Auzitegi Konstituzionalren epaitza katalandarren autodeterminazio eskubidearen aurka

senyera-ikurriña

Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren epaitza Kataluniako Parlamentuak herritarrei hitza eta erabakia emateko bidean aurrera ateratako  egitasmoaren kontra, agerian uzten du berriro ere, Espainiako Erresuman nazio historikoekiko dagoen legitimitate demokratikoaren talka.  Alegia, Katalunia eta Euskal Herriaren gehiengo demokratikoaren nahia burujabetzarako espainiar legeri ez demokratikoaren aurka talka eginez.

Behin eta berriro agerian geratu da, oraingo honetan ere, Hemen eta Katalunian aldebakartasunaren beharra independentziarako bidean.

Abagune honetan, Espainiar Erresumari erabakitzeko eskubide demokratikoa eskatzea ariketa intelektual bat izan daiteke guztiok dakiguna hamaikagarren aldiz agerian uzteko; Espainiar lege marmoen gabezi demokratiko larriak. Handik aurrera, burujabetzaren eta independentziaren bidean, soilik urrats ausartek eta aldebakartasunaren bidean emanda ekarri dezakete eszenatoki demokratiko bat non herriak libreki bere etorkizuna erabakitzeko aukera izango duen.

Hori da Kataluniako gehiengo demokratikoaren aurkako epaitza honen irakurketa zintzo eta errealistena.

 

Eusko Ekintzaren Matalaz iritzi taldea

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Prentsa oharrak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>