Eusko Ekintzak Amnistia aldarrikatzen du Urtarrilak 12-ko martxan

PankartaEusko Ekintza Bilbon egon zen Herrirak antolatutako presoen aldeko manifestazioa sotengatzen, jende andana artean. Manifestazioa hasi aurretik, hainbat eragilek deklarazioak egin zituzten espetxe poliitka berri bat eskatuz. Hauek izan ziren Eusko Ekitnzaren hitzak, Gotzone Rekondo kidearen ahotik:

 

Gotozone, Herrira manifestazioan deklarazioak egiten«Gatazka konponduko bada, amnistia da aukera bakarra euskal preso eta iheslarientzat. Frantzia eta Espainiako legeek aldatu egin behar dituzte horretarako, baina, bien bitartean, gaur egungo legeak betearazteko eta presoak Euskal Herriratzeko eskatzen dugu. Baita preso gaixoak askatzeko ere. Indar korrelazio estrategia baten bitartez lortuko dugu, eta Eusko Ekintza prest dago halako egoerak ekarriko dituzten mobilizazioetan parte hartzeko».

ETB-k deklarazioak jaso zituen bideo honetan, 3:19 minutuan:

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado , , | 4 comentarios

Bilboko manifestazioarekin bat eginez

 

Manifara deituz

 Atzo, Bilboko udaletxearen aitzinean, urriaren 10a, hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalekin batera, Eusko Ekintzako ordezkari batek ere, euskal preso politikoen oinarrizko eskubideen aldeko manifestaziorako azkeko deialdian parte hartu zuen. Ziur gaude larunbatean 17:30tik aurrera Bilbon burutuko den manifestazioa “Eskubide guztiekin, euskal presoak Euskal Herrira” lelopean, erraldoia izanen dela eta herritarron laguntzaz Estatuen geldikeria gainditzeko urrats bat izanen dela. Eusko Ekintzak euskal preso politikoen eta beraien senideen  aldeko eskaerekin bat egiten duelarik, zera aldarrikatu nahi du: amnistia da gutxienezko demokratikoen bidean finkatu behar den azken helburua. Amnistiak besterik ez baitu ziurtatuko euskal preso eta beraien senideen eskubide eta berme guztiak.  Larunbatean denok Bilbora!     http://www.euskoekintza.eu/gutxienezko-demokratikoen-bidean-amnistia-ere-helburu/

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado , , | 3 comentarios

Gutxienezko demokratikoen bidean, AMNISTIA ERE HELBURU

Gutxienezko demokratikoen bidean,  AMNISTIA ERE HELBURU

Euskal presoak

Gure eremu geografikoan, duela hainbat mendetatik hona, bizi izan den jendartearen berezko eginkizun politiko, kultural zein ekonomikoen zapalkuntza eta asimilazio prozesuaren erroak oso aspaldikoak dira eta modu askotan azaldu dira historian. Prozesu luze horren aro modernoa, hurbila, 1936ko gerran hasi zen; diktadurak bultzatutako genozidioan eta Estatu Terrorismoan ezarri behar da, hain zuzen ere. 1936tik aurrera ez da izan, ezta urte bat ere Euskal Herrian, preso politikorik gabe. Euskal gatazkaren “aro modernoaren” data ezartzerakoan, datu hori adierazgarria da. Sigue leyendo

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado , | 3 comentarios

Urtarrilak 12-ko ekitaldiari atxikimenduaren prentsa aurrekoa

Zortzi indar politikoen prentsaurrekoa Bilbon

Zortzi indar politikoen prentsaurrekoa Bilbon

 

Urtarrilaren 3-an, Bilbon, prentsa agerraldian, Eusko Ekintza eta beste zazpi alderdi politikok Uratrrilaren 12ko presoen aldeko ekitaldiari atxikimendua adierazi zioten.

 

Naiz: Bederatzi indar politikok urtarrilaren 12ko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

Berria: Urtarrilaren 12ko martxarekin bat egin dute bederatzi alderdi politikok.

Publicado en Medioetan-En los medios | Etiquetado , | Deja un comentario

Guk maite/ nahi dugun Bildu. El Bildu que queremos

Agorrilan sei lagun hauek artikilu hau plazaratu zuten. Sei hauetako lau Eusko Ekintzaren behi-behineko zuzendaritzako kideak dira eta bertan eskatzen zutenarekin bat egiten dugularik, webgunea honetan duzue, eztabaida hau bereziki eman behar dela uste baitugu.
(abajo e castellano)

bildu1


GUK MAITE/NAHI DUGUN BILDU

Argitaratu berri duen artikulu bat hizpide hartzea egileak barkatuko digulakoan, berak zabaldu duen eztabaidan ekarpena egitekotan, artikulu honi ekin diogu. Sigue leyendo

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado | 2 comentarios

Urriaren 12ko manifestazioa. Presoak etxera

bilbora

SPOTA: http://youtu.be/Ez2exHAOThQ

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado , | Deja un comentario

Independentziarako eta eraldaketa sozialerako Herritar Batasunaren beharra.

herritar-batasuna

Pasa den larunbatean Eusko Ekintza alderdiak (EEK)-K, bere aurkezpen ofiziala egin zuen Altsasun manifestu zabal baten bidez. Hurrengo asteetan Talde Sustatzailea osatu dugun  kideok behin-behineko Batzar Nazionala eratzeko asmoz, zabalagoa den lantalde dinamizatzailea elkartzeko asmoa dugu.

Eusko Ekintza ezker abertzalearen eremu zabalean kokatzen da, egun berrantolatzen ari den esparru soziopolitiko horretan hain zuzen. Izan ere, ezker abertzaleak Euskal Herriko sektore anitzak batu baldin baditu historikoki, esan dezakegu azken urteetan oinarri soziologiko hau are eta gehiago zabaltzen ari dela.

Bestalde, ohartu gara hainbat jendearentzat, eta bereziki militante gazteen belaunaldiengan, nahasmen handia dagoela Herritar Batasuna, Gune Soberanista zein alderdi politiko kontzeptuen artean. Hori dela eta, saiatuko gara ekarpen bat egiten Herritar Batasunari buruz gure ikuspegia argitze aldera. Sigue leyendo

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado | Deja un comentario

Eusko Ekintzaren aurkezpena bideoan

Abenduak 22-an, Altsasun, alderdia aurkeztu genuen Gure Etxea kultur etxean. Gure manifestua irakurri genuen eta alderdiaren talde sustatzailea aurkeztu genuen. Han esandakoak, bideo honetan jaso genituen.

Publicado en Aurkezpena | Etiquetado , , , | Deja un comentario

Repercusión de la presentación en las medios

Medioetan Altsasuko aurkezpenak izan duen oihartzuna:
EEK Kazetarien aurrean

 

Publicado en Medioetan-En los medios | Etiquetado , , | Deja un comentario

Prentsa oharra Abenduak 22. Aurkezpena

 Prentsa Oharra

Eusko ekintzako sustatzaileak

Eusko Ekintzako sustatzaileak alderdi berriaren aurkezpena egiten.

Eusko Ekintza alderdia duela bi urte biltzen hasi zen ezker abertzaleko sentsibilitate ezberdinetako emazte eta gizonen  talde baten hausnarketaren ondorioa da. Egoera soziopolitikoari  erantzuteko ildo politiko baten lerro nagusiak zehazterakoan.

Haren jarraipena izanik, Eusko Ekintza alderdia aurkeztu dugu Espainiako Barne Ministerioan bere legalizaziorako.
Sigue leyendo

Publicado en Aurkezpena, Deialdiak-Oharrak, Prentsa oharrak | Etiquetado , , , , | 2 comentarios