“Herritar Batasunaren Garaia Da” manifestua.

 herritar-batasuna

Herritar Batasunaren garaia da

“Ekintza garaia da” txostenean agertzen den azken urteotan gertatukoaren aurrez egin genuen hausnarketa batetik abiatuko gara .         http://www.euskoekintza.eu/manifiesto-de-presentacion/

 HERRITAR BATASUNAREN GUTXIENEKO DEFINIZIOA.- (Laburpena)

Herritar Batasunaren  helburu nagusia Ezker abertzaleko masa kritiko militantearen aktibazioa litzateke, independentziarako eta sozialismorako  bidean, denen artean adostutako estrategiaz eta taktikez hornituko ditugularik. Militantzia “kritikoaz” hitz egiten dugunean, militantzia aktiboaz eta trebatuaz ari gara  eta herriko dinamika soziopolitikoetan parte hartzen duenari, hain modan dagoen militantzia “ birtual, gaseosoa eta desideologizatua”tik aldentzen dena; herri botereko oinarrizko militantzia, alegia.

Herritar Batasuna eratuko da  bai talde eragileen lanarekin (beraien maila ezberdinetan : herria, eskualdea, nazionala), bai norbanakoaren militantziak bertan parte hartzearekin ere. Modu honetan, Herritar Batasuna taldeez nahiz pertsonez osatuta izango da. Ez da soilik eratuko alderdi politikoekin, baizik eta sindikatuekin, ikasle mugimenduekin, hainbat talde soziopolitikoekin eta sektorialekin (errepresioaren aurkakoa, feminismoa, oroimen historikoa-errelatoa, naziogintza, ekologia, hezkuntza, euskara, antifaxista…). Maila nazionalean zein  eskualde mailan eratutako taldeez ari gara. Planteamendu honek herri eta auzoen indar  handitzea eta deszentralizazioa dakar “nazionala” ren  kalterako, baita herri taldeen autonomia handiagoa izatea eta  dinamismo handiagoa izatea ere  dakartza , eta era honetan, errepresioaren eta beste motatako erasoen aurrean bermea  izango delarik.

Bestalde, talde sektorialek autonomiaz lan egingo dute bakoitza bere alorretan baitan baina, beti ere, denon artean adostutako “marra gorri” en mugetan. Eragile ezberdinak sektorekerietan ez erortzeko, hauek, Herritar Batasunaren organo erabakitzaileak izan behar dute. Modu honetan, Herritar Batasuna osatzen duten talde eta norbanakoak beraien aberastasun ideologikoa gorde dezakete baina, aldi berean,  partekatutako lerro taktikoak eta estrategia bera segituko duen elkarlanean aritzeko egitura sortuko du. Ñabardura ideologiko ezberdinez eta praktika sektorialez osatutako antolatze modu aberats hau,  prozesu nazional eta sozial askatzailearentzako ez da traba izango; aitzitik, harik eta masa sozial handiena hartzeko aktiboa izango da. Herritar batasunean masa militante kritikoa izango da zuzendaritza. Maila ezberdinetako  erabakiak zuzendaritza organoetan, batzarretan eta komiteetan adosturik hartuko dira. Modu honetan Eak (Ezker Abertzaleak) bere osotasunean koordinazio kolegiatuaz eta autogestionatuaz hornituko da. Zuzendaritza Herritar Batasuna bera da: Herri Boterea. Koordinazio organoak aginduak eta elkarlanerako lerroak aurrera eramateko arduradunak izango dira.

ENAMeko aurreko faseko oztopoenetariko bat zatitze sektoriala izan zela uste dugu, batzuk “ zuzendaritza politikoa” “injerentziarik” gabe  aritzeko xedez, modu honetan lan sektorialetara aritzen ziren taldeen traba izan  gabe. Eta dirijismo hutsa izaten bukatu zuena. Zuzendaritza-koordinazioa partekatzeak ez du esan nahi talde guztiak pisu berbera izango dutenik, baina denek bertan parte hartuko dute eta Herritar Batasuneko berariazko militanteak ere bai. H.B ere hazitegia izan daiteke  mugimendu soziopolitikoari edo herri mugimenduari lotutako nazio edo herri erakunde berriak sortzeko.

Herritar Batasuna akordio estrategiko eta taktikoak adosteko gunea da, elkarlanerako bideak erabakitzeko gunea, aurrera egiteko denen artean sinergia positiboak sortzeko gunea, eta desadostasunak kudeatzeko gunea ere bai. Kontuan hartu behar dugu, herri mailan militantzia “multidiziplinarra” bada, eskualde eta nazional mailan, berriz, eragile ezberdinek, berauen egitura eta borroka aspektu zehatzak (presoak, sindikala, internazionalistak, ekologistak, oroimen historikoa-errelatoa, feminista, antifaxista…) izango dituztela, hau da, sinergiak sortzeko gai  eta nazio mailan analisiak egiteko gai izango direnak. Horregatik  Herritar Batasunaren egiturek eta funtzionamenduak bi ardatz batu beharko ditu: Mugimendu iraultzaile independentista osoa, eta honen barruan, elkarrekin bizi diren mugimendu sektorial ezberdinak.

Modu honetan, Herritar Batasuna buruanitzeko herensugea izango da. Estatuen errepresioa eta bestelako erasoen aurka eraginkorragoa suertatuko dena eta era berean, lerro estrategiko eta taktikoak markatzeko zein borroka frente ezberdinak (nazionalak, eskualdekoak, herrikoak) sortzeko gai izango dena eta jendarte aldakor honen eskaerei,beharrei eta kezkei erantzuteko gai izango dena; funtsean, besteentzako humus-a izango den  herri mugimendua izango dena.

EAk ez du kalea soilik berreskuratu behar, xarma eta kalean borrokatzeko poza ere bai, zoritxarrez belaunaldi berriek ezagutu ez dutena.

Azken urteotan, EA ia osoan kultura bertikalista txertatu da non erabakiak bakar batzuek hartzen dituzten. Batzuk ilegalizazioak aprobetxatu dituzte berauen egitura alderdikoi, bertikal eta bakarra sortzeko. Hegemonismoa, aldiz, masa sozial eta militantea galtzeko bide motzena dela argi ikusi da, (masa kritikoaz aparte, masa numerikoa edo zenbakikoaren galera ekarriz, bai mobilizazioetan eta baita hauteskundeetan ere) baita azkenik, zenbakiko masaren galera bai mobilizazioetan, bai hauteskundeetan ere.

Herritar Batasunean, bere maila ezberdinetan,  erabakiak jende askoren artean hartuko dira. Eta maila bakoitzari dagozkion erabakiak, maila horretan hartuko dira. Denon artean adostutako marra gorrien barruan, beti ere. Honek, alderdi bakarra eta jerarkikoaren aurrean bestelako  kultura suposatzen du.

Urgentziazkoa  dakusagu pentsamendu politikoaren hauspotzea eta baita militantziaren formakuntza ere. Herritar Batasuneko masa kritikoaren ideologizazioak lehentasuna izan behar du. Masa kritiko indartsu batek soilik bermatuko du gure aurkako inguru mediatikoaren aurrean, eta baita gogorki despolitizatua eta desideologizatua izan den jendartearen aurrean ere, eta honekin, gure bide estrategikoa hartuko duten  masa numerikoa eta hauteskundeetakoa gora egitea.

Herritar Batasunean, Independentzia eta Sozialismorako bidean taktika eta estrategiaren marra gorriak definituko dira eta eragile eta militante guztiak, adostutako marra hauen barruan mugituko dira, berauen arlotan edo lanetan arituz.

Kontua da lan egiteko moduak eta militantziaren “ chip”-a aldatzea, eta  ez gutxien artean erabakitako kontsignak igorri eta kitto. Militanteen (masa kritikoaren) bidez, gure inguruan eragiten hasiko gara eta era berean,  Gune Soberanistari,  herri mugimenduari, eta hauen lan ardatzei koherentzia emango die. Hau guztia militante trebatu eta aktiboekin lor daiteke soil-soilik, eta ez masa militante akritiko bati  jendartean zabaltzeko kontsignak botatzen dituzten zuzendari paperak hartutako gutxiengo batekin. EAren antolaketa eredua aukeratzearekin batera doa ere, taktika politikoaren aukeraketa eta baita gure estrategiaren egiazko aukera ere : independentzia eta sozialismoa. Alderdi bakarraren antolaketak (aldi berean gazte alderdikoiak eta “transmisio uhala” bihurtu nahi duten sindikatua ere kontrolatzen dituena) askapen mugimenduaren asimilaziora darama, bai errepresio gordinaren bitartez, bai hainbat botere politiko-ekonomiako, mediatikoak, nazioartekoen ekintzen bitartez; eta zuzendaritza aski ezaguna denez ahula eta asimilerraza ere bai.

Finean, Herritar Batasuna Estatuen  eta Kapitalaren kontrako borrokarako tresna da. Alderdi bakarra, aldiz, bere handitasunagatik moderatua izan ohi dena (bere baitan ideologia guztiak sartzen baitira), Ezker Abertzalea egungo egitura instituzionaletan “normalizatzeko” tresna da.

Herritar Batasunak, berriz, osatzen duten taldeen elkarren arteko babes organo gisa funtzionatuko du, gainera.  Errepresioa, eraso mediatikoa eta soziopolitikoen aurrean Herritar Batasunak “elkarte soziopolitikoa” ren zentzua berreskuratuko du ezker abertzaleko masa sozialarentzat. Eta baita bertakoa izatearen sentimenduaren handitzea ere . Eredu militantean oinarritutako bizi eredua da, hain zuzen. Eta egoera  “normalizatua” nahi dutenei atsegina egiten ez zaiena; paradoxikoki, normalkuntza politikorik gabeko egoera bizitzen ari garenean.

Herritar Batasunaren erronkenetariko bat maila guztietako talde antolatuen lana, militante norbanakoaren lanarekin bateratzea izango da . Eta arazo hau ezin da konpondu, bere garaian planteatu zen  organo nazionaletan  “ norbanako ospetsuen”  sartzearekin, modu honetan militante norbanakoaren ordezkapena bermatuta egongo balitz bezala. Eta ez da zilegi ere talde soziopolitikoak, sindikatuak, gazteak, talde sektorialak,… Herritar Batasunetik ateratzea, halako linbo batean jartzeko, non norbaitek ordezkatzen dituen Herritar Batasunean, eta non beraien lan supersektorializatzen duten, HBko maila ezberdinetako erabakietan pisurik izan ez dezaten.

HERRITAR BATASUNA TXERTATZEN DEN ESTRATEGIA

Gure proposamen taktiko eta estrategikoan, Herritar Batasuna ardatza izango da  gainontzeko eragileentzat eta estrategientzat . Hau da:

  • EUSKAL HERRIKO BATZORDE NAZIONALA: munizipalista den erakunde batetik haratago doan Udalbiltza bat izango litzateke, independentziarako bidean  Herritar Batasuna eta Gune Soberanistak berak kudeatuko duten erreferente instituzional eta nazio eraikuntzaz eta sozial praktikoa bihurtuz. Herri mugimenduaren sustatzailea eta indartzailea izango da, behar duen babes instituzional eta materiala emanez. Euskal Herriko lurraldetasuna  “de facto” berreskuratzeko tresna estrategikoa, pertsona, kargu politikoak eta Euskal Herriko eskualde ezberdinetako erakundeen babesa duelako.

 

  • HERRI MUGIMENDUA: Borroka eta frente mugimendua bere aniztasunean. Herritar Batasuna herri mugimenduaren hauspoa bezala ulertzen dugu eta ez bere buruarentzat oztopo gisa. Bere zerbitzura jarri behar eta ez alderantziz. Finean, herri mugimendu sektorialaren erreaktibazioari ekin behar diogu, suntsitutakoa errekuperatuz. Iparraldean dioten lez : “ Utzi behar zaio haizea mugitzeari”. Hauxe da azken urteotako sentsazioa, haizea mugitzera dedikatu garela, alegia. Laborategian eszenifikazio  ponposoen bitartez sortutako hainbat eta hainbat “txiringito” koiuntural  sortu dute,  jarraian, ixteko, bertan lan egiten zuen jendearen frustrazioa areagotuz. Asmoa ere igarri daiteke etengabeko “sortu – itxi” politika honetan: herri mugimendua benetako kontra-botere mugimendu gisa ez errotzea. Herri mugimendu osoa ez da Herritar Batasunean egongo, baizik eta honen printzipio estrategikoekin bat egiten dutenak soilik. Alabaina Herritar Batasunak herri mugimendu oso-osoaren erreferentzia izan behar du.

Urgentziazko bi ardatz estrategiko proposatzen ditugu herri mugimendua osatzerakoan:

  1. Eskubide nazional, zibil, sozial eta politikoen aldeko Plataforma . ( Bere garaian Adierazi Euskal Herria Koordinakundea izan zena)

 

  1. Mugimendu independentista indartsu bat.
  • GUNE SOBERANISTA : Independentzia eta sozialismorako bidean  Ezker Abertzalekoak hertsiki ez direnekin kudeaketa instituzionala eta hauteskundeetako frenteaz kargu egingo dena. Frente instituzionalean eta hauteskundetakoetan aurrera egiteko gai izango dena. Ezker eta indar soberanistekin partekatutako gunea. Estrategikoa dena (Herritar Batasuna), taktikoa denarekin (gure proiektuan aurrera egiteko ezberdinekin eginiko aliantza instituzional eta hauteskundeetakoak), argi eta garbi desberdinduz.

 

 HERRITAR BATASUNAREN ANTOLAKUNTZA.-

Herritar batasuna herri, eskualde/ hiri /auzo eta nazional mailan antolatuko genuke. Herritar Batasunak hornituko duen eskualde eta nazional mailaren barruan hainbat “aparatu” edo lan taldeak osatuko dira. Uste dugu ezker abertzaleko egituretan “herrialdeak” herri eta nazionalaren arteko filtro huts gisa aritu direla. Horrela herriek eta hiri auzoek ez zuten “zuzendaritza molestatzen” beraien gauzekin eta horregatik baztertu beharrekoa dela uste dugu.

Eskualdeetan eta herri batzarretan antolatzea, praktikan, taldeen lan propioen lerroen sektorializazioarekin  bukatzea da, eta partekatutako lanak izatera pasatuko dira. Eskualdekoak motor autonomo gisa funtzionatuko du, eta dinamikak sortuz herriko hainbat markoetan edo  eskualdeko bizitza sozial osoan eragingo du soziopolitiko mailan. Eskualdeetan indarra bagenu halako “indarguneak” sor genitzake, erabat heterogeneoak diren herrialdeei begira egon gabe eta nazionalaren esperoan egon gabe. Eskualdeko antolaketak  herritik haratagoko lana ahalbidetzen du  baina aldi berean, errealitate soziopolitiko homogeneoan kokaturik dago.

Garrantzitsua da ere Ezker Abertzalean hamarkadetan zehar ideologia garatzeko sortzen joan den guztia berreskuratzeko bitartekoak jartzea.

Kataluniako CUPen esperientzia eta maila praktikoan zein teorikoan egiten ari diren lan guztia, baliagarria gerta dakiguke gure formulazio ideologikoetan eta praktikoetan.

  1. 1.      Herri taldearen egitura.-

 Batzarrak eginez jardungo dira. Bertan, eragile guztiak, militante talderik gabekoa, eta eguneroko lanak aurrera eramateko zuzendaritza parte hartuko dute. Betikotzen diren kargurik gabe baizik eta txandakako karguak sortuz. Ereduzko figura militante aktibo eta arduratsua izango litzateke, hainbat erantzukizun nazional, eskualdekoak eta herrikoak  ezberdinetik txandatzen joango litzatekeena. Taldeen protagonismoa. Eta erabakitzeko gunea erabat asanblearioa izan beharko luke. Eta denen gainetik Herri Batzarra egongo litzateke, ez liratekeela soilik izango taldeak eta militanteak elkartzeko gunea, baizik eta belaunaldi ezberdinetako elkargunea ere bai; azkeneko urteotan belaunaldien arteko transmisioa apurtu egin baita eta berreskuratu beharra dago. Herri Batzarrak eta herri taldeak, bestalde, masa kritikoaren nukleoa dira, autonomoki eta beraien ekimenen alde arituko direnak eta  HB nazionalaren lerro zabal eta komun baten barruan ari badira ere , ez dira  “goikoen” kontsignen esperoan egongo beraien mailan ekiteko.

  1. 2.      Eskualdeko egitura.-

Eskualdeka antolatzeak eskualdean bertan dinamismo eta babes handiagoa dakar, antolakuntza menpekotasunak  ekidinez, edozein alorretan autonomiaz eta funtzionaltasunez lan egin dezakeena, nahiz eta eraso bortitzak jaso, militanteen ekarpena oinarrizkoa izango delako eta erabaki nazionalak  autonomia ahalbidetzen duten marra gorriz markatuta  egongo dira  eskualde bakoitzaren idiosinkrasiaren arabera. Eskualdeko erabakitzeko gunea  batzarra izango da beti, bertan eragile ezberdinek, militantzia eta herrietako hainbat motoreak parte hartuko dute. Eta eskualde bakoitzetik eskualdeko kontseilu bat eratuko da .

  1. 3.      Egitura nazionala.-

 

Nazional mailan  hainbat erabakitze foroak sortzea proposatzen dugu; bat,  erabaki estrategikoak eta guztien lanerako marra gorriak eta estrategikoak eta ideologikoak zehaztuko dituena; eta beste bat, epe motzeko kontuak eta kudeaketa praktikoa eramango duena:

 

3.1 Asanblada orokorra.

Militantzia osoari  irekita egongo da eta erabaki estrategikoak, ideologikoak eta ekintza orokorrari buruzkoak hartuko ditu.

3.2 Biltzar Nazionala

Epe luzeko erabakiak hartzeko Biltzar Nazionala sortzea proposatzen dugu eta Eskualde Kontseiluko kideez osatuta eta Herri Kontseilutik  agertu nahi duen ororentzat.

3.3 Kontseilu Nazionala

Lerro eragile bakoitzean eskualdeko ordezkari  guztien artean hautatutako lerro eragile bakoitzeko kide batez eta Eskualde Kontseiluan hautatutako eskualde bakoitzeko ordezkari batez osatuta egongo den organoa. Erabaki taktikoak edo epe motzekoak hartzeko xedea izango du. Era honetan, bai lerro eragileek bai militantzia orokorrean, egituraren  aspektu eta maila ezberdinetan  presentzia, boza eta bozka izango ditu.

Pertsona militanteak eskatzen duen egitura dinamikoa izango da eta lana gailenduko da izenen gainetik, malgua eta dinamikoa izan behar  baitu, uneko egoeraren arabera beharko diren  aldaketak edota errotazioak eginez.

Eragile ezberdinek berauen alorretan antolakuntza askatasuna izango dute, egituran erabakiak hartzeko  parte eta ardurak badituzte ere, erabakien parte izango dira eta aldi berean, guztien artean jarriko diren marra gorriak onartuko dituzte. Talde eragileen parte hartze zuzenak, ekintza lerro horiekin zerikusia ez duten pertsonek erabakiak hartzea saihesten du.

 

MILITANTZIA DEFINITZEKO ARAZOA.-

Ez da lan erraza Herritar batasuneko militantzia zer den definitzea. Militantzia izan daiteke oso aktiboa bere taldean eta motelagoa Herritar Batasunean baina baita alderantziz ere. Ezker Abertzalean historikoki pertsonak modu eta inplikazio maila ezberdinez aritu baitira.

Horregatik, HB militante mota ezberdinez osatuta egongo da: militante aktiboak eta eguneroko lanetan konprometituak izango direnak;  nahiko aktiboak direnak edo manifetara tarteka joaten direnak; eta sare sozialetako militanteak. Hiru maila hauek sinergiak sortzeko kudeatuak eta inplementatuak. Baina jakina, hiru mailetako militante guztiek ezin dituzte eskubide eta betebehar berberak eduki. Erakundeetako militanteen desenbarkoa blokean bozkatzeko eta ondotik desagertzeko hurrengora arte, saihestu behar da. Eta saihestekoa da ere, militantziari zer egin behar den pontifikatzera datozen “ilustratu” horiek ere, militantziaren zama bere gain hartu gabe, beraiek “elite intelektual” ekoak direnak ezin baitute denbora galdu  bileretan edo kaleko lanetan. Horrelako maila baxuko parte hartzearentzat  sare sozialek ongi daude, HBko batzarrek, aitzitik, benetako militantziarentzat izan behar dute.

Sare sozialei dagokionez lanerako tresna interesagarria iruditzen zaigu salaketa, hitzorduak, mobilizazioak, … sozializatzeko eta zabaltzeko bitarteko gisa. Masa numerikoari zuzentzen zaio. Alabaina, sare sozialak ez dira masa kritiko militantea parte-hartze politikorako funtsezko tresnak.

 

HERRITAR BATASUNAREN BEREHALAKO IBILBIDE ORRIA.-

Txosten honetan kultur aldaketa bat proposatzen da. Aldaketa horrek bertikalismotik autogestiora pasatzea suposatuko du. Gaur egungo egoerei egokitutako Askapen nazionalerako mugimenduaren eta Herritar Batasunaren kulturaren berreskurapena suposatuko du.

Funtsezkoa da Herritar Batasunaren  aktibazioa  bateragarria egitea maila teorikoan, praktikoan eta sozializaziorako. Hots, guk geure kultura ekintzaletik edanda  Herritar batasunaren oinarri praktikoak martxan jartzeko ez dugu uste honen teorizazio osoaren garapen borobil eta absolutura itxoin behar dugunik. Eta gehien bat, une hauetan  HB sortzeko baldintza subjektiboak eta objektiboak badaudelako eta aldi berean, denbora gure kontra doalako. Gero eta denbora gehiago pasa orduan eta zailagoa izango baita “prozesurik gabe” ko ziklo honetaz aspertuta etxera joan diren militante eta koadroak lanerako berreskuratzea. HBrentzako militantzia izan litekeena desegiten ari da.

Egun, borroka ideologiko garrantzitsua gertatzen ari da, Herritar Batasunaren eta  hauteskundeetarako eta alderdien Gune Soberanistaren artean ezberdintzeko. Edo nahiago bada, hauteskundeetarako eta instituziorako Fronte Zabala deitu ahal diogu, batzuen enegarren birfundazioaren barruan bata bestea  balitz bezala ziria sartu nahian. Taktikaren aldetik Herritar Batasuna Gune Soberanistan egon daiteke, baina Gune Soberanista zerbait zabalagoa da, beste talde batzuekin adostutako hauteskundeetarako eta  instituzio kudeaketarako gune partekatua da. Herritar Batasunak motorra izan behar du, ez bakarrik hauteskundeetan edo instituzio mailan (Euskal herriko Batzorde Nazionalaren bitartez) baizik eta Frente guztietan, Estatuen eta Kapitalaren aurkako borrokarako motorra  izan behar du ere. Esan dugu, Herritar Batasunean ez dutela parte hartuko soilik alderdi politikoak, talde soziopolitikoak, sindikalak, herri mugimenduko taldeek…ere parte izango dira.

Kontua da aktibatzea desaktibatuta dagoena eta aldi berean, sentimenduak eta subjektiboa dena gestionatzeko garrantzia ahaztu gabe ere.

Azkenean, estrategia nazional bat izan beharko dugu  eta horretarako taktika bat beharko dugu, Herritar Batasuneko erakunde ezberdinetako zientoka koadroek sortutakoa eta partekatutakoa. Hau da, gure ustez, Euskal Herriaren  askapen nazional eta sozialerako prozesuaren erreaktibaziora eramango duen oinarria.

 

Euskal Herria, 2016ko abuztuaren 15ean.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Ekintzak-Ekimenak. Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a “Herritar Batasunaren Garaia Da” manifestua.

  1. Pingback: Herritar Batasunaren garaia da | Eusko Ekintza

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>