Trebiñu, espainiar itxikeriaren paradigma berriro ere

images (4)

Burgosko Diputazioak berriro ere Trebiñu Arabarekin bat egiteko eskubideari atea itxi dio, danbateko batez. Rajoi Espainiako presidentea ere zentzu berean mintzo da. 

Berriro ere Trebiñuko bi udalen eskaerari muzin egin zaio espainolismo gordinenaren  argudioak erabiliz. Hamaikagarren aldia da halakoa suertatzen dela. Trebiñutarren erreferendum, udal akordio, mobilizazio…  andana, Burgoseko itxikeriarekin topo egin du etengabe. PSOE eta PP ados jarri dira berriro ere erdi-aroko jauntxokeri hau mantentzeko bertako pertsonen borondatearen kontra.

Ez du ardurarik  Burgoseko unibertsitatearen eta beste hainbat ustezko erakunde “kulturalen” txostenetan azaltzen diren bitxikeriak (Gaztelarrak ezin dira “osmosien” bidez euskaldunak bilakatu, eta antzekoak). Okerrena da espainolismoaren kultura politiko demokratiko eza, non herritarren nahia demokratikoki adierazita “legearekin” talka egiten duen etengabe. Herritarren borondate demokratikoa legeekin hainbeste talka egiterakoan ondorioztatu daiteke demokrazia horrek arazo sakon bat duela.

Trebiñuren auziak adierazten du bere gordintasunean Espainiaren legeriaren barnean euskaldunok eskubide demokratiko nazionalak eskuratzeko ezina. Estatu batek gehiengo demokratikoaren aurka legea ezartzen duenean, konfrontazio demokratikorako bidea baina ez da geratzen. Trebiñuko afera izan edo nazio osoaren autodeterminazioaren kasuan.

Burgoseko Diputazioak trebiñutarren eskubideak berriro zapaltzeko  emandako sasi-argudioetan, estatuek euskaldunoi gure eskubideak ukatzeko  filosofia bera dago. 

Aldebakartasuna aurrera eraman beharra dago Trebiñuko aferan hau euskal erakunde zein eragile sozial eta politiko guztien aldetik, beste hainbat arloetan bezala.

Trebiñuko egoera zentzugabekoari konponbide arrazionala ematea,  estatuen aldetik keinu bat litzateke, Euskal Herriarekiko borondate demokratikoa adierazteko. Ez da kasua. Hemen ere Espainiaren itxikeriak bide guztiak itxi nahi ditu eta Trebiñuko jendearengan etsipena eta ezina sortu. Taktika zaharra da. Haren aurrean mobilizazioa eta desobedientzia demokratikoa dugu bidea. Inolaz ere Trebiñuko jendea bakarrik utzi bidegabekeri antidemokratikoaren aurrean. Kasu honek aferan  Auzolan Nazionala aurrera eramatera behartzen gaitu.

 

Euskal Herria, 2013ko uztailaren 4a.

 

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Deialdiak-Oharrak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>