Donostiako herriak eta ezkerrreko indarrek Loiolako Koartelak hartzearen 80.en urtemuga. Ekitaldiak.

Eusko Lurra Fundazioaren Blogetik hartuta.

13873118_10209498746253020_3566860275025026465_n

Oroimen Historikoaren inguruko beste ekitaldietan baino jende parte hartze nabarmenagoarekin, joan den ostegunean, uztailak 28, faxisten alde matxinatutako Donostiako Loiolako koartel militarrek ezkerreko indarren eta herritarren erasoen aurrean amore eman zutenaren 80.en urtemuga ospatu genuen.

Martxa bat burutu genuen Gladis Enea Parketik Loiolako kuarteletaraino eta Ertzantzak zaindutako Kuartelen aurrean ekitaldi sozio-politikoa burutu genuen. .

Martxaren deitzaileak eragile ugari izan ginen; Alderdi politiko, sindikatu, erakunde memorialista, herri mugimendu anitza…

Deitzaileak:

Eusko Ekintza, Eleak-Libre, Ezker Anitza, EH Bildu, Podemos, Sortu, Ernai, LAB, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimendua, EH-Donbas Elkartasuna, Irabazi, Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma: Asociación Altafaylla Kultur Taldea, Durango 1936 Kultur Elkartea, ELA, Garraxika Taldea,Gernika Batzordea, Goldatu Elkartea, Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Lau Haizetara Gogoan Elkartea,
Víctimas del Genocidio de Donostia, Martxoak 3 Elkartea, Oroituz Andoain 1936, Sanfermines 78 Gogoan, Egiari Zor Fundazioa, Euskal Memoria Fundazioa, Eusko Lurra Fundazioa, CNT, UGT, CCOOO, ELA, Euskal Herria, Sare Antifaxista, Berriz 1936, Urduña 1936, Andikona 1936, Legazpia 1937, Asociacion Kattin txiki, STEILAS, EPK, Antikapitalistak….

Cn96ks2WIAEI-Qb

Ekitaldian nabarmendu zen duela 80 urteko ezkerreko indarren batasuna Faxismoaren aurka eta horren balioa. Gaur egun ere Europan faxismoa indartzen ari den honetan.

Borroka hartan parte hartutako zenbait miliziano eta EAE-ANVko gudarien senideek hitza hartu zuten.

Ekitaldia Eusko gudariak, Internazionala eta “A las barricadas” abesten amaitu genuen.

Euskal Herria, 2016ko uztailaren 29.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Ekintzak-Ekimenak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>