ELEak Herri mugimenduak Larunbaterako antolatu duen manifestazioari atxikimendua

eleak

Heldu den larunbatean Donostian eguerdian ELEak herri mugimenduak antolatu duen manifestazioarekin bat egin nahi du EUSKO EKINTZAK.

Atzo bertan Estrasburgo iritsitako epaiak argi adierazi zigunez, Euskal Herrian salbuespen egoeran jarraitzen dugu.Eleak mugimenduak adierazi duen moduan, besteak beste, gazteria da normaltasun-eza politiko horren ondorio latzenak pairatzen ari dena. Izan ere, hainbat gazte euren jardun politikoagatik espetxean darrai eta azkeneko hilabeteetan epaiketa eta atxiloketa politikoak ez dira eten.

Gazteek, eta oro har euskalherritar guztiok, eskubide zibil eta politiko guztien jabe izateko lanean jarraitu behar dugu. Estatuek ez digute ezer oparituko, aitzitik, bistan da salbuespen egoera egonkortu nahi dutela eta epaitegiak joku politikorako erabili nahi dituztela, espainiar Estatuan botereen banaketa ez baita sekula egin

“HERRITAR ASKEAK HERRI ASKEAN” hori da gure xedea.

Hori dela eta, EUSKO EKINTZA alderdi ezkertiarra eta abertzaleak ELEAk antolatutako manifestazioa bat egiten duela jakinarazten du prentsa ohar honen bidez.

 

Eusko Ekintza
Euskal Herria, urtarrilaren 16a

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Deialdiak-Oharrak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a ELEak Herri mugimenduak Larunbaterako antolatu duen manifestazioari atxikimendua

  1. Pottoka dijo:

    Atzoko atxiloketen bideoa.
    http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=TKJNKN3o41c

    Irudiek beraien burua komentatzen dute. Desobedientzia zibila edo obedientzia zibilia? (Hiru gaztei nere besarkadarik handiuena emanda, asuntua ez doa haiekin).

  2. eek dijo:

    Espetxetik atera berria zelarik, Markel Ormazabalek komentatu zuen: “haserria eraikitzeko ez gara gai izan”. Bistan da, Estatuek ez dute inolako urratsik eman eta PNVk berdin jarraitzen du. Estatu espainiarrean ez da prozesu demokratikorik eman. Francoren ondoren “la seguna restauración ” izan genuen. Estatu espainarrak ez du zilegitasunik. Desobedientzia zibila jarrerak zabaldu behar dira.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>