Troquenorreko langileak Ertzaintzak lantegitik ateratzea dela eta.

TROKENORAsteazkenean Ertzaintzak Troquenorreko 120 langile indarrez lantegitik ateratzea dela eta, Eusko Ekintzak bere elkartasuna adierazi nahi die langile hauei eta beraien senitartekoei.

Troquenorreko langileek harresi sozialari eutsi diote dute azken astetan beraien oinarrizko eskubideen alde. Ertzaintzak harresi hori puskatu zuen herenegun kapitalaren interesen alde.

Ulergaitza erabat, bai enpresak baita pabiloiaren jabeek ere erakunde publikoarekin daukaten zorra ikusita, Bizkaiko Foru Aldundiak ezer ez egitea egoera honetara heldu baino lehen.

Bestalde, langileen determinazioa bideragarria den enpresaren produkzioarekin jarraitzeko. Troquenorreko egoerak agerian uzten du kapital espekulatiboaren interesak ez datozela bat gizartearen interesekin.

Eusko Ekintzaren ustez, inoiz baino beharrezkoa da enpresa publiko, kooperatibo, eta komunitarioak zabaltzen joatea espekulazio neoliberalari eredu propio batetik aurre egiteko.

Soilik gure ekonomiaren autogestioak ekarriko digu bideragarritasunsozioekonomikoa. Kapitalaren eskutik basamortu-industrialaren arriskua beti izango dugu buru gainean.

Ildo beretik, salatu nahi dugu EAJ-PNVren ardurapeko Bizkaiko Foru aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak jokaera, enpresa langileen eskuan uzteko prozesua bultzatu beharrean, interes partikularren alde egin baitute.

EUSKO EKINTZA

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Iritzi artikuluak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>