ALBERTIA 2013. Ezker Abertzaleko gudari haien borrokaren duintasuna.

albertia 2013A

Alberto Muñoz eta Txarli Gonzalez (Eusko Ekintzako kideak)

1936ko abenduaren 30ean 28.000 gudari eta milizianoek, 35 batailoietan antolatuak,  Araban faxistek ezarritako gerra frontea eraso zuten, Gasteiz eta Araba berreskuratzeko asmoz. Legutioko gatazka, 36ko gerrako odoltsuenetarikoa izan zen.

Beste ehunka gudari eta milizianoen artean, ezker abertzaleko EAE-ANVko ia 350 gudariek bizia galdu zuten bertan. Batzuk borrokan, beste batzuk  preso hartu eta gero, faxistek erailak.

Gatazka horren zama eta gogorapena ezker abertzale historikoaren kontzientzi kolektiboan geratu da, eta ezker abertzaleko ondorengo borrokalariei ere,  ez zaie omenaldirik falta izan urtero Albertia mendiko maldetan. Albertia Eguna da Euskal Herrian Oroimen Historikoaren inguruko egunik beteranoena. Borrokaren duintasunaren eguna, eta horregatik aukeratu dugu aurtengo lelo hau: “Borrokaren duintasuna”. Historia lapurtu nahi izan digute sarritan. Gure herriaren eta ezker abertzalearen  historia. Albertia eguna horren aurreko herri harresia izan da urtetan. Ahanztura eta manipulazioaren aurreko harresia. Hantxe eta ondoren gertatutakoak ez ahazteko.

Aurten ere, uztailaren 7an ospatuko dugun Albertia egunean,  EAE-ANVko gudari haien ideien gaurkotasuna  aldarrikatzen dugunok bertan egongo gara, Albertia mendian. Duintasuna eta oroimena aldarrikatzeko.

Nahasmendu ideologikoaren garaiak bizi ditugu, ETAren jarduera armatuaren amaierak eta Ezker  Abertzaleak, bere osotasunean, hartutako zenbait erabaki direla eta. Ezker abertzalearen barnean, taktikaren aurrean dauden iritzi ezberdinak gero eta nabarmenagoak eta ozenagoak  dira.

Eztabaida beti iraultzailea da, eta baita kritika ere, alternatibak konfrontatzeko badira bederen.

Aldebakartasuna ezin baitu soilik eman norabide batean. Estatuekiko konfrontazio demokratikoan, desobedientzia zibilean eta intsumisioan sakondu behar da, erradikalki. Gauzak egiteko era bat, agorturik agertzen da, nabarmen. Iraganeko hainbat formulek ez dute balio egun, baina konfrontazioan dago gakoa.

Guk behintzat zera aldarrikatu nahi dugu: 1936an gudari ekintzaleek, ezker abertzaleko gudariek, ezarri nahi izan zuten faxismoaren aurreko harresia, gaur egun, 2013.en urteko Euskal Herrian, ezker abertzaleak bere osotasunean estatuen itxikeriaren eta errepresioaren aurrean ezarri beharreko harresiaren  beharra ekartzen digula gogora.

Haiek armen bidez egin zuten, guri bide zibilak  baina erradikalak erabiliz ezartzea egokitzen zaigu.  Gure herriak bizi duen emergentzia sozial eta errepresiboak gero eta argi gorri gehiago pizten ditu. Borrokaren duintasunaren garaia da. Guretzako behintzat.

Alberto Muñoz eta Txarli Gonzalez (Eusko Ekintzako kideak)

 

Euskal Herria, 2013ko uztailaren 3a.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Iritzi artikuluak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>