Aurkezpenerako deialdia. Ordua eta lekua

Iragarri genizien moduan, heldu den larunbatean hilak 22, EUSKO
EKINTZA alderdia ofizialki aurkeztuko dugu.

Ezker abertzalearen esparruan kokatzen den Eusko Ekintza alderdia
Espainiako Barne Ministeritzan erroldatu duten zortzi lagunek
larunbatean agerraldia eskainiko dute.

Berrtan alderdia erroldatu duten behin behineko zuzendaitzaren kideek
logoa, aldrdiaren xedea, antolakuntza eredua, helburuak eta jardunaren
berri emango dituzte.

hitzordua: LARUNBATEAN, abenduaren 22an, eguerdiko 12:00ean; ALTSASUKO
“Gure Etxea” Kulturetxean, musika kioskoa eta eliza ondoan dagoen
eraikuntzan. Alsasuako Gure Etxea kultur etxearen helbidea

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ordura arte.

EUSKO EKINTZA.
Independentzia eta sozialismoa

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Aurkezpena, Deialdiak-Oharrak y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Aurkezpenerako deialdia. Ordua eta lekua

  1. Iñigo dijo:

    Ez dakit ondo zeintzuk diren zuen planteamenduak..baina beste alderdi bat??? zergatik ez duzue parte hartzen “SORTU” eratzeko prozesuan..ez dut ondo ulertzen, agian bihar hobeto ulertuko ditut gazuak..dena den animo!! bidean elkartuko gara!!!

    • eek dijo:

      Sortu prozesuan ezker abertzalearen hainbat pertsonek parte hartu dute, baina ez denak. Ezker Abertzalea, Herri Batasuna eta Euskal Herritarrok desagertu zirenetik inoiz ez da antolakunde batean bilduta egon. Batasuna, Abertzaleen Batasuna, Autonomia Eraikiz, Aralar, ANV, EHK… eta hau soilik partiduak edota erakunde soziopolitikoak kontutan hartuz. Sortu alderdi politiko ohikoa izango da eta bertan ez dira onartuko barneko sentsibilitate eta korronte politikoak, eta jakina, ez dauka asmoa Herritar Batasuna bultzatzeko. Gure apustua ezker abertzaleko erakunde politiko, sozial eta sindikal guztiak herritar batasun batean biltzea da, non guztion sentsibilitate politikoak (sozialistak, komunistak, libertarioak…) onartu eta baloratuko diren aberastasun bat bezala, eta ez arazo bat bezala.
      Herritar Batasuna da Estatuekin demokratikoki konfrontatzeko tresna eraginkorrena, mugimendu guztia alderdi bakar batean izan eta gero, Sistemak asimilatzeko arriskua biderkatzen baita.
      Guk batzarrean eta oinarri herritarra daukaten mugimenduetan sinisten dugu beharrezkoa zaigun harresi herritarra sortzeko.
      Azken urte hauetan ezker abertzaleak garaipen elektoral ederrak lortu ditu, baina bitartean oinarri militantea eta herri mugimendua etengabe indargabetzen doaz. Hau, zalantzarik gabe, batzuek egindako apustu politikoaren ondorioa da. Guk gure ekarpena arlo hauetan egin nahi dugu.
      Gure sorrera agirian garbi uzten dugu ezker abertzaleko gainontzeko erakundeekin auzolana gure ipar-orratza dela, hortaz “eszisio” bezalako hitzak ez dute zentzurik, nahiz eta etsaiaren prentsak erabili.
      Zuk hobeto ulertzeko, agiri politikoa irakurtzean ikusiko dituzun zein den Sortutik banatzen gaituena eta zerk batzen gaituena. Gurekin biltzen ari den jendeak bi aukera zeukan; Sortun ez parte hartu ados ez zeudelako, beraien talde eta sentsibilitate politikoak desegin eta etxera joan, edo Eusko Ekintza sortu eta handik beraien ekarpena egin ezker abertzale osoa indartuz.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>