GAUR AGERRALDI BAT EMAN DUTE BILBON
Antxon Gomez EAE-ANVko militante historikoaren ustez, “estatu arrazoiak” agindu du alderdia legez kanporatzeko prozesuan, baita Estrasburgok eman berri duen epaian ere.
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak EAE-ANV alderdi gisa legez kanporatzeko erabakia berretsi izana erabaki politikoa dela seguru daude alderdiko militante historikoak, epaiari buruzko balorazioa egiteko agerraldian azaldu dutenez: “Epaiak ez du argudio juridikorik ematen, politikoak baizik”.
Erabakiak ohar argi bat utzi eta “mamua berriz astindu” duela ohartarazi du Gomezek: “Ilegalizazioen zikloa amaitu dela esaten ari dira asko, baina frogatu da ez dela egia. Ilegalizazio zikloa amaitzeko, Alderdien Legea bertan behera utzi behar da”. Hortaz, EAE-ANVren aurkako epaiarekin, legez kanporatzeen “mamua” berpiztu dela uste du.
Edozein kasutan, etorkizunean alderdi historikoa berriz legezkoa izango dela seguru dago Gomez: “Guk badakigu EAE-ANV berriz legala izango dela, euskal estatu independiente batean”.
Bilboko Udalarena den La Bolsa eraikinean egitekoak ziren agerraldia EAE-ANVko historikoak. Baina, horretarako baimena bazuten arren, gaur bertan jakinarazi diete baimena atzera bota dietela. Jazarpenaren erakusletzat jo du gertaera Gomezek.
EAE-ANVk hiru hilabeteko epea du Estrasburgoren epaiari azken helegitea aurkezteko, eta, “seguruenik” errekutsoa jarriko dutela adierazi arren, erabakia oraindik hartu gabe dutela azaldu du Gomezek.
Frankismoak jarraitzen du. EAE-ANVren aurkako epaia ezagutu dugun egunean GALLARDON barne mistroak Francok asmatu eta oparitu zituen hainbat nobleza-tituluak berretsi ditu: Queipo del LLano, Davila eta hainbat genozidaren ondorengoek nobleza-titulo berreskuratu dute. Frankismoaren hauturarik ez da eman sekula eta aintzinean bezala Españako Erresuman nobleza tituloak odolaren trukean ematen dira, hiltzaleei alegia.