2014eko Maiatzak 1. Ekiteko garaia da!

 MAIATXAREN1

Eusko Ekintzarentzat bere jaiotze agirian azpimarratzen du guretzako sozialismoa eta independentzia txanpon beraren bi infrentzu direla. Independentzia nahi dugu, besteaz beste, euskal sozialismo bat eraikitzeko. Euskal Herriko errealitate soziopolitikoari erantzuteko kapaza izango den sozialismoa.

“Antikapitalistak gara,  eta arlo publikoan, komunitarioan zein kooperatiboetan oinarritzen den sozialismoan sinesten dugu.

Gure azken xedea, ordea, gaurdanik hasita, sistema kapitalista ordezkatuko duen sistema berri bat eraikitzen hastea da. Behetik gora, jendarteak bere burua antolatzeko eta sistema kapitalista ordezkatzen lagunduko duten erakunde eta herri ekimen oro bultzatuz eta elikatuz.

Modu berean, nazio eraikuntzan, oinarri sozialista batean eraikitako euskal errepublika independientea aldarrikatzen dugu.

Neoliberalismoak zein sozialdemokraziak, ustelkerian itota, pertsonen zein lurraren esplotazio merkantilista onartzen eta bultzatzen du eta gurea bezalako herrien zapalkuntza sistematikoa bilakatu du. Beraz, eredu agortuak izateaz gain guk amesten dugun jendarte berria eraikitzeko batere baliorik ez dute.

Eusko Ekintzak, kapitalismoaren egungo krisi hiltzaile hau, sistemikoa dela uste du. Sistemak, bere helburu ekonomikoak lortzeko erabaki politikoez baliatzen da eta etengabekoak dira populazioaren aurka ematen diren lege aldaketak (konstituzioak barne), despidoak, etxeetatik kanporatzeak, esplotazioa eta miseria; salbuespen legedi errepresiboak eta ingurumen erasoak ahaztu gabe. Estatu sozialaren lorpenak urte gutxitan suntsitzen ari dira.

Zapalkuntza ekologiko eta zapalkuntza hetero-era integralean egin nahi diogu aurre, bereziki patriarkatuaren mantenurako/sostengurako gakoa den emakumeenganako zanpaketari aurre eginez;eta homofobia, xenofobia eta arrazakeriaren aurka  ere orrokatuko gara. Europa guzian faxismoaren aurrerapenari eta integrismo kristau zein neoliberal autoritarismoari aurre egin behar zaio.”

Baina Euskal sozialismo bat eraikitzeko, guztiz beharrezkoa da gaurtik horretara ekitea. ”Dena ala ezer ez” dinamika apurtuz, “Neguko jauregia” noizpait hartuko dugun eta dena errotik aldatukoaren zain egon gabe, ekiteko garaia da. Gaur egingo diren mobilizazio sindikaletan parte hartuz bai, baina baita sozialismo autogestionatuaren esperientzia konkretu eta txikiak edo ertainak bultzatuz. Kapitalismoaekin eta bere baloreekin egunerokotasunean eta arloz arlo  konfrontatzeko   esperientzia konkretuak bultzatuz. Tokiz tokiko bertako diruak bultzatuz eta erabiliz, denbora bankuak, trukaketa sareak, energia ekoizteko enpresa  publiko txikiak, baratze komunitarioak, jantoki komunitarioak, hedabide libre eta komunitarioak… ehunka izan daitezke adibideak.

Esandakoa, ekiteko garaia da, eta gu ekintzaleak gara.

 

Eusko Ekintzako Matalaz iritzi taldea.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Iritzi artikuluak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>