Donostiako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren gazteen iritzi artikuloa.

12141491_751884848288730_6361737357487281670_n

Azken hilabeteetan gehienbat Donostian eman diren eztabaidek, eta hauek direla medio egondako gertakarien harira hainbat gauza zehaztea erabaki dugu, idazki-kritika hau honetarako erabiliaz. Hainbat gai landuko ditugu: Amnistiaren gure kontzepzioa eta honen zergatia, enpirismo merkea, sinbologia eta amnistiaren norabidean… ekimenaren aurrean gure postura. Idazki hau Donostiako Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua eratzen duen gazte batzuen iritzia soilik da, herri mugimendu bateko partaide izanik oso kontziente baikara mugimendu heterogeneoa dela, eta hortaz, kide guztiek ez dutela esango dugunarekin bat egingo.
Egia da hasiera batean Donostiako Amnistiaren Aldeko Mugimendua eratzen genuen kide guztiak gazteak ginela (orain ez da horrela, zorionez anitza da zentzu honetan) baina ez dugu uste eztabaida politiko batean non helburua kontzepzio, tesi… okerrak gainditzea izan beharko luketen «garai horiek bizi ez izana» argumentu politiko moduan erabili daitekeenik. Bi gauzengatik, lehenengoa ez diolako eztabaidari ekarpenik egiten; eta bigarrena enpirismo merkea besterik ez delako. Errealitatea ezin da ezagutu sentsazio, pertzepzioen bidez; «berealakotasuna» soilik ezagutu dezakegu ez benetan erreala dena. Hau da, errealitatea izatez alde positibo eta negatiboaren etengabeko borroka bat da, etengabe mugimenduan dagoena; dialektikoa da. Sentsazioek horren alde bat soilik ezagutu dezakete, lehen aipatu bezala «berealakotasunean» ikusten duguna, baina esan bezala, ez da benetako errealitatea. Gainera ez hanka ez buru duen afirmazio sinplista bat da, Nazio Askapeneko Mugimendu hau eratu ahal izateko hainbat esperientzia historikoetatik ikasi izan da, esperientzia horiek bizi gabe, eta urteen poderioz erakutsi izan da (bere muga guztiekin) hainbat gauza ondo aplikatu direla. Askotan egin izan ohi den akatsa da eztabaidetan honen helburua ahaztu eta norberaren egoa handitzeko bihurtzea, ez dugu uste inolako ekarpenik egiten duenik.
Gazteak gara, bai; baina amnistiaren aldeko borrokan murgiltzeko konpromezua hartu dugu eta behar den beste egingo dugu hori lortu ahal izateko, izan egoerak eskatzen duen ekimenak, oraina ulertu ahal izateko iragana ezagutu, zein mila eztabaida eduki.
Amnistiaren gaiak zalaparta handia sortu du Nazio Askapeneko Mugimendua eratzen dugun frakzio desberdinen artean, eta kakanahaste ideologiko  bat dagoela uste dugu;  egoera benetan larria bihurturik. Honen aurrean betikoa aipatuko dugu: Amnistia Herri Langilearen garaipen bat da, etsaiek asimila ezin dutena, preso, iheslari zein deportatuei baldintzarik jarri behar ez zaiena. Infantila, ultraezkertiarra…  sonatu dezake afirmazio honek, baina gerora aipatuko dugun moduan, klase-logika bat jarraitzen du. Oraingo Ezker Abertzaleak planteatzen duen amnistiaren kontzepzioa ezin da era isolatuan ulertu, estrategia berriaren osotasunaren baitan «txertatuz»  soilik ulertu daiteke; hau da, ildo jakin bat dago, eta ildo horrek determinatzen ditu ondorengo (ekimen-antolakuntza…) partikularitateak.
Lehen aipatutakoa jarraikiz, ez da kasualitatea 2010ean Gernikako Akordioa delakoaren bidez Euskal Preso Politikoen Kolektiboari «egindako mina aitortu» dezaten presionatu izana, ez eta GARA-Naiz-ek ildo horren «onurei»  buruzko iritzi artikulu zein editorialak soilik publikatzea, gainontzekoak debekatuaraziz. Inperialismo Anglosaxoiaren eskutik datorren normalizazio prozesu honen baitan erabat logikoa da pausu hau, baina gatazka ezin da «termino humanoetan» eman. Gizakia izate soziala da, ez da erlazio sozialietatik at dagoen ente metafisiko bat; klaseak daude, zapaltzaileak eta zapalduak; hau da errealitate objetiboa. Hortaz, ezin da gatazkaren (bere osotasunean ulerturik) zati haundi bat «giza eskubideen» eztabaidetan eman, despolitizaziotik haratago, etsaiei haien errelatoa inposatzeko oso errex jartzen baitzaie. Eta ez hau bakarrik, gure diskurtsoa hegemonizatu ordez, etsaiena hegemonizatzen dugu. Uste dugu (eta abuztuaren 13ko manifestazio amaieran horrelaxe esan genuen) Estatuari kontraesanak azaleratzearekin eta kaleak-instituzioak dikotomiaz (ez dialektika) baliatzearekin ez direla hauek gainditzen. 15M Mugimenduarekin oso argi ikusi dugu hau, eta hain «urruti» joan gabe, hemen ere, behin eta berriro errepikatu dugu (eta lanketa handia egin) torturaren aurka. Tortura, berez, Estatu demokratiko-burgesen legeetatik at dagoen zerbait da, ilegala (legalitatearen auziarekin berdin, ilegala omen da) da. Baina nahiz eta kontraesan hau askotan azaleratu ez dugu lortu hau gainditzea.
Idazkian zehar asko hitz egiten da «borrokaz», baita Oraingo Ezker Abertzaleak ere. Baina zer da borroka? Alor instituzionala determinantea (instituzioei egiten zaien irakurketa ez da klase-analisi bat, Raul Zelikek behin oso argi utzi zuen… Ildo berdinetik elikatzen dira) izanik berealakotasunak eskatzen duen praktikotasuna? Lege burgesek markatzen dituzten mugetan egin daitezkeen ekimenak? Borroka izan daiteke bai, baina ez iraultzailea; borroka horren mugak marko demokratiko-burgesean amaitzen baitira. Hortaz, behin Estatuari kontraesanak atera eta hauek baliatzea ondoren «borrokarekin» (orain azaldu bezala ulertuta) gainditu ahal izateko erabateko idealismoa da.
Nazio Askapeneko kide moduan argi eta garbi salatu nahi dugu garai batean Euskal Herri Langilearen adierazpen politiko moduan jaiotako erakunde baten sinbologiarekin egiten den erabilpena, kide ohiak zein barruan daudenak iraintzeaz gain, bidean erori diren ehundaka militanteen oroimena saltzen baita. Onartezina iruditzen zaigu duela (…) urteko borrokarekin zerikusirik ez duen (ez helburu ez borroka moldeetan…  Por qué estamos por un Estado Socialista Vasco irakurri besterik ez duzue egin behar jabetzeko)  «marka» soil bat erabiltzea amnistia aldarrikatzen duen herri mugimendu baten aurka egin ahal izateko.  Begirunea, babesa… ORAIN ETA HEMEN egiten denarekin, esentzialismoan erortzea atzerakoia izateaz gain kontrairaultzailea da. Oso kontziente gara erakundeak harturiko bideaz, baina hemen ez da ezer estatikoa; izenek, markek, sinboloek… ez dute esan nahi beti ildo-praxi jakin bat edukiko dutenik, Euskal Herri Langilearen borroka iraultzailea izan beharko litzateke goratu beharko litzatekeena, ez marka bat.
Amnistiaren norabidean ekimenaren harira argi eta garbi esan kontraesan-ildoen talka baten ondorio dela, etxeratze prozesu legalista bateri amnistia izena jarri beesterik egin ez zaiola. Kasualitatea ez den bezela estropaden egunean ekimen honekin indar erakustaldi bat egin nahi izatea (ordu eta leku berdina kasualitatea dela uste dugu, historikoki horrela egin izan ohi baita) ez zaigu bidezkoa iruditzen amnistia gauzatu dadin behar materialak sortzen gabiltzanoi horrelako trabak jartzea. Amnistiaren kontzepzioen erroa, azken istantzian honetara murriztu daiteke: erreforma ala iraultza. Guk prozesu iraultzaile baten ondorio moduan ulertzen dugu, Oraingo Ezker Abertzaleak aldiz ez. Borrokatu ezean Estatuek ez digute ezer emango, oso argi ikusi da «bake prozesu» (normalizazio prozesu) honetan non alde batek biolentzia uzteak ez duen Estatuen biolentzia estrukturala geldiarazi; ez preso-iheslari-deportatuen aferan, ez biktimen (gure) aferan, ez indar okupatzaileen aferan ez inun. Indar korrelazioa aldatu besterik ez da egin, baina noren onurarako? Atzerakada nabarmena eman dela uste dugu. Hortaz, borrokarik ezean Estatuari eskaerak judizialak egitearekin ez dugu uste hauek onartuko dituztenik; eta ez Espainiar Estatua oso gaiztoa delako eta bla bla, klase izaera duelako, klase dominatzailearen arma delako baizik, Frantziar zein gainontzeko Estatuek moduan.
«Konfrontazio demokratiko» bat eman dadin, alternatiba independentista indartsu bat mahai gainean jartzea planteatzen du Oraingo Ezker Abertzaleak, eta zehazkiago SORTU-k. Orain, Kataluñako eta Euskal Herriko errealitateak oso desberdinak dira, Euskal Burgesiaren adierazpen politikoa den PNV-ren jarrera ikusi besterik ez dago, eta ez hau bakarrik; hemen fokismoaren zein fronteen forma-historikoa hartu duen mugimendu bat egon da, honek ekarri duen guztiarekin. Ezin dira kalatunyako tesiak mekanikoki Euskal Herrian txertatu.
Porzesu independentista martxan jartzeak gehiengo soziala edukitzea ekarri beharko luke. Ez da asmatu, ABIAN «eztabaida» gunea martxan jarri zen, bai eta SORTU-ren birfundazioa ere barne arazoei aurre egin ahal izateko. SORTU-k Herri Mugimenduarekiko duen jarrrera-lotura erabat mekanikoa da, burokrata. Gipuzkoa Zutik-en ikusi da, eta arazo organizatiboa baino mentala da, horri aurre egin ezean ez dute Herri Mugimenduarekin lotura (fusio dialektikoa nahi bada…) lortuko, eta hortaz, gehiengo sozial hori barnebiltzen duen prozesu independentista hori martxan jarriko. Honetaz gain, planteamenduak erabat abstraktuak dira, etxeratze prozesu legalista taktika hori oso airean dagoela uste dugu.
Lehen aipatu dugu amnistiak ez duela inolako baldintzarik eduki behar, baina zergatik? Kasu hipotetiko batean non salbuespenezko legea gaindituko balitz, legalitatea onartuz gero funtzionarioen eskuetan eroriko lirateke kideak, ezingo lukete Kolektiboak urteetan zehar eduki duen erresistentzia izaera eduki; eta hortaz, ezingo lituzkete onurak lortu. Ez hau bakarrik, funtzionarioek «via libre» edukiko lukete nahi dutena egiteko zeren presoak aurre egingo balute parteak edukiko lituzkete. Hau barrura begira. Kontuan hartu behar da, Kolektiboa erakunde politikoa denez, Nazio Askapeneko Mugimenduarekin intererlazionatua dagoela, kanpoko eta barneko erabakiek denoi eragiten digute.
Pariseko gutunaren geroztik (hemen Patxi Ruiz EPPK-ko kidearen gutuna gauzak argi uzten: http://amnistiaaskatasuna.blogspot.com.es/2016/07/no-todo-vale.html ) «Gora EPPK, Amnistia eta autodeterminazioa!» jartzen duten pankartak gabiltza ikusten. Guk argi diogu, pankarta horietan goratzen dena ez da Kolektiboa, frakzio jakin baten ildoa baizik. Kolektiboaren erabilpena besterik ez da, Kolektiboa anitza da; joku zikina da Kolektiboari kolektibo izaera, erresistentzia izaera kendu eta ondoren anakronismo (beraientzat…) larrian eroriz marka bat idealizatzea. Preso, iheslari zein deportatuei gertatu ahal zaien gauzarik onenak hauxeke dira: ildo iraultzailea, erresistentziarako prest dagoen Kolektibo batu eta indartsu bat.
Erakundeak berak gure aurka egin zuen «erresistentzia besterik ez, konponbideari irtenbiderik ez, indar akumulazioa gelditu eta zatiketa» eragiten omen dugulako. Afirmazio horietatik bat soilik da egia, konponbidearena hain zuzen. Guretzat konponbidea, lehen aipatu bezala, ezin da «termino humanoetan» eman, guk izaera politikoa ematen diogu; eta oso argi dakigu nortzuk diren gure biktimak eta nortzuk etsaiaren frazkio desberdinetakoak. Guk amnistiaren alde nahi ditugu batu indarrak, eta horretarako praktikari ematen diogu garrantzi handia.
Praktikaren harira, amnistiaren aldarria kalera ateratzeaz gain salto kualitatibo bat eman da azken egunetan: Etxarri Aranatzen hiru preso ohi gose greban jarri dira preso gaixoen askatasunaren alde; hone harira ere, Huelvan dauden preso politikoak txandakako gose greban jarri dira. Lotsagarria iruditzen zaigu GARA-Naiz-en ixiltasuna, bai eta albistea emateko forma (zutabe txiki bat, eta gose greba mugagabeari «baraualdia» deitzea). Era berean, 7 egun pasa dira gose grebaren hasieratik, beste hainbeste Huelvako txandakako gose grebatik; «Ezker Abertzaleak» ez al du ezer esateko? Informazio «ofiziala» ezkutatuz desagertuko garelakoan edo? Ez ditugu egunkariak edukiko; ez  web-orri txukun, profesional bat; ez eta herri bakoitzeko sare sozialetan kontu bat; lokalak ere debekatu dizkiguzue «Ezker Abertzalearenak» direlaren aitzakipean; baina kalea dugu, eta ilusioa, eta paseoetara mugatzen ez diren manifestazioak, eta borrokarako grina. Kontraesana gainditu ezean hemen jarraituko dugu, gustatu ala ez, baina amnistiaren alde lanean.
Amaitzeko besarkadarik beroenak Joxean, Tato eta Izaskuni; bai eta Huelvan gose greban jarri diren kideei. Borrokak merezi duelako aurrera beti! Eredu zarete! Amnistiarik gabe bakerik ez!
PD: Goraintziak Irrikitaldian ahate ori («gezurtiak kanpora» jartzen zuen pegata batekin…) bat eraman zuten Sortukide guztientzat, guk ere asko maite zaituztegu.

Donostiako Amnisitaren Aldeko Gazteak

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Iritzi artikuluak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>