Asakatasunaren Bidean, euskal preso eta iheslari ohiren batzarrak, Euskal Herriari

bentahaundi

Askatasunaren Bidean, euskal preso ohiren batzarrak, garrantzi handiko beraien agiri hau helarazi digute.

Maiatzean adierazi genuen geure borroka politiko eta ideologikoa Nazio
Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailearen V. Biltzarreko
bidean kokatzen dela. Hori dela, gure ustez, “Askatasunaren Bidea”:
abertzaletasun eta sozialismo iraultzailearena, Euskal Herri Langilearen
askapenarena, Euskal Langileriaren emantzipazioarena. Laburbilduz, Euskal
Errepublika independente, sozialista, birbatu eta euskaldunaren bidea. Euskal
Iraultzaren helburu nagusia.
Horregatik etorri gara hona, Euskal Herriari, eta bereziki euskal langile
guztiei, gaur egungo egoera politikoari buruz egiten dugun azterketa agertzera.
Txabi Etxebarrieta borrokan hil zuten frankismoaren diktadura faxistaren
aurkako guduan. Ia berrogeita hamar urte ondoren, borrokan segitzen dugu
faxismo nazionalkatoliko eta espainolista ordezkatu zuen monarkia
neofrankistaren aurka. Euskal Herriak berdin-berdin segitzen baitu zapaldurik,
orain itxura parlamentarioak egiten badituzte ere. Zapalkuntzaren sakoneko
ardatzek, hau da, kapitalismoak, inperialismo frantximant eta espainolistak,
euskaldunen aurkako etnozidioak eta patriarkatuak indarrean diraute oraindik
ere.
Azken hilabeteotan borrokak ugaritu egin dira Euskal Herrian. Amnistiaren
aldeko frontean, hor ditugu zenbait espetxetan egiten ari direna: Andaluzia
zapalduan dagoen Huelva espetxeko txandako gose greba, edota Frantzia
ekialdean dagoen Valenceko presondegiko txapeo eta komunikazioen
etenaldia. Argi gorria, Aitzol Gogortzaren gose grebak piztu zuen. Ekimen
hauek babestera etorri ziren Etxarri Aranazko beste gose greba, eta udan zehar
egindako martxak eta manifestazioak. Erreformistek egindako estrategia
aldaketak eragin zuen krisi eta lozorrotik esnatzen hasia da Euskal Herri
Langilea, eta mobilizazioak indartzen ari dira.
Gauzak horrela, berriki jendaurrean agiri bat agertu da EPPKren sinaduraz.
Bertan mezurik deigarriena Mendebaldeko hauteskundeetan EHBildu
koalizioaren aldeko botua eskatzea izan da, euskal preso politiko guztien
izenean. Hori dela eta, bururatzen zaizkigun galderak honako hauexek dira:
zergatik ez dira lehen aletu ditugun borroketarik bat bera ere aipatzen? Non
dago Aitzol Gogortzak egindako gose greba, edota Huelva eta Valenceko
presoen borrokak? Non, udan zehar egindako mobilizazio ugarien oihartzuna?
Non, Etxarri Aranatzen hiru preso ohik egindako gose grebari buruzko
gogoeta, eta Goardia Zibilak Amnistia osoaren aldeko manifestazioaren
aurkako oldartze bortitzaren salaketa? Agiri hori idatzi dutenek, ez al zuten
beste lehentasunik ikusten? Ezker Abertzale erreformistaren plataforma
elektoralaren aldeko bozka eskatzeak, EPPKren mezu nagusia izan behar al
du?
Bestalde, ez da hori espetxe askotatik iristen zaizkigun iritziak. Haserrea eta
ezinegona nabaria da giltzapean ditugun anai-arreba askoren artean, SORTU
alderdiak presoen kolektibo osoaz behin eta berriz egiten duen erabilpen
partidistarengatik. EPPKren agirian aipatzen den barne eztabaida horretan,
aukera izango al dute euskal preso politiko guztiek, benetan mugarik gabe
eztabaidatu, eta haien ildoa erabaki ahal izateko, aldez aurretik hartutako
erabakiak kuestionatzeko posibilitatea zabalduz? Eta aldez aurretiko erabakiak
aipatzen ditugunean, argi eta garbi zehaztu nahi dugu: jakin badakigu euskal
preso politiko gehienek urte luzeak daramatzatela inolako informazio eta
eztabaidarik izan gabe, haien guztien izenean behin eta berriz idazten eta
adierazten dena isilean onartuz. Eta militante presoren batek egoera
eskandalagarri hau kritikatu eta salatzen duen bakoitzean, erantzuna euskal
preso politikoen zerrendatik ezabatzea da, inolako azalpenik eman gabe.
Ekintza hori EPPKk egin al du, benetan? Kolektiboki eztabaidatu eta erabakia
izan al da? Ala EPPKren izenean mintzo diren SORTUko militante batzuk
egin dute? Nork bere ondorioak eta gogoetak egin bitza, eta horren arabera
jokatu. Dena den, hoberena da, gure ustez, euskal preso politikoei beraiei
zuzen galdetzea.
Honen harira, geure batzarrean erabakitakoa jakinarazi nahi diogu Euskal
Herriari. Maiatzeko agirian esan genuen bezala, “Batasuna ezinezkoa da
mugimendu berean bi estrategia guztiz kontrajarriak eta ildo erabat
antagonikoak direnean. Batzuk sistema kapitalista frantses eta espainolaren
joko, arau eta instituzioetan integratu nahi dira eta besteok, aldiz, sistema
zapaltzaile hau errotik birrindu eta suntsitu nahi dugu, Euskal Herri
euskaldun, independente, birbatu eta sozialista eraiki ahal izateko.” Analisi
honen ildotik, gaur egun Euskal Herrian ez dugu ikusten -gure ustez ez
baitago-, geure botua eta konfiantza jasoko lukeen indar politikorik. Hau da,
garai bateko Herri Batasunak hain ongi ordezkatzen zituen estrategia eta
proiektu abertzale eta sozialista bezalakorik ez dago gaur egun. Ezker
Abertzale erreformistaren plataforma elektoralak, EHBilduk, hain zuzen ere,
ez du inolaz ere ordezkatzen, gure ustez, aipatutako proiektu eta estrategia
hori. Ondorioz, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian bizi garenok abstentziora
joko dugu, Nafarroa mendebaldeko hauteskunde autonomiko espainol
hauetan. Militante abertzale eta sozialista iraultzaile bakoitzak ikusiko du zer
egin.
Horregatik inplikatu gara, talde eta militante askorekin batera, Herritar
Batasun berria sortzeko proiektuan. Azken urteetan Ezker Abertzaleak bizi
duen krisi estrategikoa kontuan harturik, eta sektore batek bultzatu duen
norabide aldaketa erreformista eta ildo politiko elektoralista zein
instituzionalista hutsa ikusita, Herritar Batasun berria antolatzen hastea
erabaki dugu. Maiatzean esan genuen, “preso eta iheslari ohiak izateak ez
gaitu militante ohi bihurtzen. Aitzitik, militante abertzale eta sozialista
iraultzaile izaten jarraitzen dugu. Gure lan, indar, gogoeta eta esperientziak,
Euskal Herriaren askapen sozial eta nazionalaren aldeko borroka guztien
zerbitzura ipini nahi ditugu. Gure konpromiso eta engaiamendu militantea
berresten dugu Euskal Herri Langilearen Askatasun Osoaren aldeko
borrokarekin eta Euskal Nazio Askapen Mugimendua berreraikitzeko
estrategiarekin, eta bi helburu hauen aldeko ekimen guztiak lagundu eta
babestuko ditugu geure indar guztiez.”
Horretan ari gara, ahalik eta lasterren Herritar Batasun berriaren egitasmoa eta
hari buruzko eztabaida Euskal Herriaren aurrean aurkezteko. Hortaz, dei
egiten diegu militante abertzale eta sozialista iraultzaile guztiei, eztabaida eta
eraikuntza prozesu honetan esku hartzeko herriz herri eta auzoz auzo
antolatuko diren bilera eta batzarretan.
Euskal Herriaren etsai nagusiak, Frantzia eta Espainia estatu zapaltzaileak,
krisian daude, bakoitza bere ezaugarri propioekin. Gero eta argiago dago
Monarkia neofrankista espainola krisi larrian dagoela, eta aurreko Borboiaren
abdikazioak konfirmatzen du azterketa hau. Krisi sozioekonomikoak krisi
instituzionala areagotu du, eta horri gehitu behar zaio Catalunyaren
independentzia prozesua. Errepublika katalana aldarrikatu eta eraikitzera doaz.
Honek erakusten digu Euskal Errepublikaren aldeko mugimendu zabal eta
askotarikoa antolatzearen beharra. Herritar Batasun berria izango da, hain
zuzen, mugimendu horren motore eta bizkarrezur nagusia.
V. Errepublika frantses etnozida ere krisi larrian dago. Udazkenean langile
mugimenduaren borrokak abiatuko dira berriz, Hollande-Valls gobernu
neoliberalaren politikaren aurka. Baina, berriki, inperialismo frantximantaren
adibide paradigmatikoa ikusi dugu: ustez klase sindikatu den CGTk, argudio
xenofobo eta antieuskaldunak erabilita, hauteskunde sindikaletan LABen parte
hartzea galaraziz. Beste behin ere argiro frogatu da Frantziaren baitan ez
dagoela inolako etorkizunik Euskal Herri Langilearentzat, erabateko
etnozidio, asimilazio eta zapalkuntza ez bada. V. Errepublika frantsesarekin
haustura lortu gabe, laster gureak eginen du Ipar Euskal Herrian ere.
Euskal Herri Langileak bi estatu zapaltzaile hauen ahulezia baliatu behar du
hurrengo urteetan, Euskal Errepublikaren proiektu askatzailea indartzeko,
Independentzia eta Sozialismoaren bidean aurrerago jotzeko.
Bukatzeko, hemen bertan borrokan hil ziguten Txabi Etxebarrietaren hitz ezin
aproposagoak hona ekarri nahi dizkizuegu: “Es pues claro, que el reformismo
nacional acarrea consigo el reformismo económico-social, y viceversa. (…)
En el fondo, los reformistas no creen que las fuerzas del pueblo y del
trabajador sean suficientes para liquidar el estado burgués, y por eso toman
el camino reformista. (…) Por lo tanto, el reformista, y el revolucionario no
se distinguen porque adoptan vías distintas en pos de un objetivo, sino porque
los objetivos mismos son diferentes. Por eso el reformista es uno de los peores
enemigos del pueblo vasco y de la clase trabajadora. Como no niega
completa y radicalmente el sistema explotador, al final acaba
transformándose en el mejor colaborador de la burguesía, puesto que engaña,
encandila y aliena a la clase trabajadora y al pueblo.”
Gora Euskal Herria, askatuta eta sozialista! Jotake, irabazi arte!
EUSKAL HERRI LANGILEAREN ASKATASUN OSOA HELBURU,
BORROKA DA BIDE BAKARRA!
Euskal Herrian, 2016ko irailaren 17an.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

5 respuestas a Asakatasunaren Bidean, euskal preso eta iheslari ohiren batzarrak, Euskal Herriari

  1. Txento dijo:

    Todo un ejemplo para todos/as. Llamenos a las cosas por su nombre, pese a quien pese. Luchamos en pro de un proyecto politico, no para que se nos apoltronen y manipulen en funcion de intereses personales y de cotas de poder, que nada tienen que ver con los intereses comunes. Borroka garaia da!

  2. isidoro iglesias dijo:

    No se puede mentir tan a menudo y creernos lo que dicen los de SORTU, EH BILDU o como se llamen. Gracias a los presos políticos vascos, Euskadi ha alcanzado un grado de autonomía y semi-libertad de la que ellos no han podido disfrutar.
    No se entiende cómo hacen un dispendio tan elev ado en una campaña electoral, mientras los trabajadores de las Herrikos perciben unos sueldos de miseria, debiendo sablear a todos los que nos acercamos a tomar unos potes, para poder subsistir, a la vez que les amenazan con el cierre de los locales por falta de rentabilidad. Mucho más podríamos decir de estos dirigentes “ganapanes” sin que se nos cayese la cara de vergüenza. Osasuna, Askatasuna eta Euskal Errepublika.

  3. Joxan Garaialde Manterola dijo:

    Benetan, penagarria ez ezik, nazkagarria ere egiten zait lapurra izateagatik, hau da, bere poltsikorako Kutxako bulego batean lapurtzeagatik kartzeleratua izan zena, preso politiko edo iheslari bezala agertzea. Nire ustez, bide-lagunak hobeto aukeratu beharko zenukete.

  4. TXENTO (Exprisionero politico vasco) dijo:

    Varias cuestiones. En mi opinión, se sobredimensiona la capacidad de incidencia que tienen los reformistas de Sortu en la IA. Tengamos en cuenta que el MLNV en su conjunto siempre ha funcionado a toque de corneta y el debate en las bases ha sido siempre bastante pobre e ineficaz, no por falta de capacidad de las asambleas de barrio o pueblo, sino porque en realidad eso se ha ido dejando morir, bien por falta de interés o por ineficacia de la dirección, por falta de formación o de medios.
    Hay que tener en cuenta que las fórmulas de debate “siempre” han venido cocinadas, las ponencias, las reestructuraciones, las refundaciones…..absolutamente todo venia cocinado, no para el debate, sino para su aprobación. La militancia solamente ha cambiado el orden de los contenidos, los puntos y las comas. Tras estos procesos de “debate” se daba la sensación de que todos éramos responsables de los resultados que los mismos tendrían a futuro. En realidad la dirección política, siempre se ha escondido detrás de las supuestas decisiones tomadas por las asambleas de pueblos y barrios, haciéndonos a todos/as coautores de los seguros fracasos que se iban a producir. Algunos, siempre hemos sido conscientes de que hemos sido herramientas útiles para los intereses de esos que ahora se presentan a lehendakari. Nos hemos dado cuenta que a nivel de calle, en la lucha de masas, en el aglutinamiento de sectores en torno al proyecto político se podía haber hecho mucho más, pero por motivos desconocidos esas potencialidades que muchos veíamos no se han dado. Hemos sido “ocupantes” de los movimientos sociales, hemos sido camicaces en los pueblos y barrios hasta el punto de no solo no potenciar el tejido social sino de destruirlo en muchos casos. A la vista está en que situación se encuentran los movimientos a día de hoy. Se ha sustituido y anulado por parte de lo que ahora es Sortu, toda formula de independencia de esos grupos a todos los niveles, a cambio de fórmulas elitistas, personalistas y de funcionariado alienado en las instituciones. No es cierto que la mayoría social de la IA haya decidido aprobar ninguna ponencia “Zutik Euskal Herria” como tampoco es cierto que haya habido un profundo debate para aprobar esta ponencia, si lo ha habido… habrá sido entre los cuatro iluminados/as de siempre, que por cierto no dan pie con bola…..por que no aciertan una. Ahora les ha tocado inventar Sortu…..y después? y después? y después?. Personalmente creo que son unos snobs. ¿Y que nos queda a los que no estamos de acuerdo con Sortu? Imagino que mantener la dignidad y el orgullo. Toda la base social de la IA debe saber que a los presos/as que no están de acuerdo con la línea oficialista de Sortu, se les está retirando tanto la cobertura legal como la cobertura social. Por una parte venden la vía de los DDHH con los presos y por otra toman medidas políticas contra ellos/as….VERGONZOSO. Daros las gracias por seguir iluminando el camino después de todo. El 26N nos vemos todos/as en Bilbo.

Responder a Joxan Garaialde Manterola Cancelar respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>