Beste zazpi atxiloketa aste beltz batean. Salbuespen egoerak ez du etenik.

jarraia114734

Gaur beste zazpi euskaldun atxilotu ditu espainiar poliziak Donostian eta Gasteizen “terrorismo goratzea” akusaziopean.  Atxiloketa hauei gehitu behar zaizkie duela bi egun Otxandion atxilotutako beste lau lagun, akusazio berberakin. Gainera berriki jakin da Tafallako alkatea inputatua izan dela presoen aldeko  “Euskal presoak Euskal Herira” ohiala udaletxean erakustegagatik. 12 inputatu berri 3 egunetan. Aste beltza. Garai berririk ez. Zaharrak berri. Salbuespen egoerak eta legeriak indar betez diraute Euskal Herrian.

Ezker Abertzalearen errelatoa eta preso politikoekiko elkartasuna kriminalizatzen dituzte gero “elakarbizitzaz” eta errelatu partekatuaz hitz egiten duten betiko errepresoreek.

Oroimena eta elkartasuna ezin dira delituak izan.

Honen aurrean, atxilotutako eta inputatuei gure elkartasuna luzatzen diegu eta antolatutako mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu. Beste aldetik salbuespen legeei eta egoerari bere osotasunean erantzuteko, beharrezkoak diren tresnak sortzeko, eta abian direnak indartzeko dei egiten dugu.

Premiazkoa ikusten dugu eskubide zibil, sozial eta politikoak defendatzeko plataforma handi bat, taldez zein pertsonaz osatua (garai batean Adierazi Euskal Herria izan zenaren antzekoa) eta Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua herriz herri eta auzoz auzo indartzea. Inoiz baino beharrezkoagoa baita.

Eusko Ekintza.

Euskal Herria, 2015ko irailaren 17a.

 

 

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Prentsa oharrak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>