“28ak libre! Euskal Gazteria libre!

CEWci0sWIAAXN4f

Berriki ezagutu da Espainiako Audientzia Nazionaleko sententzia berri bat 7 gazte independentistei sei urte banako gartzela zigorra ezartzen. Berriro ere agerian geratu da Euskal Herrian Salbuespen egoeran bizi garela.

ETA erakunde armatuak bere jarduera eten zuenetik hainbat urte pasa arren, estaduen errepresio politikoak ez du eteneik. Espetxeak hustu beharrean betetzen ari zaizkigu berriro ere beraien militantzia politiko soilagatik zigortutako herritarrekin.

Hipokrita batzuek Euskal Herrian orain “Pake egoeran” eta “normalizazio politikoan” bizi garela esan arren, argi dago eskubide zibil eta politikoen zein giza eskubideen urraketak ugaritzen ari direla. Tortura salaketak sinesgarritasun osoa daukate bai Euskal gizartean eta baita nazioarteko hainbat erakundetan ere. Soilik Frankismoaren TOP-aren jarraipena den Madrileko Audientzi Nazionalean ez dute sinesgarritasunik.

Euskal gazteria zigortuz Estadu Espainiarrak ezkerreko independentismoa ahuldu nahi du.

Eusko Ekintzak bere elkartasuna adierazi nahi die zigortutako gaztei, epaiketa politikoak jasaten ari diren militante orori eta bat egiten dugu euskal herritarren oinarrizko eskubideen alde deitutako mobilizazioekin. Dei egiten dugu era berean eskubide sozial, zibil eta politikoen aldeko mugimendu indartsu bat sortzeko Euskal Herrian. Horren beharra baitago, zalantzarik gabe.

Inoiz baino gehiago eskubide zibil eta politikoen aldeko borroka garia da!

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Amnistiaren Aldeko Martxak amnistia garrasia Puerto eta Algeciras espetxetaraino eraman zuen

CCUdBOCWgAEFFlK

Bere helburuak beteta, Euskal Herrian daude jada Amnistiaren aldeko martxan parte hartutako militanteak. Amnistiaren aldeko aldarrikapena eta elkartasuna Euskal Herritik urrutien dauden preso politikoei eraman dizkiote. Martxistek poliziaren aldetik identifikazioak eta presioak salatu dituzte. Ezin ukatu une honetan antolatzeko fasean dagoen Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako mugimenduaren kemena autobus bat militante horraino eramateko eta amnistiaren aldeko martxen izpiritua berreskuratzeko bidean ezarritako mugarri txiki baino sendoa.
Noticias taldeak (Deia, Diario de Noticias) jarraipen zabala eskaini dio martxari. EITB-ko irratiek berria aipatu dute beraien aldetik. Beste hedabide “hurbilagoak” ezta txintik ere. Sare sozialetan berria ere mugitu egin da militante eta ezker abertzaleko zenbait gunen eskerrez.
Amnistiaren aldeko borroka garia da!!!

CCTbirIWYAAdnDk

Publicado en Ekintzak-Ekimenak | Etiquetado | Deja un comentario

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Muguimenduak urrutien dauden espetxetara martxa antolatzen du

P1100374

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Algeciras eta Puerto de Santa Maríako kartzelen aurrean AMNISTIA aldarrikatuko du datorren apirilaren 11n.
Batzuek beste alde batera begiratzen duten bitartean, kartzeletan alarma gorria piztuta dago euskal preso politikoek barruan pairatzen dituzten bizi baldintzengatik: 70 urtetik gorako presoak eta preso gaixoak (Ibon Iparragirreren egoera muturrekoa delarik) bahituta mantentzeko erabakian temati jarraitzen dute Frantzia eta Espainiako gobernuek, jipoiak, isolamendua, komunikazioen galarazpenak, preso ohien espetxeratzeak… PPk eta PSOEk kartzeletako katea tenkatzen jarraitzen dute gure gudariak makurtu nahian eta, bitartean, PNVk txalo egiten die, euren buru Iñigo Urkulluk euskal militante politikoen estradizio eskaerak babestuko dituela esatera iritsi delarik.
Horretaz gain, preso politikoen senide eta lagunek ere espetxe politika hiltzailearen ondorioak pairatzen jarraitzen dute. Milaka kilometro egiten dituzte astero maite dituzten pertsonekin egoteko, ikusiko dituzten ziurtasun osoa eduki gabe. Astero bisitak galtzen dira kartzelariek senide eta lagunei ematen dieten tratu umiliagarria ez onartzeagatik, edota presoei isolamendu prebentiboa ezarrita ez dietelako bisitarik egiten uzten.
Apirilaren 11n Andaluziako kartzela hauetara egingo dugun martxan AMNISTIA aldarrikatuko dugu, preso, deportatuta eta ihesean jarraitzen dutenen baldintzarik gabeko ASKATASUNA exijituko dugu eta oroitzapen berezia izango dugu espetxeak eraildako 26 presoentzat eta 16 senideentzat. Sigue leyendo

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Elkartasuna ez da delitua, baina Espainiako Erresuman bai!

11081313_909252972429904_8310227079581804513_n

Gaur hainbat eragile soziopolitikoek presoen eta beraien senide eta lagunen aurkako jazarpen gupidagabea salatzeko Eusko Ekintza Donostiako manifestazioan izanen da.

Salbuespen legedi guztien jarraipenak alarma gorriak aspalditik piztu ditu Euskal Herrian. Eusko Ekintzatik behin eta berriro aldarrikatuko dugu eskubide sozial, zibil, eta politikoen aldeko mugimendu zabal baten beharra egoera honi era eraginkor batez erantzuteko. Garia bateko Adierazi Euskal Herria bezalakoa. Zabala, eragilez eta pertsonez osatua, asanbleaioa eta horizontala. Herriz herri antolatua.

Amnistiaren alde eta errepresioaren kontra borrokatzeko garia da!

 

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado | Deja un comentario

Lau atxiloketa gehiago. Salbuespen egoerak ez du etenik!!

CA8kMvzWAAAihzZ

Berriro lau euskaldun atxilotu preso politikoen elkartasuna mantentzeagatik. Berriro salbuespen egoera Euskal Herrian bere gordintasun guztiarekin. Hemen ez dago ez bake prozezurik ezta normalkuntza potitikorik ere. Herri bezala erantzuteko garia da. Amnistiaren aldeko borroka garia da!

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Konzentrazioa bortizkeri ekonomikoaren eta neoliberalismoaren biktimen alde. Miren gogoan!

CA2P6FNWUAAlTan

Neoliberalismo basatiari erantzuteko garaia da! Borroka garia da!
Miren eta bortizkeri kapitalistaren gainontzeko biktimei zor diegu.

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado | Deja un comentario

Rakel Peña Atsoaindarra, Bankuetxe sistema neoliberalaren biktima berria

CAsU0qxWcAEb0rX

Miren Peña, Antsoaingo emakume bat, LAB sindikatuan afiliatua, Faurecia lantokitik duela hainbat urte botata. Laboral Kutxak bere hipoteka  ez zuela berraztertu nahi esanez gutun bat jaso zuen atzo, eta atzo bertan bere burua hil zuen emakumeak. Lotsa, amorrua…!!! Kapitalismoaren borreroek mila aurpegi dituzte. Gure artean okerrena agian “Euskal Kutxaz” eta “euskal humanismoz” mozorratzen dena. Kutxabank, laborala… “Gure” bankuetxeak azkenean besteak bezalakoak dira. Okerragoak oraindik, bertakoak izanik beraien biktimak hurbilagotik ezagutzen dituztelako, eta ezin dezakete “urruti” hartutako erabakien atzetik eskutatu. Hauek al dira duela gutxi berain burua zuritzeko sinatu zituzten etxeen desjabetzaren aurreko protokoloak??

Euskal Herriko Bankuetxe Nazional Publikoa behar dugu, benetan herritar klaseen alde egingo duena. Mirenen bezalako kasuak beste era batez hartuko dituena. Bitartean borrokatu beharko ditugu banka kapitalista eta bere mozorro “humanistak”

CAsc4jVWgAAWtRc

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado | Deja un comentario

Aberri Eguna 2015. Apirilak 5ean denok Iruñera!!! Independentzia!!!

ABERRI-EGUNA-kartela800

        

ABERRI EGUNA 2015    -  Apirilak 5    -  IRUÑEAN

Martxoak 20 , ostirala, AURKEZPEN SOZIALA , goizeko 11tan Foruen monumentuan

Bazkaria Anaitasunan, SARRERAK SALGAI :

Web orrian paypal bidez:     www.independentistak.eus

email bidez eskaera eginez:  info@independentistak.net

Telefonoz:    943561853

Iruñako tabernetan:  Herriko, katakrak, Meson de la Nabarreria..

 

Oharra: Bazkari txartelak limitatuak izango dira, bazkalkide kopuru jakin bat arte.

_____________________ Sigue leyendo

Publicado en Sin categoría | Etiquetado , | Deja un comentario

Marxoak 8. Patriarkado kapitalistari aurre egiten

Martxoak8

Patriarkado kapitalistari bere sakontasun guztiarekin benetan aurre egin gabe, emakumen eskubideen aldeko borroka beti kosmetikoa izango da.

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado , | Deja un comentario

Manifiesto internacional de soliraridad con Askapena

10930121_778919055528812_350734334775384521_n

 

Se concreta un nuevo macrosumario contra la organización de soliraridad internacionalista Askapena. Reproducimos este manifiesto de soliradidad internacional para con la veterana organización internacionalista vasca, víctima como tantos otros de esta fase de “normalización política”.

Askapena es una organización internacionalista del movimiento popular vasco que tiene 27 años de lucha y compromiso. Su objetivo final es una Euskal Herria internacionalista y para ello toma parte en la construcción nacional y social de su propio pueblo para lograr la independencia y el socialismo para el País Vasco junto a los demás pueblos. Hace cinco años el Estado Español hizo una redada contra 8 de sus militantes y ahora pide 6 años de cárcel para 5 de ellos y la ilegalización de la organización.

Manifiesto de solidaridad internacionalista ante el juicio contra Askapena y los 5 compañeros internacionalistas vascos: Cinco años han pasado desde la redada contra los 8 compañeros internacionalistas vascos. El Estado español, a través de su fiscalía, acaba de hacer publica su petición en la que pide 6 años de cárcel para 5 de los 8 compañeros así como la ilegalización de Askapena, de Askapeña, Elkartruke, y de Herriak Aske. Un nuevo ataque represivo contra el pueblo vasco que se suma a larga lista de medidas fascistas mediante las cuales el Estado español ha cerrado medios de comunicación e ilegalizado partidos políticos y organizaciones del movimiento popular. Sigue leyendo

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado , | Deja un comentario