Prentsa oharra Abenduak 22. Aurkezpena

 Prentsa Oharra

Eusko ekintzako sustatzaileak

Eusko Ekintzako sustatzaileak alderdi berriaren aurkezpena egiten.

Eusko Ekintza alderdia duela bi urte biltzen hasi zen ezker abertzaleko sentsibilitate ezberdinetako emazte eta gizonen  talde baten hausnarketaren ondorioa da. Egoera soziopolitikoari  erantzuteko ildo politiko baten lerro nagusiak zehazterakoan.

Haren jarraipena izanik, Eusko Ekintza alderdia aurkeztu dugu Espainiako Barne Ministerioan bere legalizaziorako.

Hurrengo aste eta hilabeteetan, GURE ILDOAK partekatzen dituzten pertsona,talde eta sentsibilitate politikoekin harremanetan jarraituko dugu urrats berriak zehazteko.

Otsailean Eusko Ekintza (EEK) osatzen dugun pertsonen eta sentsibilitate ezberdinen aurkezpen masiboagoa egingo da, eta udaberria aldean lehendabiziko kongresua burutuko dugu.

Gotzone agiria irakurtzen

EEK Kazetarien aurrean

AURKEZPEN AGIRIA, GURE ILDO NAGUSIAK

Agiriaren laburpena:

  • Eusko Ekintza, ezker abertzaleko sentsibilitate ezberdinetako bilgunea da. Helburu nagusietan, bat egiten du Ezker Abertzalean dauden beste sentsibilitateekin, ezker abertzalearenak historikoki izan diren sozialismoa eta independentzia helburuekin, alegia. Antikapitalistak gara eta arlo publikoan, komunitarioan zein kooperatiboetan oinarritzen den sozialismoan sinesten dugu.Modu berean, nazio eraikuntzan, oinarri sozialista batean eraikitako euskal errepublika independentea aldarrikatzen dugu.
  • Eusko Ekintzak bere errespetua adierazten die gatazkak eragin dituen biktima guztiei eta argi esaten dugu zor zaiela, nazioarteko legediak aitortzen dien Egia, Justizia, Erreparazioa eta berriro horrelakoak ez gertatzeko bermeak. Honekin batera, argi eta garbi esan nahi dugu genozidio frankista eta estatu terrorismoa pairatu duten biktimak direla, bakar-bakarrik, Egia, Justizia eta erreparaziorik gabe geratzen ari direnak. Euskal Herriko Egiaren Batzordea da, une honetan, gai hauetan urratsak ematen hasteko tresna eraginkorrena.
  • Gatazka politiko honek eragin dituen preso eta iheslarientzat amnistia egon behar du. Horretarako, Espaniako eta Frantziako legedien aldaketak eman daitezen, indar korrelazioak suspertzen ahaleginduko gara. Bitartean, presoak Euskal Herriratzea, gaixorik daudenak eta zigorraren hiru laurdenak bete dutenak askatzea eta oro har presoen aurkako salbuespen legediak bertan behera uztea exijitzen dugu.Alderdien legea indarrean dago bere ondorio guziekin eta hala den bitartean, ezinezkoa izango da berdintasun politikoez hitz egitea. Oraindik hainbat sumario irekita jarraitzen du  militante eta erakunde independentisten lan politiko hutsa zigortzeko, eta oraindik orain kartzeletan bere jarduera politiko eta intelektual hutsagatik presoak badaude.Inperatibo legala akatatzeak ez du berarekin ekartzen injustiziei men egitea ezta ikuspuntu demokratiko batetik onartezinak diren zapalketen aurka ekin eta salatu gabe uztea ere.
  • Udalbiltzak Euskal Herriko erakunde nazional gorena izan behar du; lurralde osoa egituratuko duena; eraikuntza nazionala eta independentzia ahalbidetuko duena; soberanista eta independentista diren eledun eta erakunde guziei irekita egongo dena.
  • Euskara da gure herriaren nortasunaren enborra.Euskararen ikuspuntutik bizi nahi dugu munduan eta Euskal Herrian,jakina. Euskarak  balio behar digu euskara hutsez bizi nahi duen oro Euskal Herriko lurraldeetan lan eta bizi ahal izateko.
  • Ezker Abertzalea, historian zehar, alderdi bakarrean batu ezinak diren libertario, komunista eta sozialista ideologiaz osatu da. Langile eta klase herritarren aliantza historiko bat  izan da Ezker Abertzalea, eredu demokratikoa izan duena beti, anitza eta parte-hartzailea. Horregatik hain zuzen, errepresio gupidagabeari erresistentzia tinkoa ezartzeko tresna eraginkorra izan da. Herritar Batasuna, berriz, konfrontazio demokratikorako tresna izan da.Begi onez ikusten dugu Euskal Herriko jendartea ideologia ezberdinetako alderdietan eta erakundeetan antolatzea
  • Eusko Ekintzan ez dugu sinesten goitik behera antolatutako behetik gorako mugimenduaz. Horregatik, korronte antolatuak eta sentsibilitate politiko ezberdinak onartuko ditugu eta antolakuntza parte-hartzailea eta demokratikoa bultzatuko dugu.Batzarra izango da gure ezaugarria, eta gainontzeko indar eta talde soberanista ezkertiarrekin auzolana gure ipar-orratza.
  • Herri mugimendu antolatu eta autonomoa,  inoiz baino beharrezkoa zaigun independentzia eta sozialismorako bidea bermatuko duena; Gure militanteek herri mugimendua hauspotuko dute, inolako dirigismo eta ingerentziarik gabeko herri mugimendua.
  • Eusko Ekintzak masa borrokan eta mota ezberdinetako desobedientzia zibilean sinesten du. Instituzioetan lortzen den ordezkaritzak Euskal Herriko herritar mugimendua indartu eta herritarren interesak defendatzeko tresna izan behar du. Eledunek herri zerbitzariak izan beharko dute. Uste dugu aldebakartasunaren hautuak norabide estrategiko zehatz eta argia izan behar duela. Garbi dago guretzat giza eskubide zein eskubide sozial, nazional eta politikoen aldeko herri mugimendu zabal eta indartsuak lortuko duela indar korrelazioa eta estatuen itxikeria gainditzea, eragile sozial anitzez osatutako independentziaren aldeko auzolan nazional zabalarekin batera. Konfrontazio demokratiko anitza eta etengabeak baino ez ditu eskubide sozial eta nazionalak ekarriko.

“Borroka garaia da, gerezi denbora inoiz heltzeko”

 

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Aurkezpena, Deialdiak-Oharrak, Prentsa oharrak y etiquetada , , , , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Prentsa oharra Abenduak 22. Aurkezpena

  1. urtze dijo:

    Kaixo. Informazioa ikusi eta irakurtzen ari naiz, lagun eta ezagunekin hitzegiten eta… krixton nahasmena sortzen ari zait/zaigu Eusko Ekintzaren kontuarekin. Zein dira Sorturekiko desberdintasunak? EHBildun parte hartu nahi duzue baina, zer aportatuko zuen alderdiak beste alderdien ondoan? Zuen aspirazioak ez dituztela beste alderdiek betzetzen diozue baina zein dira aspirazio horiek? Areago, Sorturen Eratze batzarrak oraintxe burutzen ari dira, zergatik ez duzue parte hartu bertan eta zuen aspirazioak bertatik lantzen saiatu?
    Uste dut galdeera hauek erantzuna behar dutela, bestela nahasmen handiegia sortuko da eta pertsonalismoetan (hau halakoa da, horrela pentsatzen du…) erortzeko arrisku bizia dago.
    MZuen erantzunaren zai, mila esker

    • eek dijo:

      Kaixo:

      Ezker Abertzalea ez da inoiz alderdi bakar batean ordezkatua izan, herri mugimendu izaera ukan du beti eta horrela izanen da aurrerantzean. Horri Herriatr Batasuna deitzen diogu. Ezker Abertzalea zaabldu da, sektore historiko batzuk eta egoera berriak esparu honetara erakartzeko gaitasunak, ezker abertzalearen eremua zabaldu du. Eusko Ekintza zabaltze horretan bere ekarpena egiten du.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>