PROZESUA, BOLUNTARISMOA ETA ERREALITAEA

independentziaetasozialismoa

Ezker Abertzalearen sektore guztiok gure herriaren errealitate soziopolitikoari egokitzeko ahalegin handiak eta beharrezkoak egin arren, gero eta nabarmenago geratzen ari da normalkuntza prozesurik ez dela ematen ari. Honetaz ez ohartzea, gertakizunen errealitate politikoa ez onartzea da.

 Ezker Abertzaleak soilik aldebarkatasunetik eman diren urratsak egiteak, berez, prozesua ahalbideratzen duela ulertu nahi izan da. Prozesurik eman dadin, ordea, alde guztietatik borondatea egon behar du eta hemen une honetan, eta epe labur-ertainean, ez du ematen horrelakorik suertatuko denik.

 Azkeneko adibidea, ETA erakundearen desarme keinuarekin batera ikusi ahal izan duguna: espainiar eta frantses Estatuek nazioarteko bitartekariei egindakoarekin, alegia. 

 Aldebakartasunak, berez, ez da, hala beharrez, aldebikotasuna ekartzen. Batik bat aldebakartasuna konfrontazio politikoa eta demokratikorako bide gisa ulertzen ez bada. Konfrontazio politiko hori gabe, Estatuek ez dute euskal herritarron borondatea onartzeko premiarik izango. Hori gabe, aldebakartasuna Estatuen beharretara egokitutako gidoi baten urratsen araberako jarduna baino ez da izango. Akats handia da pentsatzea gidoi hau jarraituz, nazioarteko balizko presio batzuek direla medio, Estatuak lotsagarri ala nabarmen utziko ditugula. Besteak beste presio horiek zantzu guztien arabera ez direlako iritsiko.

 Aldi berean, prozesurik ez dagoela gero eta argiago egonda ere, keinu, ekitaldi eta hitzaldi-sortak antolatzen jarraitzen da eta eszenifikazio hau ulertzeko gero eta zailtasun handiagoak ditu ezker abertzaleko jendeak.

 Gertaera hauen guztien ondorioa: (ezkerreko independentismoaren esparru soziopolitikoan) harridura egun eta laster etsipena eta geldikeria. Eta hau ari da geratzen, batik bat, beste mugimenduekin batera konfrontazio demokratikorako eta nazio eraikuntzarako urratsik eman ez direlako.  Konfrontaziorik gabe ez dago prozesurik, urte luzez ikusi dugu Euskal Herrian eta orain Katalunian.

 Herri honek hitz egin du dagoneko: hautestontzietan, erakundeetan eta kaleetan. Mintzo da eta autodeterminazioa eskubidea bete nahi duela esan du, eskubide horren gauzatzean oinarria den estatus juridiko burujabea ezarriz. Alabaina, autodeterminazioa ez da Estatuen onarpen ofizialetik etorriko, errotik demokratikoa den aldebakarreko ekintzetatik baizik. Hemen eta Katalunian horrela izango da. Eta hau ekimen independentista batek bultzaturik, beste inork ez baitu honenganako inolako interesik.

 85 urteetako bere ibilbide historikoan Ezker Abertzaleak akats estrategiko nabarmena errepikatu du, behin eta berriz, hots, Euskal Herriaren askatasuna Estatu espainiarren demokratizazio prozesu baten eskutik etorriko dela pentsatzea. Akats hori egin da EAE-ANV sorreratik (Errepublika garaian) gaur arteraino. Aldiz, euskal herritarrok ezin dugu gure gain hartu gurea ez den erantzukizuna, espainiarrena baita, hauek ez zuten nahi izan, edota ezin izan zuten Estatu frankista genozidarekin haustura demokratikorik egin.

 Konfrontazio-ezak euskal gatazka politikoa ikusezin bilakatu du, bai nazioarteko foroetan, bai arlo politiko eta mediatikoan.  Izan ere Estatuen agendan, egun, lehentasuna Katalunian dago eta ez Euskal Herrian. Gatazka politikoa Espainiar Estatuaren agenda politiko eta eztabaidetatik desagertu egin da. Euren ustez, ez dago gatazka politikorik, elkarbizitzarako eta ordena publikorako hondar arazoa baizik.

 Eusko Ekintzaren militantziaren ustez, herri honek independentzia, sozialismo, amnistia eta askatasunerantz urratsak egin ditzan eta alde guztientzat gatazkaren zauriak itxiko dituen irtenbide duina lortzeko, konfrontazio demokratikoa ezinbestekoa da, honek bakarrik bilduko baitu behar den indar metaketa.


Euskal Herria, 2014ko apirilaren 1a.

 

Antxon Gomez eta Alberto Muñoz. (Eusko Ekintzako kideak)

 

Antxon Gomez eta Alberto Muñoz. (Eusko Ekintzako kideak)

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Iritzi artikuluak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>