Albertia Eguna 2013

albertia 2013B

Urtero bezala ezker abertzale historikoak uztailaren lehen igandean, aurten uztailak 7, Albertia Eguna  ospatuko dugu. Bertan, 1936ko abenduan Albertiako gudaldian gertatutakoak gogora ekarri eta gudariak omenduko ditugu, Legutio eta Landa herrien arteko Gazteluako hariztian zein Albertia mendian.

Aurtengo leloan azpimarratu nahi izan dugu ezker abertzaleko eusko gudarien borrokaren duintasuna. Haiek izan zirelako gu baitgara.Gerran garaituak eta erahilak izan arren, beraien ideologia inoiz baino gaurkotasun handiago dauka egun. Baita beraien borroka antifaxista. Estaduek ezin izango dute beraien borrokaren duintasuna estali kontakizun historikoan gezurretan ibiliz.

Urtero egiten den moduan, aldarrikapena eta jaia lotuko dira, ekitaldiaren ondoren herri bazkarian bilduz hariztian bertan. Txosna ere egun guztian zabalik egongo da. MEndiko ekitaldiaz gain,  13,30ean ekitaldi politikoa izango da Gazteluako hariztian.

Jarraitzeko herri bazkaria hariztian bertan.

Herri bazkarirako plaza mugatuak daudenez, derrigorrezkoa da aldez
aurretik izena ematea.

Horretarako ondorengo zenbaki hauetara deitu: 688627119 Isidoro; eta
baita 670358233 Txarli; edo e-mail bat bidali euskoekintza@gmail.com
Bertan ikusiko garelakoan; Osasuna eta Askatasuna!!!
Euskal Herria, 2013ko ekaina.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Deialdiak-Oharrak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>