Salbuespen egoerak ez du eten

EAE-ANVren AURKAKO EPAIAREN HARIRA EUSKO EKINTZAK PLAZARATUTAKO PRENTSA OHARRA

EAE-ANVEAE-ANVren ilegalizazioa berretsi du Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiaren epai-mahai txikiak, eta horren aurrean, Eusko Ekintza alderdiak hainbat gogoeta plazaratu nahi du.

Lehenik eta behin, epaia honek agerian uzten du Alderdien Legea indarrean jarraitzen duela. Alderdiaren Legearen ondorioek ez dute bakarrik eragina jada legez kanporatutako alderdien gain, aitzitik lege hau mehatxua da egun, euskal politikan jarduten dugun indar ezkertiar eta independentista guztiontzat.

Are eta gehiago, lege hau mehatxua da ere Kataluniako indar ezkertiar eta soberanistentzat zein estatuko gainontzeko indar antikapitalistentzat.

Azken garaian sarritan aipatua izan da, batzuen aldetik, legez kanporatze zikloa amaitua dela. Zoritxarrez EAE-ANVren aurkako epaiak errealitatea agerian uzten du. Salbuespen legedien aurrean ez ikustearena egiteari, suizidio politiko eta ardura politiko falta handia deritzogu. Euskal jendartea normalizazio politikorako gogoa dauka, baina ezin dena zera da, oraindik iritsi ez den normalizazioaren izenean errealitate gordina ukatu.

Ibilbide historiko abertzale, ezkertiar eta demokratiko luzea duen  alderdia legez kanpo utzi dute. Ezker Abertzalearen historia eta errealitatearen zati bat suntsitu nahi izan dute. Epai hau irmo geratuz gero, beraien kontaketan frankistak betiko demokratak izango dira eta EAE-ANVko gudariak terroristak.

Eusko Ekintzak bere aurkezpen agirian garbi esaten duenez,  autoritarismo eta errepresioaren adierazle garbia da indarrean dagoen alderdien legea. Indarrean dago bere ondorio guziekin eta hala den bitartean, ezinezkoa izango da berdintasun politikoaz hitz egitea.

Legez kanporatzeko zikloa ez da amaitu. Eta ez da amaituko estatuen bide-orrian herritarrekiko errepresioa dagoen bitartean; ez,  legez kanporaketagatik markaturik dauden 40.000 euskal herritar inguru, geure eskubide politiko osoak berreskuratzen ez ditugun bitartean; ez politikoki nahi dugun bezala antolatzeko eskubidea berreskuratzen ez dugun bitartean eta  ezta legez kanporatutako erakunde eta alderdiak berlegalizatzen ez diren bitartean ere.

EUSKO EKINTZA (EEK)
Euskal Herria 2013ko urtarrilaren 15ean

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Iritzi artikuluak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>