobernuak hizkuntza politikan egindako injerentziak gaitzestea izango du helburu mobilizazio nazionalak :

“ Bada garaia, horiei, euren aginduak gurean ez direla zilegi esateko. Gure herriaren berezko hizkuntzan bizitzeko eskubidea eta asmo dugula irmo adierazteko. Gure hizkuntzari lootutako erabakiak hartzeko aske izan nahi dugula esateko.”

Eusko Ekintzak ere bat egiten du manifestazioaren aldarrikapenarekin eta bertan parte hartzera dei egiten diogu euskal herritar guztioi.

Euskal Herria euskalduna izan arte!

Eusko Ekintza

Euskal Herrian,2015ko otsailaren 27an

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Deialdiak-Oharrak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>