Adolfo Suarez eta Erreforma. Martxoak 3 eta falangisten inpunitatea.

72333_530487747003888_1280387253_n

Adolfo Suarez Espainiako Erresumaren lenen ministroa izandakoa eta Frankismoaren erregimen kriminalaren goi arduraduna hamarkada luzetan, bere ohean hil da Franko edo PPko fundatzailea izandako Fraga Iribarne bezala gaixotasun luze bat eta gero. Frankismoan suertatutako bere ardurei inolako moduan erantzun gabe. Milaka eta milaka falangista bezala.

Egun hauetan luze adituko dugu espainiar hedabidetan eta politikari zurien ahotan Adolfo Suarezen lorpen eta egintzak goratzen. Demokrazia gora eta behera. Gure aldetik esan behar dugu Adolfo Suarezek, Erreforma Politikoaren beste hainbat pertsonai bezala, ezin hobeto islatzen  duela nola Genozidio Frankista eta estatu terrorismoa inpunitate osoz hasieratik Espainiar demokrazia bahitu zutela, gaur arte. Martxoan izandako Suarezen heriotza ezpairik gabe gogora ekartzen dizkigu, besteak beste,  Martxoak 3an erregimenaren poliziak erahildako 5 langile eta hurrengo eguneko beste bi borrokalari antifaxista. Orduan ere, Adolfo Suarezek goi kargu bat betetzen zuen Diktaduran. Gure gogoa beti langile hauekin egongo da, eta ez beraien heriotzen arduradun politikoekin.

Eusko Ekintzaren Matalaz Iritzi taldea.  

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Prentsa oharrak, Sin categoría y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>