Ni ere banoa-J’y vais. Baionan ekainaren 14ean presoen oinarrizko eskubideen alde

10255130_760049600685335_1722965209687779757_n

Hurrengo ekainaren 14ean Baiona hirian Iparraldeko gizartearen hainbat eragileek  manifestazioa deitu dute “Ni ere banoa -J’y vais” leloarekin. Manifestazio honen funtsarik garrantzitsuena zera da: Estatu Frantsesari euskal preso politikoen oinarrizko eskubideekiko errespetua eskatzea. Gizartearen erantzun zabala jaso du jada ekimen berri honek, eta hori poztekoa da. Mugaz bi aldeko gizarteak eskubide zibil eta politikoekiko daukan konpromisoaren adierazle garbia.

Garaia da jada Frantziak euskal gatazkarekiko bere erantzukizuna onartzen hasteko. Ez bakarrik Iparraldeko arazo nazionalarekiko, baizik eta Frantzian dauden preso politikoen eskubideak errespetatuz. Espainiar estatuan bezala, han ere amnistia helburu estrategikoa izanik,  presoen oinarrizko eskubideak errespetatzeko bidean urratsak ematen hasi beharra dago

Horregatik  guretzako amnistia dela azken helburua beti bezala aldarrikatuz, Eusko Ekintzak bat egiten du Baionako mobilizazioarekin, presoen oinarrizko eskubideak errespetatzea exijituz.

Eusko Ekintza.

Euskal Herria, 2014ko ekainaren 8a.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>