Desobedientzia zibila zabalduz doa

images (6)

Eusko Ekintzaren aurkezpen agirian, duela urte eta erdi, zera aldarrikatzen genuen;

Eusko Ekintzak masa borrokan eta mota ezberdinetako desobedientzia zibilean eta intsumisioansinesten du. Instituzioetan lortzen den ordezkaritzak Euskal Herriko herritar mugimendua indartu eta herritarren interesak defendatzeko tresna izan behar du, herri zerbitzaria. Uste dugu aldebakartasunaren hautuak norabide estrategiko zehatz eta argia izan behar duela. Garbi dago guretzat giza eskubide zein eskubide sozial, nazional eta politikoen aldeko herri mugimendu zabal eta indartsuak lortuko duela indar korrelazioa eta estatuen itxikeria gainditzea, eragile sozial anitzez osatutako independentziaren aldeko auzolan nazional zabalarekin batera. Konfrontazio demokratiko anitza eta etengabeak baino ez ditu eskubide sozial eta nazionalak ekarriko.

Azken astetan, desobedientzia zibil aktibo eta baketsuaren hainbat ekimen zabaltzen ari dira gurean. “Arrantzale bizardunen” ekintzak haien eredu. Argi dago ekintza hauek euskal gizartearen izpiritu matxino eta kritikoaren isla direla, eta beraien aniztasuna  hemendik aurrera, Euskal Herriko jendeartearen osasun kritikoaren mailaren izpilu izango dugula.

Eskubide zibil, sozial eta nazionalen defentsan, jendartearen inplikazio zuzena behar da. Bakar batzuen inposaketen aurrean, izpiritu libre eta kritikoen imaginazioa nagusi!

Eusko Ekintzaren Matalaz iritzi taldea.

 

 

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Prentsa oharrak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>