Maiatzaren 1etik aurrera gomazko balak debekatuta Katalunian. Berriro Katalanek aurre hartu digute.

Isidro-Susperregi-208x300

Isidro Susperregi EAE-ANVko militante historikoa 1977ean gomazko pilota batez espainiar poliziak hil zuenearen kronika.

Iazko abenduan onartu zuten Kataluniako parlamentuak gomazko piloten erabilera  CiU, ERC eta Ciudatans alderdien botoekin. PSC, ICV eta CUP alderdiek ez zuten alde bozkatu debekua “berehalakoa” izatea eskatzen zutelako, eta PPk aurka bozkatu zuen ez dagoelako pilota horiek debekatzearen alde.

Erabaki horren azken arrazoia Ester Quintanaren kasua izan da. Emakumeak begi bat galdu zuen 2012ko greba orokor batean Kataluniako polizi autonomikoaren eraso baten ondorioz. Katalunian hamar zauritu larri eragin dituzte 2008. urtetik gomazko pilotekin, “Stop Bales de Goma” eta “Ojo con tu ojo” elkarteek emandako datuen arabera.

Euskal Herrian berriz gomazko piloten erabilera masiboa Guardia Zibila, Polizi Nazionala, Ertzaintza eta Nafarroako Foruzainen aldetik, ehunka zauritu larri eragiteaz gain, bost hildako utzi ditu gurean. Egia da aldi berean hildako gehien manifestazioetan benetazko balek eragin dituztela gurean.

Azkena Iñigo Cabacas(1012), Bilbon Ertzaintzak hilda, baina ezin ahaztu Donostiako Rosa Zarra (1995) (Ertzantzak ere hilda gomazko pilotakada baten ondorioz). Aurretik: Jose Luis Aristizabal eta Isidro Susperregi (1977) eta Luis Santamaria (1973), espainiar poliziak jaurtikitako gomazko piloten ondorioz.

Antza gurean bost herritarren heriotza ez da nahikoa gomazko pilota hiltzaileen erabilera debekatzeko. Jakina, EAJri sarritan entzun diogu Euskal Herriko independentziak ez du pertsona baten heriotza balio. Jakina, orden publikoaren mantendurako beharrezkoak jotzen dituzten gomazko bala hauek berriz bost hildako eta ehunka zauritu larriak justifikatzen dituzte. Ez dugu gauza handia espero PP, PSN-PSE, UPN edo UPD bezalako alderdien aldetik gai honetan, baina jelkideek benetan oso gaizki edukiko lukete gurean beste ezbehar larri bat justifikatzea gomazko pilota batek eraginda. Jakina, Kataluniak independentziaren gaiaz gain, aurre hartu digu poliziaren metodoak zibilizatzeko bidean.

Eusko Ekintzako Matalaz iritzi taldea

 

 

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Prentsa oharrak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Maiatzaren 1etik aurrera gomazko balak debekatuta Katalunian. Berriro Katalanek aurre hartu digute.

  1. Pottoka dijo:

    Egia da berriro katalanek hartu digutela. Lotsagarria PNV-k bost hilako eragindako tresna hiltzaile hauek mantentzea Ertzaintzaren eskuetan!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>