Aritxulegiko “Gudarien basoa”ren suntsiketa eta ondorengo atxiloketak

bildu1058_44502782

Asteartean Oiartzun herriko mendietan, Aritxulegiko parajean  kokatua zegoen  “Gudarien basoa” delakoa suntsiketa dela eta, Eusko Ekintza alderdiak zera adierazi nahi du:

Lehenik eta behin gure elkartasuna atxilotutako eta inputatutako  bost lagunekin.

Gizartearen normalizazio demokratikoaren eta etorkizun batean elkarbizitza minimo bat gauzatzeko  bidean, funtsezkoa izango da euskal gatazkan emandako biktima guztien inguruko errespetua lantzea, alde guztietatik. Estatuko aparatu ezberdinen aldetik biktima batzuen umiliazioa etengabeak ez du ekarriko beste biktimekiko gizartearen onarpena, kontrakoa baizik. Hau dela eta, hainbat salbuespen legeen egileek hausnartu beharko zuten serioski ea benetan biktima guztien eskubideen alde ari diren edo interes politiko konkretu batzuen mesedetan, biktima batzuk aitzaki. Euskal Gizartearen gehiengoak ez du onartzen hainbat biktimen umiliazioa beste biktima batzuen  ustezko “eskubideen” alde.

Aldarrikatu nahi dugu Oiartzungo harizti horretan, beste batzuen artean, Genozidio Frankistaren zein estatu terrorismoaren biktimak gogoratzeko landareak ere bazeudela. Horregatik Entzutegi Nazionalaren aginduz buruturiko Guardia Zibilaren  operazio hau askoz larriagoa da oraindik.

Gizarte anitza nahi badugu, euskal gizartea anitza onartzen badugu, gatazkaren inguruko kontakizunaren aniztasuna errespetatu beharko da. Bestea jarrera guztiz antidemokratiko eta autoritarioa da. Euskal gizartearen zati handi baten kontakizuna gaur egun ere delitua izatea, normaltasun demokratiko ezaren adierazpena besterik ez da.  Ezin da kontakizun bat “manu militari” gizarte osoari  inposatu. Hori Frankismo sozio-politikoaren  beste iraupen bat besterik ez da.

Salbuespen legediaren jarraipenak eragin zuzena dauka ere, biktima zein euskal gatazkan sufritu duten guztien oinarrizko eskubideetan.

Salbuespen egoerak jarraitzen duen bitartean, alferrikakoak izango dira zenbait ekintza “elkarbizitza normalizatuaren” irudia  emateko, besteak beste Estatuen aldetik gure gizartearen alde handi baten aurkako biktimizazio ekintzak amaitu ez direlako.

Salbuespen egoera honetan, berebiziko garrantzia hartzen du konfrontazio demokratikoaren bidea. Euskal herritarron eskubide zibil eta politikoen artean, kontakizun anitza izateko eskubidea dago. Hau dela eta, bereziki salatu nahi dugu Eusko Jaurlaritzaren hainbat Giza Eskubideen arduradunen isiltasuna gertatutakoaren aurrean. Beraiei dagokie ahotsik ozenena altxatzea guzti honen aurka zein kontakizunen aniztasunaren defentsa instituzional irmoena.

Eusko Ekintza

 

Euskal Herria, 2014ko ekainaren 5a.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>