Olabeagako hitzaldia, bertan behera

pizap.com14429363922342

Ostiral honetan, Irailak 25, Bilboko Olabeagako “Amets-Gorri” Kultur Elkartean aurreikusita zegoen hitzaldi-eztabaida irekia (Herritar Batasuna eta Ezker Abertzalearen onbideratzearen inguruan), bertan behera gelditu da. Elkarteak jaso dituen presioak da arrazoia (guri horrela adierazi digute), Eusko Ekintza talde soziopolitikoari bertan hitza ez emateko. Horren ondorioz, eta barne kalte handiagoak ez izatearren, hitzaldia bertan behera geratu da, nahiz eta deialdia jada zabaldurik zegoen.

Argi dago ideien trukaketa eta eztabaidarako aukera bat zapuztu dela, hori baitzen hitzaldiaren helburu bakarra. Ulergaitza zaigu, beraz, ezker abertzalearen barnean hainbatek eztabaidari dioten beldur kronikoa.

Batzuek pentsatuko  dute Eusko Ekintzari bere ideiak zabaltzeko ate bat itxita, ez dakigu zein garaipen lortu dutela. Oker daude, halako jokaerekin galtzen duen bakar-bakarra Ezker Abertzalearen inguru politiko guztia da. Jarrera hauek amorrazioa, frustrazioa, ezinegona eta tristura sortu dute, ez bakarrik kaltetutako erakundean, baizik eta ezker abertzaleko jende askorengan ere.

Baina gure manifestuan esaten dugun bezala “EKINTZA GARAIA DA, eta EZKER ABERTZALEAREN ONBIDERATZEKO GARAIA DA”.

Batzuek halako maneiuekin eta trikimailuekin ezker abertzalearen militantzia eta iritzi kritikoak, edo ezberdinak, isilduko dituztela uzte bazuten, jai dute. Guk, gure aldetik aurreikusita zeuden hitzaldiekin jarraituko dugu, eztabaida eta elkarrenganako errespetutik eztabaida eta ideien trukaketa inoiz baino beharrezkoa ikusten dugulako. Horrenbestez, datozen egunetan jakinaraziko dizuegu hurrengo hitzaldiaren lekua eta hitzordua.

Ekintza garaia da!. Ideien trukaketarako garaia da!.

EUSKO EKINTZA.

Euskal Herria, 2015eko irailaren 22an.

 

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Deialdiak-Oharrak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Olabeagako hitzaldia, bertan behera

  1. Pottoka dijo:

    Penagarria!!!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>